245. zk., 2018ko abenduaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
6287
IRAGARKIA, 2018ko abenduaren 13koa, zeinaren bidez jakinarazten baitira Etxebizitzako sailburuordeak gora jotzeko zenbait errekurtsotan emandako ebazpenak.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Ebazpenen testu osoa Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan izango dute eskuragarri interesdunek (Andia kalea 13, 5, 20004 Donostia).
Ebazpen horiek amaiera ematen diote administrazio-bideari, eta, beroien aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da administrazioarekiko auzien epaitegien artean dagokion hartan, bi hilabeteko epean, ebazpenak jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen hauek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 13a.
Etxebizitzako sailburuordea,
PEDRO JAVIER JAUREGUI FERNÁNDEZ.