Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Buscar

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2018ko abenduaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
6382

AGINDUA, 2018ko abenduaren 17koa, Hezkuntzako sailburuarena, Zeanurin (Bizkaia) dagoen «Arratiako Zulaibar Lanbide Ikastegia» Bigarren Hezkuntzako ikastetxearen baimena aldatzeko dena.

«Arratiako Zulaibar Lanbide Ikastegia» ikastetxearen ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Aurkeztutako agiriak aztertuta, eta hauek ikusita 2014ko otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretua –zeinaren bidez arautzen diren hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako ikasketen Oinarrizko Lanbide Heziketaren alderdi espezifikoak eta hamalau oinarrizko lanbide titulu onartzen diren–; 2016ko uztailaren 7ko 104/2016 Dekretua –zeinaren bidez ezartzen den Oinarrizko Lanbide Heziketako hogei tituluren curriculuma, Euskal Autonomia Erkidegoan emateko, eta III. eranskinean Informatika eta Komunikazioetako oinarrizko lanbide-heziketaren titulua garatzen den– eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren deskribatzen den ikastetxearen baimena aldatzen da 2019-2020 ikasturterako.

Kode zenbakia: 48003990.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Arratiako Zulaibar Lanbide Ikastegia».

Titularra: Bilboko elizbarrutia.

Helbidea: Zulaibar auzoa, 17.

Udalerria: Zeanuri.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena:

– «Instalazio elektroteknikoak eta mekanikoak» oinarrizko Lanbide heziketa-zikloa ematea.

Ikastetxearen osaera Lanbide heziketako ikaskuntzetarako:

– Lanbide Heziketa:

● Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika:

○ Elektrizitatea eta elektronika oinarrizko Lanbide heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Instalazio elektroteknikoak eta mekanikoak oinarrizko Lanbide heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Instalazio elektrikoak eta automatikoak erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa:

○ Elementu metalikoen fabrikazioa oinarrizko Lanbide heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Mekanizazioa erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Fabrikazio Mekanikoko diseinua goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programatzea goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Gizarte eta kultur zerbitzuak:

○ Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Haur hezkuntza goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 17a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala