Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2018ko abenduaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
6386

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 1104/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Carolina García Gonik, Bizkaiko Probintzia Auzitegiko Justizia Administrazioaren Laugarren Sekzioko letradua naizen honek

Jakinarazten dut: epaitegi honetan izapidetzen ari dela apelazio-errekurtsoa behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 1104/18 prozedura, Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian bideratutako behin betiko neurriei buruzko 94/16 prozeduraren ondoriozkoa, zeinaren autoetan epaia eman baitzen 2018-11-07an; interesdunak eskuragarri du ebazpenaren kopia bulego judizial honetan.

Viviane Moukam Tchamabe demandatuari legezko jakinarazpena egiteko balio dezan, ez baitakigu non dagoen, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ematen eta sinatzen dut idazki hau, ale bitan; eta, halaber, aditzera ematen diot ezen, aipatu ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela.

Bilbao, 2018ko abenduaren 5a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala