249. zk., 2018ko abenduaren 28a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (200 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
6397
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira, Bilboko Administrazioarekiko auzien 6 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 140/2018 prozedura laburtuan interesa duten pertsonak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki zuen Bilboko Administrazioarekiko auzien 6 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
Ertzaintzaren karrerako funtzionario batek 140/2018 prozedura laburtua jarri zuen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2018ko martxoaren 7ko Ebazpenaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa Administrazioaren isiltasunez ezetsi izanaren kontra.
Espediente-zenbakia: AAP 393/2018-IX.
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Bilboko Administrazioarekiko auzien 6 zenbakiko epaitegian bertaratu daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2018ko abenduaren 19a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.