245. zk., 2018ko abenduaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (214 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
6286
IRAGARKIA, 2018ko abenduaren 7koa, Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide objektiboa aitortzeko eskaera batzuen ebazpenak.
Aipatutako ekintza zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesdunak Arabako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2) ager daitezke, bost eguneko epean, ebazpenak zer dioen jakiteko, eta, iragarkia BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epea izango dute Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Etxebizitzako sailburuordeari gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko.
Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 7a.
Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,
M.ª CONCEPCIÓN FERNANDEZ ORDOYO.