245. zk., 2018ko abenduaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (220 KB - 2 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
6276
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 55/2018 prozeduraren ondoriozkoa.
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: 55/2018 adostasunik gabeko dibortzioa.
Demandatzailea: A. B. L.
Abokatua: Eva Santos Chaurri.
Prokuradorea: Ana Teresa Rodriguez Fernandez.
Demandatua: Ibrahima Lome.
Gaia: dibortzioa.
Judizio horretan, epaia eman da 2018-12-05ean. Hona hemen epaitza:
Baiesten dut A. B. L.k Ibrahima Lomeren aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, agintzen dut, dibortzioaren ondorioz, alderdien artean dagoen ezkontza-lotura desegiteko, erabaki horri dagozkion legezko ondorio guztiekin. Eta neurri hauek hartzen ditut:
A) Bertan behera uztea Ibrahima Lomek XXXXX, XXXXX eta XXXXX seme-alaba adingabeen gainean duen guraso-ahala, amak bakarrik baliatuko du ahal hori, aurrerantzean. Zaintza eta jagoletza ere amari esleitzen zaizkio, eta ez da ezartzen komunikazio- edo egonaldi-erregimenik zaintza ez duen gurasoaren alde.
B) Zaintza ez duen gurasoak seme-alaben aldeko mantenu-pentsio bat ordaindu beharko du hilaren lehen bost egunetan, hileko 300 eurokoa (100 euro seme-alaba bakoitzeko). Pentsioa urtero eguneratuko da Estatistika Institutu Nazionalak aldian-aldian argitaratutako kontsumoko prezioen indizearen aldaketen arabera; ebazpen honen eguna hartuko da zenbaketa hasteko oinarritzat.
C) Seme-alaba adingabeen aparteko gastuak, ebazpen honen zuzenbideko oinarrietan adierazitakoak, bi gurasoek erdibana ordainduko dituzte. Dena dela, biek baimendu beharko dituzte urgentziazkoak ez diren aparteko gastuak. Baimena emantzat joko da, baldin eta beste alderdiak jakinarazpen fede-emailea egin eta hurrengo 10 egunetan berariazko eragozpenik jartzen ez bada (komunikazio horretan adieraziko da zer gastu egin nahi den, zergatik den beharrezkoa, eta zenbat diru ordaindu behar den; eta, gainera, dagozkion agiriak jasoko dira han). Eta hori guztia auzialdian sortutako kostuei buruzko berariazko erabakirik hartu gabe egiten da.
Ebazpen hau irmoa denean, jakinarazi bekio ofizioz ezkontza inskribatuta dagoen Erregistro Zibil Zentralari, orri-bazterreko oharra egin dadin. Ez da berariaz erabakirik hartzen auzialdi honetan sortutako kostuei buruz.
Ibrahima Lome demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.
Barakaldo (Bizkaia), 2018ko abenduaren 10a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.