Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 2019ko urtarrilaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
54

AGINDUA, 2018ko abenduaren 20koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez notarioak izendatzen baitira, Euskal Autonomia Erkidegoan hutsik dauden notariotzak betetzeko egindako lehiaketa arrunta ebazteko.

Ikusi da hutsik dauden notariotzak betetzeko izapidetutako espedientea. Notariotza horiek 2018ko urriaren 24ko Ebazpenaz (2018ko urriaren 31ko BOE) deitutako lehiaketa arruntean sartu ziren, eta, Autonomia Estatutuko 10.22 artikuluan agindutakoarekin bat, eta abenduaren 15eko 24/2016 Dekretuak –Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenak eta horren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen– ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Iragarritako notariotzak, denak ere Euskal Autonomia Erkidegokoak, betetzeko izendatzea ondoren aipatzen diren notarioak:

Bilboko Notariotzarako, Almudena Fernández Ostolaza andrea (Notariotza hori hutsik geratu da Elias Moral Velasco jaunak erretiroa hartu duelako).

Bilboko Notariotzarako, José Ignacio Garriga Gamarra jauna (Notariotza hori hutsik geratu da Carlos Manuel Ramos Villanueva jaunak erretiroa hartu duelako).

Bergarako Notariotzarako, Carlota Paloma Ruesca San Epifanio andrea (Notariotza hori hutsik geratu da Juan Antonio Pérez Dapena jauna lekuz aldatu delako).

Tolosako Notariotzarako, María Teresa Pérez Dapena andrea (Notariotza hori hutsik geratu da María Larraitz Franco Galarraga andrea lekuz aldatu delako).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Lan eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 20a.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala