249. zk., 2018ko abenduaren 28a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (208 KB - 2 orri.)
- EPUB (198 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA SAILA
6393
IRAGARKIA, Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2018ko irailaren 3ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bitartez ebatzi egiten da gora jotzeko errekurtso bat.
Saiatu arren, ezin izan da jakinarazi ebazpen hori. Beraz, iragarki hau argitaratuz egingo da jakinarazpena, horixe xedatzen baitute Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44 eta 46. artikuluek.
Iragarki hau argitara ematen da, eta interesdunak jakinarazpen indibidualtzat hartu behar du, ohartarazpen hauekin:
Ebazpen hori aztertu dezake Hezkuntza Sailaren Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz; tfnoa.: 945 018284). Horretarako, hamabost egun balioduneko epea izango du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 11.
Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.