Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2018ko abenduaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
6376

EBAZPENA, 2018ko abenduaren 18koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita, 2019ko ekitaldirako, enpresa I+G bultzatzeko Hazitek programaren I. fasearen deialdia.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urtarrilaren 31ko Aginduaren (2017ko martxoaren 2ko EHAA, 43. zk.) bidez arautzen da enpresa I+G bultzatzeko Hazitek programa. Agindu hori Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko abenduaren 17ko Aginduak aldatu du.

Aipatutako agindu arautzailearen 12. artikuluan ezarritakoaren arabera, egokia da, 2019ko ekitaldirako, I. fasearen –proiektuak hautatu eta onartzea– deialdia egitea, eta, horretarako, behar diren arauak ematea.

Horiek horrela, aipatutako aginduaren 12. artikuluan ezarritako ahalmena dela bide, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Ebazpen honen helburua hauxe da: Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urtarrilaren 31ko Aginduan aurreikusita dagoen I. fasearen deialdia egitea –proiektuak hautatu eta onartzea–; agindu horren bidez arautzen da enpresa I+G bultzatzeko Hazitek programa. Agindu hori Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko abenduaren 17ko Aginduak aldatu du.

2. artikulua.– Eskabideak: aurkeztea eta epea.

1.– Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urtarrilaren 31ko Aginduaren 14. artikuluan ezarritako zehaztapenekin bat etorriz egin beharko da eskabidea; agindu horren bidez arautzen da enpresa I+G bultzatzeko Hazitek programa.

2.– Eskabidea eskuratzeko eta betetzeko, egoitza elektroniko honetara jo beharko da:

http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/es/ (gaztelania)

http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/eu/ (euskara)

3.– Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, 09:00etan; amaitu, berriz, 2019ko martxoaren 14ko 12:00etan amaituko da.

4.– Deialdi honetara aurkeztu ahal izango dira 2019an garatutako proiektuak –izaera lehiakorreko proiektuen kasuan– eta 2019-2021 aldian garatutakoak –izaera estrategikoko proiektuen kasuan–.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituen ebaluazio-organo bat eratzen da, zeinaren osaera hauxe izango baita:

Lehendakaria: Teknologiaren arloan eskuduna den Zuzendaritzako titularra, Iosu Madariaga Garamendi, eta ordezkoa: Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen Zuzendaritzako titularra, Aitor Urzelai Inza.

Honako kide hauek bokalak izango dira:

– Industriaren Garapenaren arloan eskuduna den Zuzendaritzako titularra, Alejandro López Cárcamo; eta ordezkoa: Industriaren Garapenaren arloan eskuduna den Zuzendaritzako teknikari bat, Agustín García Pérez.

– SPRIren ordezkari bat, Alberto Fernández González; eta ordezkoa: Miguel García Altuna.

– Teknologiaren arloan eskuduna den Zuzendaritzako teknikari bat, Larraitz Segurola Bereciartua; eta ordezkoa: Natividad Niño Bartolomé, zeinak idazkari-eginkizunak burutuko baititu.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018 abenduaren 18a.

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.


Azterketa dokumentala