Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2018ko abenduaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
6278

EDIKTUA, kontratu bat ebazteari buruz bideratutako 347/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Epaitegia.

Judizioa: 347/2017 prozedura arrunta.

Demandatzailea: C. S.A.

Abokatua: Francisco Javier Fuldain Gonzalez.

Prokuradorea: Esther Asategui Bizkarra.

Demandatua: Alberto Gallastegui Abendibar.

Gaia: kontratu bat ebaztea.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-11-29an.

Alberto Gallastegui Abendibar demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, erabaki da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea aipatutako ebazpena, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Durango (Bizkaia), 2018ko azaroaren 29a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala