Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 2019ko urtarrilaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
65

EDIKTUA, guraso-ahalari buruzko 128/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 128/2018 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Maria Olga Torrecilla Ibañez.

Abokatua: Jesus Maria Villegas Merino.

Prokuradorea: Maria Regina Aniel-Quiroga Ortiz de Zuñiga.

Demandatua: Ola Kikiowo.

Gaia: guraso-ahalari buruzko hitzezko judizioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-12-12an. Hona hemen epaitza:

Baietsi egiten dut Quiroga prokuradoreak Olga Torrecilla Ibañezen izenean eta hura ordezkatuz jarri duen demanda, auzi-ihesean den Ola Kikioworen aurkakoa eta Fiskaltzaren esku-hartzearekin. Horrenbestez, guraso-ahala kentzen zaio Ola Kikiowori, XXXXX adingabeari dagokionez.

Sortutako prozesuko kostuei dagokienez, ez da hartu berariazko erabakirik.

Ola Kikiowo demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 12a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala