Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 2019ko urtarrilaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 11 ZENBAKIKO EPAITEGIA
60

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 1015/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 11 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1015/2015 judizio arrunta, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruzkoa.

Judizio horretan, 275/2017 epaia eman da 2017-12-18an. Auto horren kopia eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetan.

Jose Ignacio Angulo Jimenori legezko jakinarazpena egiteko balio dezan (bera baita Leopoldo Angulo Pérez eta Josefina Jimeno Retuertoren jaraunspen jasogabearen jaraunslea), ez baitakigu non dagoen, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ematen dut idazki hau, ale bitan; eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen, aipatu ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela Bizkaiko Probintzia Auzitegian, hogei eguneko epean.

Bilbao (Bizkaia), 2018ko abenduaren 5a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala