246. zk., 2018ko abenduaren 24a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (185 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
6307
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 153/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 153/2018 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Medius Collection SL.
Abokatua.
Prokuradorea.
Demandatua: Juan Camilo Chica Lozano.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Aipatutako judizioan, epaia eman da 2018-06-04an, eta hauek dira xedapenak:
XEDAPENAK
1.– Erabaki da prozedura honetan 2018ko apirilaren 13an emandako epaia zuzentzea, jarraian adierazten den moduan.
2.– Aipatutako ebazpena aurrekarietan adierazitako moduan idatzita geratuko da, behin betiko, honela:
EPAITZA
Partez baiesten dut Medius Collections SLk Juan Camilo Chica Lozanoren aurka aurkeztu duen demanda. Horrenbestez, Juan Camilo Chica Lozano kondenatzen dut auzi-jartzaileari 200 euro ordaintzera, gehi ebazpen honen hirugarren zuzenbide-oinarriaren interesak.
Sar bedi ebazpen hau epaien liburuan eta bidal bedi testigantza auto nagusietara.
Juan Camilo Chica Lozano demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 5a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.