246. zk., 2018ko abenduaren 24a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (392 KB - 19 orri.)
- EPUB (981 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
6299
EBAZPENA, 2018ko abenduaren 13koa, Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baitira kooperatibaren edo fundazioaren titulartasuna duten itunpeko sareko ikastetxeetako inbertsioak finantzatzeko onartutako diru-laguntzak, Hezkuntzako sailburuaren 2018ko uztailaren 17ko Agindua (Hezkoop-2018) aplikatuz.
Ikusi da Hezkuntzako sailburuaren 2018ko uztailaren 17ko Agindua, zeinaren bidez arautzen baitira kooperatibaren edo fundazioaren titulartasuna duten itunpeko sareko ikastetxeetako inbertsioak finantzatzeko diru-laguntzak.
Ikusi dira, halaber, aurkeztutako eskaerak, diru-laguntza esleitzeko 2018ko uztailaren 17ko Aginduaren 13. artikuluan jasotako irizpideak, eta agindu beraren 12. artikuluaren arabera eratutako balorazio-batzordeak emandako ebazpen-proposamena. Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Onartzea kooperatiba edo fundazio diren itunpeko sareko ikastetxeetako eraikinetan egindako inbertsioak finantzatzeko diru-laguntzak, ebazpen honen I. eranskinean aipatzen diren zenbatekoekin.
Bigarrena.– 2018ko uztailaren 17ko Aginduaren 19. artikuluarekin bat etorriz esleitutako diru-kopurua jasoko dute ikastetxe onuradunek.
Hirugarrena.– II. eranskineko ikastetxeei ukatu egiten zaie diru-laguntza, ez dituzte-eta betetzen 2018ko uztailaren 17ko Aginduan jasotako eskakizunak.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, bitarteko elektronikoz, «Nire karpeta» atalaren bidez. Horretarako epea hilabetekoa izango da, Administrazio elektronikorako plataforma teknologikoan (Platea) jakinarazitako ebazpena argitaratzen denetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 13a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
OLATZ GARAMENDI LANDA.