Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 2019ko urtarrilaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
58

EDIKTUA, betebeharrei buruzko 199/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, fede ematen dut:

Epaitegi honetan bideratu den 199/2018 hitzezko judizioko demandan, epaia eman da, 2018-11-30ean. Marlen Rebeca Matamoros Mondragon non bizi den ez dakigunez, ediktu honen bidez 2018-11-30eko epaia jakinarazten zaio, eta aditzera ematen zaio ebazpen judizial/prozesal horren kontra ezin dela errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, organo honetako bulego judizialean.

Ediktu honek betetzen ditu Justizia Administrazioan datu pertsonalak babesteko irizpideak. Irizpide horiek honako arau hauetan ezarrita daude: Botere Judizialaren Lege Organikoaren 236.bis artikulua eta ondorengoak; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua, datu pertsonalak tratatzeari eta datu horiek aske zirkulatzeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, eta 95/46/EB Zuzentaraua, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra indargabetzen duena.

Marlen Rebeca Matamoros Mondragon prozedurako alderdiari legezko jakinarazpena egiteko balio dezan, ez baitakigu non bizi den (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikulua), Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen eta sinatzen du ediktu hau.

Bilbao, 2018ko abenduaren 10a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala