249. zk., 2018ko abenduaren 28a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (243 KB - 2 orri.)
- EPUB (229 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
6399
IRAGARKIA, egon daitezkeen interesdunei ur-aprobetxamendurako eskubidea amaituko dela jakinarazteko dena.
Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia.
Aprobetxamenduen titularrak eta jakinarazpenerako helbideak ezezagunak direnez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera, argitaratzen da Uraren Euskal Agentziaren zuzendariaren ebazpenaren bitartez iragarki honen I. eranskineko ezaugarriak dituzten ur-aprobetxamenduen emakidak amaitu direla, Uren Legearen 66.2 artikuluan eta Jabari Publiko Hidraulikoko Erregelamenduaren 161.2 artikuluetan eta ondorengoetan ezarritakoarekin bat eginez eta xede horretarako hasiera emandako espedienteen ondorio gisa.
Amaitzeko arrazoia: emakida-epea amaitzea. Hasiera: ofizioz.
Ekainaren 23ko, Uren 1/2006 Legearen 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko sailburuari ebazpen honen kontrako gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Iragarki honek I. eranskinean aipatutako interesdunen eta pertsona ororen ezagutzarako eta banakako jakinarazpen gisa balioko du.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 10a.
Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.