245. zk., 2018ko abenduaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (251 KB - 3 orri.)
- EPUB (279 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
6281
IRAGARKIA, 2018ko azaroaren 21ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita honako proiektu hau: Etxebarri eta Bilboko udal-mugarteetan, «13,2 kVko, zirkuitu bikoitzeko, Basauri ZB-Gatika ZB linea elektrikoaren moldaketa, 9 eta 16 euskarrien artean».
Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan (2013-12-27ko BOE) xedatutakoaren ondorioetarako, jendaurrean jartzen da dagoen instalazioan egin den jarduera:
Esp.: 48-AT-Y-2018-00026.
– Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.
– Kokalekua: Etxebarriko eta Bilboko udal-mugarteetan.
– Aurrekontua: 633.862,18 euro.
– Xedea: energia elektrikoaren kalitatea eta horniduraren segurtasuna hobetzea.
Jardueraren ezaugarri nagusiak:
● Gaur egungo eroalea ordezkatu.
● Isolamenduak, grapak eta bertako burdineria aldatu.
● Behar diren euskarriak indartu eta aldatu.
Administrazio-baimena eta burutzapen-proiektua onartzea eskatzen da.
Argitara ematen da hori guztia jendeak horren berri izan dezan, bereziki lursailen jabeek eta jarduerak ukitutako gainerako titularrek, zeinek dokumentazioa aztertu ahalko baitute sail honen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, Bilbao), edo dagokion udalean. Iragarki honen amaieran dago jasota interesdunen zerrenda. Bidezko iritzitako alegazioak –bi kopia– dagokion ordezkaritzan aurkeztu beharko dira, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Bilbao, 2018ko azaroaren 21a.
Lurralde-ordezkaria,
ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.