249. zk., 2018ko abenduaren 28a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (219 KB - 2 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
6385
EBAZPENA, 2018ko abenduaren 14koa, EEE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez erabakitzen baita 2018ko ekitaldiko garraioaren eta mugikortasun efizientearen aldeko inbertsioen laguntza-programaren deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoak handitzea.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bitartez, 2018ko apirilaren 20koa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA), 2018ko maiatzaren 2ko 83. zenbakian argitaratua, 2018ko garraioaren eta mugikortasun efizientearen aldeko inbertsioen laguntza programaren oinarri arautzaileak onartu, deitu eta argitaratu ziren.
Bigarrena.– Diru laguntza programa horren deialdiaren 3. oinarrian ezartzen denez, 2018ko garraioaren eta mugikortasun efizientearen aldeko inbertsioen laguntza programara bideratutako diru saila zortziehun mila (800.000) eurokoa da, EEEren aurrekontuetan horretarako ezarritako kredituarekin bat etorriz.
Hirugarrena.– Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bitartez, 2018ko ekainaren 26koa, EHAAn, 2018ko uztailaren 6ko 130. zenbakian argitaratua, diru laguntzak eskatzeko epea amaitu zela jakinarazi zen jendaurrean, 2018ko garraioaren eta mugikortasun efizientearen aldeko inbertsioen laguntza programara bideratutako aurrekontua bukatu baitzen 2018ko ekainaren 26an.
Laugarrena.– 2018ko irailaren 7ko Ebazpenaren bitartez, EEE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2018ko ekitaldiko garraioaren eta mugikortasun efizientearen aldeko inbertsioen laguntza programaren deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoak handitzea onartu zen, berrehun mila (200.000) euroko zenbateko gehigarri baten bidez.
Bosgarrena.– EEE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2018ko irailaren 7ko Ebazpenaren bidez aurrekontua handitu bazen ere, berriz ere aurreikusi zen baino eskaera kopuru handiagoa jaso da, eta, ondorioz, aurrekontua amaitu egin da.
Beraz, dagoen eskari handiaren aurrean, eta EEErentzat horrelako jarduerei jarraipena ematea interes handikoa denez gero, betiere 2030eko Euskadiko Energia Estrategian ezarritako helburuak lortu nahian, energiaren aurrezpenari eta energia berriztagarriak ustiatzeko teknologien ezarpenei dagokienez, egokitzat jotzen da honako proposamen hau egitea:
a) 2018ko apirilaren 16ko saioan EEEren Zuzendaritza Kontseiluak hartutako erabakiaren arabera, programa horretara bideratutako diru baliabideak berriro handitzea, laurehun mila (400.000) euroko kantitatean.
Adierazitakoagatik guztiagatik, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– 2018ko garraioaren eta mugikortasun efizientearen aldeko inbertsioen laguntza programara bideratutako diru saila handitzea, laurehun mila (400.000) euroko kantitatean, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2018ko apirilaren 20ko ebazpenaren bitartez, 2018ko maiatzaren 2ko EHAAn (83. zenbakian) argitaratua.
Hori horrela, 2018ko garraioaren eta mugikortasun efizientearen aldeko inbertsioen laguntza programara bideratutako baliabide ekonomikoak milioi bat eta laurehun mila (1.400.000) eurokoak izango dira guztira.
Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko eskatzea.
Hirugarrena.– Ebazpen honen kontra, zeinak bide administratiboari amaiera ematen baitio, aukerako berraztertze errekurtsoa jar daiteke EEEko zuzendari nagusiaren aurrean hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita; bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke Bilbon dagokion administrazioarekiko auzi epaitegian bi hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Bilbao, 2018ko abenduaren 14a.
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,
IÑIGO ANSOLA KAREAGA.