249. zk., 2018ko abenduaren 28a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (201 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
6398
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Uraren Legea hausteagatik irekitako zehapen-espediente bati buruzko ebazpen-proposamena.
Aipatutako erabakia zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Lege horren 89. artikuluarekin bat etorriz, 15 eguneko epea dago, jakinarazpen hau egin eta hurrengo egunetik hasita, alegazioak, agiriak edo beharrezko irizten diren bestelako argibideak aurkezteko eta frogaldia irekitzea eskatu eta egoki irizten diren frogabideak proposatzeko.
Zehapen-espedientea interesdunen eskura egongo da Uraren Euskal Agentziaren egoitzan: Orio kalea 1-3, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Eranskinean aipatzen den interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 5a.
Izapidatzailea,
ESPERANZA ZURINAGA BAÑALES.