Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2018ko abenduaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
6394

IRAGARKIA, Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2018ko urriaren 22ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, pertsona bati borondatezko erretiroarengatik prima/kalte-ordaina eskatzeko erreklamazioa ezesten da.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Emandako ebazpenak ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, betiere urriaren 1eko 39/2015 legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Aipatutako ebazpenaren testu osoa eskuragarri dago Hezkuntza Sailaren Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 13a.

Langileak Kudeatzeko zuzendaria,

JON KARLOS AGUIRRE HUERGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala