Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2018ko abenduaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
6384

EBAZPENA, 2018ko azaroaren 23koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena. Honen bidez, unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako guraso-elkarteen federazioetarako eta konfederazioetarako laguntzak ematen dira.

Hezkuntzako sailburuaren 2018ko ekainaren 19ko Aginduak egindako deialdian ezarritakoari jarraituz, eta izapidetu diren espedienteak aztertu ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Arlo edo lurralde eremuak kontuan hartuta ebazpen honen I. eranskinean zehaztutako laguntzak ematea ikasleen guraso-elkarteen federazio eta konfederazioei, 2018. urtean egingo dituzten ekintzak finantzatzeko.

2. artikulua.– Diru-laguntzen lehen ordainketa elkarte bakoitzari dagokion diru-laguntzaren % 75ekoa izango da. Ordainketa aldez aurretik egingo da, eta betiere diru-laguntza onartu ondoren, deialdiaren aginduko 14.c) artikuluan jasotzen den bezala. Gainerako % 25, «Egindako gastuaren justifikazioa» delako inprimaki normalizatua behar bezala beteta, eta ordura arte izandako gastuen faktura eta ordainagiriak aurkezten direnean ordainduko da.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 23a.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala