Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2018ko abenduaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
6378

EBAZPENA, 2018ko abenduaren 18koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurrez ikusitako laguntzen 2019rako deialdia.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2018ko abenduaren 18ko batzarrean hartutako Erabakiaren bidez, onartu egin du laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurrez ikusitako laguntzen deialdia, eta, maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onartutako Lanbideren estatutuen 10.2 artikuluaren p) letran xedatutakoaren arabera, organismo autonomo horretako zuzendari nagusiari dagokio hori argitaratzea.

Azaldutakoagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitaratzea laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurrez ikusitako laguntzen 2019rako deialdia. Deialdi hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2018ko abenduaren 18ko bileran hartutako erabakiaren bidez onartu zen, eta ebazpen honen eranskinean dago jasota.

Bigarrena.– Jakinaraztea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango dituela ondorioak laguntzen deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiak.

Hirugarrena.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiaren aurka, zeinaren bidez deialdia onartzen baita, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 18a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

ERANSKINA
JUSTIZIA, LAN ETA GIZARTE SEGURANTZAKO SAILBURUAREN 2009KO MAIATZAREN 4KO AGINDUAN AURREIKUSITAKO LAGUNTZEN 2019RAKO DEIALDIA, LANERATZEKO ENPRESAK SORTZEKO ETA MANTENTZEKO LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUENA

2009ko maiatzaren 4ko Aginduaren bidez (2009ko maiatzaren 26ko EHAA, 98. zenbakikoa) arautzen dira laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko ematen dituen laguntzak. Laguntza horiek Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako Sailak abiarazi zituen, enpresa horiei laguntza emateko, betiere haien ezaugarri eta beharrei egokituta. Horren esparruan, diru-laguntzak aurreikusten dira laneratzeko enpresak sortzea sustatzen duten erakundeentzat, bai eta laneratzeko enpresentzat ere, mantendu ahal izan daitezen.

2009ko maiatzaren 4ko aipatutako Aginduaren 17. artikuluak berariaz xedatzen du urtero egingo dela bertan aurreikusitako laguntzen deialdia, eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak bertan adierazten du aurrekontua zenbatekoa den eta eskabideak aurkezteko epea. Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 8. artikuluan xedatzen denez, enpleguari eta gizarteratzea sustatzeari buruzko politika Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren eskumena da.

Bestalde, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailari atxikitako Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoari dagokio, gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan enpleguko, enplegurako prestakuntzako eta autoenpleguko eta enpresen sorkuntzako programak kudeatzeko eskumena, indarrean dagoen urriaren 13ko 3/2011 Legean ezarrita dagoenez. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, 2011ko urtarrilaren 1ean martxan jarri zenez geroztik, bere gain hartu du laneko legedia betearazteko arloan Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatutako eginkizunak eta zerbitzuak kudeatzeko ardura, lanaren, enpleguaren eta enplegurako lanbide-heziketaren esparruan; eta bere gain hartu du, halaber, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak enplegu-politika aktiboen arloan betetzen zituen eginkizunen kudeaketa. Eginkizun horien artean dago 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitako laguntza-programa kudeatzea.

Maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bitartez onartutako Lanbideren estatutuen 3. artikuluko b) letran xedatutakoarekin bat etorrita, enplegurako, enplegu-prestakuntzarako, autoenplegua sustatzeko eta enpresak sortzeko programen barruan sartzen da diru-laguntzetarako deialdiak onartzea ere, eta erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluari dagokio funtzio hori, halaxe baitago ezarria aipatutako estatutuetako 7. artikuluko f) letran.

Era berean, laguntzak kudeatzen dituen organoa aldatu denez, eta publizitatea eta segurtasun juridikoa errespetatze aldera, komenigarria da laguntzak jaso ditzaketenei jakinaraztea diru-laguntzak emateko prozeduraren xehetasunak eta betebeharrak, 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitakoarekin bat ez datozenak.

Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak hala proposatuta, erakunde autonomo honen Administrazio Kontseiluak 2018ko abenduaren 18ko saioan onartu du Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitako 2019rako laguntzen deialdia. Agindu horretan arautzen dira laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko laguntzak, baldintza hauetan:

Lehenengoa.– Eskabideak aurkezteko epea.

Laguntza hauen eskabideak aurkezteko epea deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da zenbatzen, eta 2019ko irailaren 30era arte luzatuko da.

Bigarrena.– Diru-baliabideak.

1.– Deialdi honen helburu diren laguntzak finantzatzeko diru-baliabideak honako hauek izango dira: guztira 10.220.000 euro; horietatik, 1.870.000 euro 2019ko ordainketa-kredituari dagozkio, 3.240.000 euro 2020ko konpromiso-kredituari, 3.240.000 euro 2021eko konpromiso-kredituari eta 1.870.000 euro 2022ko konpromiso-kredituari, 3211 programaren kargura – Enplegua, 41. Sekzioa, Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua.

Baliabide horien bidez estaliko dira 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitako laguntzak, Aginduaren II. Kapituluan, 7. artikuluan eta 11. artikuluaren a) letran aurreikusitakoak izan ezik.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura egiten diren gastu-espedienteen aurretiko izapidetzea araupetzen duen Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluan jasotako ondorioetarako, laneratzeko enpresak mantentzeko 2019ko ekitaldirako laguntzen ebazpenak emateko, kreditu egokiak eta behar bestekoak egon behar dira Euskal Autonomia Erkidegoaren 2019. urterako aurrekontu orokorretan.

3.– 2019ko laguntzen guztizko bolumenak ez du gaindituko aipatutako zenbatekoa, edo, indarreko legeriarekin bat etorrita aurrekontu-aldaketak onartuz gero, zenbateko hori eguneratzetik ateratzen dena. Eguneratzerik balego, horren berri eman beharko litzateke. 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan araututako laguntzak estaltzeko diru-baliabideei buruzko gainerako aurreikuspenak agindu horretako 23. artikuluan daude jasota.

Hirugarrena.– Diru-laguntzak jasotzeko eta emateko baldintzak.

Laguntza horiek jasotzeko eta emateko baldintzak 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan azaltzen dira.

Laugarrena.– Laguntzen prozedura, tramitazioa eta ebazpena, eta onuradunen betebeharrak.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak bere gain hartu duenez laguntzak kudeatzea, era honetan eragiten dio 2009ko maiatzaren 4ko Aginduko erregulazioari:

1.– Diru-laguntza eskaerak aurkeztu beharko dira egoitza elektronikoaren bidez, hau da https://euskadi.eus helbidetik; Lanbideren webgunean bertara sartzeko lotura bat izango da.

Eskabidearen ondorengo izapideak Eusko Jaularitzaren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus) egingo dira «Nire karpeta» ataletik.

Bide elektronikoa erabiltzeko jarraibideak hemen daude: https://euskadi.eus

2.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritzak hartuko du bere gain eskabideak kudeatzeko eta izapidetzeko ardura, eta erakunde autonomo horren zuzendari nagusiak ebatziko ditu.

3.– Zuzendari nagusiaren ebazpenak administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta, horren aurka, berraztertzeko errekurtsoa jartzeko aukera izango da organo horretan, jakinarazpenaren biharamunetik hasita hilabeteko epean, edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere jar daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, jakinarazpenaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

4.– Laguntza hauek estaltzeko aurrekontu-kreditua eguneratu edo agortuko balitz, horren berri emango da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren Ebazpen bidez, eta EHAAn argitaratuko da.

5.– Erakunde onuradunek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari jakinarazi beharko diote diruz lagundutako jardueren izaera edo helburua aldatzen duen gorabehera oro; eta, bestalde, aipatu jardueren egiaztapen, ikuskapen, segimendu eta kontrolari dagokionez, erakunde autonomo horrekin kolaboratu beharko dute.

6.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren babesa duela adierazi beharko du berariaz erakunde onuradunak, diru-laguntza jasotzen duten eta horien dibulgazioa, hedatzea, edo, hala badagokio, argitaratzea dakarten jarduera guztietan.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala