245. zk., 2018ko abenduaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (600 KB - 55 orri.)
- EPUB (648 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
6273
EBAZPENA, 2018ko urriaren 26koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez berrikusten eta aldatzen baitira Petróleos del Norte SA sozietateari (Petronor) emandako ingurumen-baimen integratuak, petrolio-finketa jarduerarako eta fuel-olioaren ekoizpena murrizteko unitate berrien eta kogenerazio elektrikoko instalazioaren proiekturako (URF), Muskiz, Zierbena eta Abanto-Zierbena udal-mugarteetan (Bizkaia).
Garaiko Ingurumeneko sailburuordea zenaren 2008ko maiatzaren 6ko Ebazpenaren bidez, ingurumen-baimen integratua eman zen Petróleos del Norte SAk (Petronor) Muskiz, Zierbena eta Abanto-Zierbena udal-mugarteetan (Bizkaia) sustatzen duen petrolio-finketa jarduerarako.
Ingurumeneko sailburuordearen 2010eko apirilaren 15eko Ebazpenaren bidez aldatu eta eraginkor egin zen 2008ko maiatzaren 6ko Ebazpenaren bidez emandako ingurumen-baimen integratua Petróleos del Norte SAk (Petronor) Muskiz, Zierbena eta Abanto-Zierbena udal-mugarteetan (Bizkaia) sustatzen duen petrolio-finketa jarduerarako.
Ingurumeneko sailburuordearen 2011ko abenduaren 14ko Ebazpenaren bidez aldatu zen emandako ingurumen-baimen integratua.
Halaber, organo horren 2008ko azaroaren 19ko eta 2011ko abenduaren 15eko ebazpenen bidez ingurumen-baimen integratua eman zitzaion Petróleos del Norte SAri (Petronor) Muskiz udalerrian proiektu hau gauzatzeko: fuel-olioaren ekoizpena murrizteko unitate berriak eta kogenerazio elektrikoko instalazioa (URF).
2014ko urtarrilaren 4an eta 2015eko uztailaren 27an eta abenduaren 30ean organo honek Petróleos del Norte SAri (Petronor) emandako ingurumen-baimen integratuak eguneratu zituen, petrolio-finketa jarduerarako eta fuel-olioaren ekoizpena murrizteko unitate berrien eta kogenerazio elektrikoko instalazioaren proiekturako (URF), Muskiz, Zierbena eta Abanto-Zierbena udal-mugarteetan (Bizkaia).
2014ko urriaren 28an, Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean Batzordearen 2014ko urriaren 9ko exekuzio-erabakia argitaratu zen, zeinaren bidez ezartzen baitira petrolio- eta gas-finketaren teknologia eskuragarri onenei buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren emisio industrialei buruzko 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera (2014/738/EB Erabakia).
2016ko abenduaren 31n Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.
2017ko urriaren 30ean, APM/1040/2017 Agindua argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean, urriaren 23koa, Ingurumen Erantzukizunaren urriaren 23ko 26/2007 Legearen III. eranskinean jasotako jardueretan –ekainaren 22ko ARM/1783/2011 Aginduaren bidez 1. eta 2. lehentasun-mailakotzat sailkatuak– nahitaezko finantza-bermea eratzea noiztik eska daitekeen ezartzen duena eta aipatutako agindu horren eranskina aldatzen duena.
2018ko urtarrilaren 12an, ingurumen-organoak, baimena berrikuste aldera, informazio hau igortzeko eskatu zion Petróleos del Norte SAri (Petronor): instalazioaren funtzionamenduaren eta ondorioetan petrolio- eta gas-finketaren gainean deskribatutako teknika erabilgarri onenen arteko alderaketa bat.
2018ko otsailaren 5ean, Petróleos del Norte SAk (Petronor) ingurumen-baimen integratua berrikusteko eskatutako dokumentazioa aurkeztu zuen.
Aurkeztutako agiriak nahikoak zirela egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordearen ebazpenaren bidez, Petróleos del Norte SAren (Petronor) ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena jendaurrean jartzea erabaki zela, hilabete baterako, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko, eta, horrenbestez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2018ko apirilaren 18an, espedientean jasotzen den emaitzarekin.
Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak txostena eskatu zien 2018ko ekainaren 7an Muskizko, Zierbenako eta Abanto-Zierbenako udalei, URA – Uraren Euskal Agentziari eta Osasun Sailari, administrazio-espedientean jasotzen den emaitzarekin.
2018ko irailaren 24an Ingurumeneko Sailburuordetzako zerbitzu teknikoek ikuskaritza-bisitaldi bat egin zuten instalazioetan, eta horren emaitza espedientean jaso da.
2018ko urriaren 23an, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 20. artikulua aplikatuz (dekretu horrek Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen du), espediente guztia Petróleos del Norte SAren (Petronor) esku jarri zen, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak egindako ebazpen-proposamenaren zirriborroa barne.
Petrolio- eta gas-finketaren teknologia erabilgarri onenei buruzko ondorioen dokumentuak petrolio- eta gas-finketaren sektoreko hainbat fokutarako isurketaren baldintza eta muga-balio berriak ezartzen ditu, eta ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena egin behar da, baimena ondorio horietara egokitzeko.
Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 7. artikuluak, isurketaren muga-balioei eta neurri teknikoei buruzkoak, ezartzen du ingurumen-baimen integratuan isurketaren muga-balioak zehaztu ahal izateko honako hau kontuan hartu beharko dela, besteak beste, «teknika erabilgarri onenei buruzko ondorioen inguruan emandako informazioa, 8.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, teknika edo teknologia zehatz bat erabiltzeko betebeharrik ezarri gabe».
Ingurumen-baimen integratuak eman zirenetik hainbat aldaketa egin dira instalazioetan.
Horietako asko ingurumen-hobekuntzak izan arren eta Petróleos del Norte SAren (Petronor) inguruan immisio atmosferikoa kontrolatzeko gaitutako kabinek araudian ezarritako aire-kalitatearen mailak bete arren, inguruneko airearen kalitatearen mailak guztiz monitorizatu behar dira, eta egungo kontrol-estazioak laginketa-parametro berriekin osatu.
Beraz, baimenaren E.2 puntua aldatu behar da, ingurumen-baimen integratuan bertan ezarritakoaren arabera eta kontrol-eskakizunak instalazioaren Ingurumen Zaintza Programan erregistratutako informazioaren arabera egokitzeari kalterik egin gabe.
Organo horrek baduenez baimenaren E.2 apartatuan ezarritako azterketa olfatometrikoa, apartatua egunean jarri eta eskakizun hori ken daiteke.
2014ko urriaren 9ko Batzordearen Betearazpen Erabakian, petrolio- eta gas-finketaren teknika eskuragarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen dituenean, foku nagusietarako balio-muga berriak ezarri ziren.
Balio-muga berriak hileko batez besteko balioen gainekoak dira.
Hala ere, organo honek ulertzen duenaren arabera, Petróleos del Norte SAren (Petronor) instalazioaren ezaugarriak eta funtzionamendu modua kontuan hartuta, foku nagusietan muga-balioak betetzen dira, etengabe kontrolpean daudenez, hala hileko batez bestekoari dagokionez, nola eguneko eta orduko batez bestekoei eta 48 orduko batez bestekoari dagokienez. Horrenbestez, aipatutako erabakian zehaztutako muga-balioen eskakizuna handitu behar da.
4. fokuaren kasuan, erreformatze katalitikoko prozesuen ezaugarriak, oxigeno-erreferentzia berria eta, organo honen zerbitzu teknikoek egiaztatu duten modura, iragazpen-sistema berri baten ezarpena kontuan hartuta, ez da modu berean jokatu behar.
Beraz, 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako kutsaduraren integratutako prebentzioari eta kontrolari buruzko Legearen testu bateginaren 7.b artikuluan ezarritakoaren arabera, ebaluazioan eguneko eta orduko batez besteko edo 48 orduko batez bestekoak sartzea Teknika Eskuragarri On bat da.
Kontrol-teknikei buruzko 4. teknika eskuragarri onena (TEO) kontuan hartuta, Ni eta V metalak neurtu behar dira errekuntza-unitateetan, gas-erregaiak soilik erretzen dituztenak salbu.
Instalazioko 1., 2., 3. eta 5. fokuek gas-erregaiak elikatzen dituzte, baina salbuespenez fuel-olioa ere erre dezakete. Ondorioz, horretarako kontrola ezarri behar da, eta, ondorioz, baimenaren E.1 apartatuan eskakizun hori txertatu.
4. TEOaren arabera, zuzenean neurtu edo analizatu behar dira Ni, Sb eta V metalak, katalizatzaileko eta katalizatzaileko finduen metalen edukian cracking katalitikoko prozesuetan. Monitorizazio-maiztasunak egokitu ahal izango dira urtebeteren ondoren, datu-serieak egonkortasun askiaren adierazle badira.
Petróleos del Norte SAk (Petronor) Ni, Sb eta V metalen azterketen datu-serieak aurkeztu zituen, eta, horiek ikusita, egonkortasun nahikoa dagoela bistakoa da. Hala bada, katalizatzaileko finduen metalen edukia sei hilean behin kontrolatzea aginduko da.
4. TEOaren arabera, karbono monoxidoa etengabe kontrolatu behar da 100 MW baino gehiagoko potentzia termikoko errekuntza-fokuetan eta cracking katalitikoan. Ondorioz, E.1 apartatua aldatu behar da, kontrol-exijentzia 1., 2., 3. eta 4. fokuetan txertatzeko.
4. TEOaren arabera, dibentzo dioxina/furano polikloratuaren isurketak urtean behin kontrolatu behar dira zuzenean neurtuta erreformatze katalitikoko unitateetan edo birsorketa bakoitzaren ondoren –zer gertatzen den geroago–. Ondorioz, E.1 apartatua aldatu behar da, kontrol-exijentzia P1 eta P2 platformatu-unitateetan txertatzeko.
4. TEOaren arabera, SOx-ren isurketen kontrola jarraitua izan behar da sufrea berreskuratzeko unitateetan, bai zuzeneko neurketa bidez, bai material jarraituaren balantze baten bidez edo prozesuko beste parametro garrantzitsu bat monitorizatuta, beti ere berreskuratze-unitateen efizientzia-neurketa egokiak instalazioaren errendimenduaren gaineko aldian behingo frogetan oinarritzen badira (esaterako, bi urtean behingoetan).
E.1.e.– apartatuko exijentziak aipatu SOx-ren kontrol-exijentziari erantzuten dio dagoeneko.
6. TEOaren arabera, instalazio osoko KOLen (konposatu organiko lurrunkorren) isurketa lausoak monitorizatu behar dira, hauek erabilita: ekipamendu nagusietan, korrelazio-kurbekin lotutako xurgatze-metodoak; gasetarako irudi optikoko teknikak; eta isurketa kronikoen kalkuluak, isurketa-faktoreetan oinarrituta (esaterako, bi urtean behin) eta aldizkako neurketen bidez balidatuta.
Organo honetako zerbitzu teknikoek egindako bisitaldietan, baita Petróleos del Norte SAk (Petronor) aurkeztutako dokumentazioan ere, kalkulua egiaztatu da KOLen isurketen metodologia normalizatuaren bidez, eta enpresak bere kalkulu-metodoak erabiltzen dituela isurketa kronikoak kalkulatzeko.
Gainera, irailaren 24ko ikuskaritza-bisitaldian, enpresak kanpoko kontratazio bat egingo zuela jakinarazi zuen, isurketa-ihesetarako kontrol optikoko kanpainak egiteko.
23. TEOan ezartzen dira zein diren teknika erabilgarri onenak asfalto-ekoizpenean isurketak minimizatzeko.
Petróleos del Norte SAren (Petronor) asfalto-ekoizpenak ez ditu sortzen aipatutako TEOan arautzen diren isurketak, puzte-unitaterik gabeko prozesu bat delako eta asfaltoa zuzenean ateratzen delako hutsune-unitatetik, prozesuko baldintzak doituta.
23. TEOa ez da aplikatzen instalazioko asfalto-ekoizpenean, eta, beraz, ez da baldintzarik aldatu behar.
24. TEOaren arabera, nitrogeno-oxidoen (NOx) isurketen hileko muga 300 mg/Nm3-koa da egungo cracking katalitikoko eta 4. fokuan instalatutakoaren moduko erabateko errekuntzako unitateetan. Hala, D.1.1.3 apartatua aldatu behar da hileko muga berria txertatuta, eta, horrez gain, eguneko eta orduko batez besteko balioak betetzen direla ere ebaluatu beharko da.
25. TEOaren arabera, cracking katalikoko prozesuko partikula-isurketen hileko muga 50 mg/Nm3-koa da cracking katalitikoko prozesuan (4. fokua). Hala, D.1.1.3 apartatua aldatu behar da hileko muga berria txertatuta, eta, horrez gain, eguneko eta orduko batez besteko balioak betetzen direla ere ebaluatu beharko da.
26. TEOaren arabera, SOx-en (sufre dioxidoaren) isurketen hileko muga 800 mg/Nm3-koa da cracking katalitikoko prozesuan (4. fokua). Hala, D.1.1.3 apartatua aldatu behar da hileko muga berria txertatuta, eta, horrez gain, eguneko eta orduko batez besteko balioak betetzen direla ere ebaluatu beharko da.
27. TEOaren arabera, karbono monoxidoaren (CO) isurketen hileko muga 100 mg/Nm3-koa da cracking katalitikoko prozesuan (4. fokua). Hala, D.1.1.3 apartatua aldatu behar da hileko muga berria txertatuta, eta, horrez gain, eguneko eta orduko batez besteko balioak betetzen direla ere ebaluatu beharko da.
24., 25., 26. eta 27. TEOetan ezarritako muga berriak oxigeno-balio berriekin lotuta daude (% 3). Hala, D.1.1.3 apartatua aldatu behar da.
34. TEOaren arabera, nitrogeno oxidoaren (NOx) isurketen hileko muga 120 mg/Nm3-koa da egungo gas-turbinetan (6. eta 12. fokuak).
Bestalde, 57. TEOaren arabera, isurketak kudeatzeko teknika integratu bat erabili ahal izango da, 24. eta 34. TEOak aplikatu beharrean.
6. eta 12. fokuetako NOx-ren isurketen gaineko egungo muga bateratua murriztaileagoa da (100 mg/Nm3), eta, ondorioz, ez da baldintzarik aldatu behar.
Era berean, CG1 (6. fokua) kogenerazio-unitateak 17.500 funtzionamendu-orduak gainditzean, D.1.1.3 apartatuko idazketa eguneratu behar da.
34. TEOaren arabera, gas-errekuntzan (egungo unitateak), gas-turbinetan izan ezik, nitrogeno oxidoen (NOx) isurketen muga 150 mg/Nm3-koa da hilean, eta 200 mg/Nm3-koa, berriz, errekuntza baino lehenago airea berotzeko sistema badu.
Gas-errekuntzako 1., 2., 3., 5., 8., 9., 10., 13. eta 14. fokuek bete behar dute eskakizun hori, eta 1., 2., 3., 10. eta 13. fokuek bakarrik dute airea lehenago berotzeko sistema.
8. fokuan, nitrogeno oxidoen (NOx) isurketen muga 100 mg/Nm3-koa da; eta 10. eta 13 fokuetan, ordea, 200 mg/Nm3-koa, 48 orduan behin neurtuta. Horiek erabakian jasotakoak baino murriztaileagoak direnez, ez da D.1.1.3 apartatua aldatu behar.
Ondorioz, lehen azaldu den moduan, D.1.1.3 apartatua aldatu behar da 1., 2. eta 3. fokuetan nitrogeno dioxidoaren (NOx) isurketen muga hilean 200 mg/Nm3-tan ipiniz, eta 5., 9. eta 14. fokuetan, berriz, 150 mg/Nm3-tan, eta, horrez gain, eguneko eta orduko batez besteko balioak betetzen direla ere ebaluatu beharko da.
Instalazioko 1., 2., 3. eta 5. fokuek gas-erregaiak elikatzen dituzte, baina salbuespenez fuel-olioa ere erre dezakete. Ondorioz, D.1.1.3 apartatua aldatu beharko da, eta baldintzapeko muga bat ezarri kasu horretarako.
Ez da onartu behar Petróleos del Norte SAk (Petronor) egindako eskaera, zeinaren bidez 7. eta 11. fokuetan nitrogeno-oxidoaren (NOx) isurketen muga 450 mg/Nm3-tan ipini nahi baita, gasolio-errekuntzako instalazioak direnez; hau da, ez daude 34. TEOaren 11. koadroan sartuta.
35. TEOaren arabera, askotariko erregaiz elikatutako errekuntza-unitateek hilean 50 mg/Nm3 partikula igorri ahalko dituzte gehienez, gas-turbinek salbu.
Aipatutako TEO hori aplikatu behar da 1., 2. eta 3. fokuetan, baina fokuotan ezarritako egungo muga murriztaileagoa da (50 mg/Nm3 hilean), eta, horrez gain, eguneko eta orduko batez besteko balioak betetzen direla ere ebaluatzen da. Horrenbestez, ez da D.1.1.3 apartatua ez aldatu behar.
36. TEOaren arabera, findegiko gas-errekuntzako unitateen SOx isurketen hileko muga 35 mg/Nm3 da, gas-turbinen kasuan izan ezik, eta 600 mg/Nm3-koa, berriz, askotariko erregaiz elikatutako errekuntza-unitate batean, gas-turbinen eta gas-motor geldikorren kasuan izan ezik.
Instalazioko 1., 2., 3. eta 5. fokuek gas-erregaiak elikatzen dituzte, baina salbuespenez fuel-olioa ere erre dezakete. Ondorioz, muga-balioak ezarri behar dira bi kasuetarako (35 mg/Nm3 eta 600 mg/Nm3, hurrenez hurren) baimenaren D.1.1.3 apartatuan.
Aipatutako TEO hori aplikatu behar da 8., 9., 10., 13. eta 14. fokuetan, baina fokuotan ezarritako egungo muga murriztaileagoa da (35 mg/Nm3 hilean), eta, horrez gain, eguneko eta orduko batez besteko balioak betetzen direla ere ebaluatzen da, baita 48 orduan behin neurtutako balioen bidez ere. Horrenbestez, ez da D.1.1.3 apartatua ez aldatu behar.
7. eta 11. fokuetako instalazioak gasolio-errekuntzakoak dira, eta, ondorioz, ez daude aipatutako TEO horren 13. eta 14. koadroetan sartuta. .
Hala ere, instalazioaren ezaugarriei eta funtzionamenduaren operatibaren esker, 600 mg/Nm3-ko muga-balioa lor daiteke, ez bakarrik hileko batez besteko balioan, baizik baita eguneko eta orduko batez besteko balioak betetzearen ebaluazioan ere, organo honek gaurdaino indarrean egondako mugen gainean esandakoarekin bat.
Beraz, 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako kutsaduraren integratutako prebentzioari eta kontrolari buruzko Legearen testu bateginaren 7.b artikuluan ezarritakoaren arabera, 7. eta 11. fokuetan SOx-ren 600 mg/Nm3-ko muga sartzea Teknika Eskuragarri On bat da.
37. TEOaren arabera, karbono monoxidoaren (CO) isurketen hileko muga 100 mg/Nm3-koa da errekuntza-unitateetan.
Aipatutako TEO hori aplikatu behar da 1., 2., 3., 5., 6., 7., 8., 9., 10., 11., 12., 13. eta 14. fokuetan, baina fokuotan ezarritako karbono monoxidoaren isurketen egungo muga murriztaileagoa da (100 mg/Nm3), 12. fokuan salbu (50 mg/Nm3), eta, horrez gain, eguneko eta orduko batez besteko balioak betetzen direla ere ebaluatzen da, baita 48 orduan behin neurtutako balioen bidez ere. Horrenbestez, ez da D.1.1.3 apartatua ez aldatu behar.
52. TEOaren arabera, hidrokarburo likido lurrunkorren zamalanetan konposatu organiko lurrunkorrak (KOLen) atmosferara ez isurtzeko, edo isurketa horiek murrizteko, TEO bat da deskribatutako tekniketatik bat edo batzuk baliatzea gutxienez % 95eko berreskurapen-tasa lortzeko.
Hala, KOLen % 95 berreskuratzeko eskakizuna sartuko da D.1.1.4 apartatuan.
Deskribatutako tekniken artean, besteak beste, absortzioa eta adsortzioa daude.
2018ko irailaren 24ko ikuskaritza-bisitaldian egiaztatu zenaren arabera, Petróleos del Norte SA (Petronor) absortzio-adsortzio bidez KOLak berreskuratzeko instalazio bat ezartzeko lanetan ari da portuan.
54. TEOaren arabera, hidrogeno-sulfuroak (H2S) dituzten gasen ondoriozko isurketa atmosferikoak mugatuta daude, hondar-gasen (H2S) sufre-berreskurapenean 98,5eko eraginkortasuna edo handiagoa ezarrita sufre-berreskurapeneko unitateetan.
Bestetik, 58. TEOaren arabera, 54. TEOa aplikatu ordez isurketak kudeatzeko teknika integratu bat erabiltzea TEO bat da. Hala, D.1.1.3 apartatua aldatu behar da, unitate desulfuratzaileetan % 98,5eko errendimendu globala edo handiagoa izateko.
55. TEOaren arabera, zuzien isurketa atmosferikorik ez izateko, zuziak segurtasun-arrazoiengatik edo ohikoak ez diren baldintza operatiboetan soilik erabiltzea (esaterako, martxan jartzean edo gelditzean) TEO bat da.
Organo honek instalazioan egin dituen ikuskaritzetan, eta instalazioaren jarraibide operatiboak berrikustean, egiaztatu da zuzien erabilera instalazioaren segurtasunarekin lotzen dela soilik.
Petróleos del Norte SAk (Petronor) isurketa-balioekin lotu ordez ezarritako teknikekin eta kudeaketa-sistemarekin lotura duten gainerako TEOak ere betetzen dituela egiaztatu du, eta, ondorioz, prozesuaren deskribapena aldatu behar da instalazioan ezarri behar diren TEOak identifikatzeko.
Petróleos del Norte SAk (Petronor) izapide honen esparruan emandako dokumentazioan aipatzen diren azkeneko urteetako lurzoruen inguruko izapideek instalazioaren lurzoruaren egoera ezagutzeko behar den informazioa ematen dute.
Hala ere, aipatu informazio hori osatu eta ebaluatu egin behar da, «Gidalerroak, ingurumen-baimen integratuaren menpeko jarduerek lurzorua babestearen inguruko obligazioak bete ditzaten. Oinarrizko txostena» gida erabilita. Organo honek orain dela gutxi argitaratu du. Ondorioz, urtebeteko epea eman da informazio hori aurkezteko.
Petróleos del Norte SAk (Petronor) bete du urriaren 23ko APM/1040/2017 Aginduak, Ingurumen Erantzukizunaren urriaren 23ko 26/2007 Legearen III. eranskinean 1. eta 2. mailako lehentasunekoen artean sartutako jardueretan nahitaezko finantza-bermea eratzea noiztik eska daitekeen ezartzekoak, ezarritako betekizuna, aseguruaren modalitatearen bidez.
Hondakinak sailkatzeko egokitzapen-epe bat eman behar da, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen 1357/2014 Erregelamenduaren arabera. Horrek 2008/98/EE Zuzentarauaren II. eranskina ordezten du, Europako Parlamentuko eta Kontseiluko 2008/98/EE Zuzentarauarekin bat etorriz.
Baimena berrikusi behar da 10., 11. eta 12. TEOetan aipatutako hondakin-urak kontrolatzearen eta isurtzearen inguruko exijentzia berriak txertatzeko. Hala, D.1.2 eta E.3 apartatuak aldatu behar dira.
Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan (abenduaren 16ko 1/2016 legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen) ingurumen-baimen integrala aldatzeari buruz xedatzen denaren arabera, egokia da ingurumen-baimena egokitzea, besteak bete, lege-aipamenak eguneratzeko.
Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspenaren izapidetze-aldian beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztu da, eta, beraz, ingurumen-baimen integratuaren Lehenengo eta Bigarren apartatuak aldatu behar dira, aipatutako ondorioetara egokitzeko.
Ebazpen hau emateko ingurumen-organo honek du eskumena, xedapen hauetan ezarritakoaren arabera: 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiroa babestekoa; eta 77/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.
Honako araudi hau ikusi da: Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena; isuri industrialen Erregelamendua onartu eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua; ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea; Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretua, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea eta aplikazio orokorreko gainerako arauak. Hori guztia kontuan hartuta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Petróleos del Norte SAri (Petronor) emandako ingurumen-baimen integratua berrikustea, baimenaren baldintzak 2014ko urriaren 9ko Batzordearen exekuzio-erabakiaren arabera egokituz, zeinaren bidez ezartzen baitira petrolio- eta gas-finketan teknologia eskuragarri onenen (TEO) gaineko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren isurketa industrialei buruzko 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera (2014/738/EB Erabakia).
Bigarrena.– Petróleos del Norte SAri (Petronor) emandako ingurumen-baimen integratuak aldatzea, petrolio-finketa jarduerarako eta fuel-olioaren ekoizpena murrizteko unitate berrien eta energia elektrikoko kogenerazio instalazioaren (URF) proiekturako, Muskiz, Zierbena eta Abanto-Zierbena udal-mugarteetan (Bizkaia), eta alde horretatik, Lehenengo eta Bigarren apartatua honela jasoko dira:
Lehenengoa.– Petróleos del Norte SAri (Petronor), egoitza soziala helbide honetan duenari San Martin kalea, 5, 48550 – Muskiz (Bizkaia), eta IFK: A-48/053243 duenari, Ingurumeneko Baimen Integratua ematea petrolio-fintze jarduera Muskiz, Zierbena eta Abanto-Zierbena udal-mugarteetan (Bizkaia) gauzatu dezan, eta ebazpen honen bigarren apartatuan ezarritako baldintzekin.
Jarduera hori honako kategoria hauetan dago: 1.2.a) «Petrolio finketarako edo petrolio gordinerako instalazioak»; eta 1.1.b). «Errekuntza-instalazioak errekuntzarako 50 MW-tik gorako errekuntza-potentzia termikoko errekuntza-instalazioak (kogenerazio-instalazioak, galdarak, labeak, lurrun-sorgailuak edo industria batean existitzen den errekuntzarako beste edozer ekipamendu edo instalazio, bere jarduera nagusia hori izan edo ez)», abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako kutsaduraren prebentzioari eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategineko 1. eranskinaren barruan.
Ingurumen-baimen integratu horrek ez ditu barnean hartzen Kotorrio ibaiaren ondoan dagoen biltegiratze-eremua eta San Martingo zerbitzu-eremua.
Petróleos del Norte SAren (Petronor) jardueraren helburua da automobilgintzarako karburatzaileak eta erregaiak prestatzea (PGLak, gasolinak, gasolioak, kerosenoa, etab.), baita asfaltoak eta propilenoa ere, petrolio gordinaren bidez.
Jarduera hori Muskiz, Zierbena eta Abanto eta Zierbena udal-mugarteetan kokatzen da, Bilbotik 18 km-ra eta Muskizko haraneko Luzueroko portuko instalazioetatik 5 km-ra, eta instalazio horiek 220 hektarea hartzen dituzte. Findegiak zenbait oliobide ditu Zierbena udal-mugarteko Superportutik gordinak findegiko tangetara garraiatzeko, baita produktuak kanpora bidaltzeko ere.
Findegiak konbertsio-eskema bat du, 12.000.000 t/urte destilatzeko gaitasunarekin.
Industria-konplexuak hiru eremu nagusi ditu:
– «1. eta 2. lantokia» dauden eremua: bi findegi tradizional ditu, hidrogenoa ekoizteko bi unitate eta gasolioaren hutseko desulfuraziorako unitate bat barne.
– «Konbertsio» eremua: hutseko distilazio-unitateak, biskositate-murrizketa eta cracking katalitikoa, FCC.
– «Fuel-olioa murrizteko» eremua: Unitate horien helburua findegiko fuel-olioaren ekoizpena murriztea eta frakzio arinagoen ekoizpena handitzea da. Horretarako, ohantze fluidizatuko cracking katalitikoa egiteko prozesuaren unitatetik jasotako gordinaren destilazioan eta olio dekantatuan lortutako osagai astuna erabiltzen da lehengai moduan. Kokizazio-unitateak, era berean, ur-arazketarako instalazioetan existitzen diren hidrokarburo-bereizgailuen lohi urtsuen eta tratamendu biologikoko lokatzen zati bat prozesatzen du, alegia, tanga hondoetan pilatzen diren lohi oliotsuak prozesatzen ditu.
Hona hemen enpresak une honetan dituen unitate nagusien deskribapena:
– Gordinen bi unitate, C1 eta C2: Itsasontziz jasotako petrolioa («gordina» ere deitzen dena) oliobidetik bidaltzen da unitateetara eta han aurre-berotu egiten da. Jarraian, presio atmosferikoko distilazioa egiten zaio zatikapeneko bi zutabetan (findegi bakoitzean bat). Horrela, frakzio hauek bereizten dira: gas nagusia, kerosenoa, diesel-olioak eta olio astunak edo gordin murriztua. Gas nagusia nafta-egonkortzailera bidaltzen da, non hiru frakzio bereizten baitira: findegi-gasa, gas likidotuak (PGL) eta naftak. Gordin murriztua hutsune-unitatera (V3) bidaltzen da. Bitarteko frakzioak, hainbat stripping-prozesutatik igaro ondoren, nahasketa-, desulfurazio- edo egokitzapen-instalazioetara bidaltzen dira. Gordin-unitateen baterako tratamenduaren gaitasuna 12.000.000 t/urte da.
– PGLren Merox desulfurazioaren hiru unitate. (M1, M3 eta M6) Prozesuaren helburua sufre-konposatua kentzea da (SH2 eta merkaptanoak). Lehenik eta behin, SH2 bereizten da aminen bidezko kontaktuaren bidez. Ondoren, merkaptanoak erauzten dira soda-soluzio baten bidez. Merox katalizatzaile bat, airea eta beroa gehituz, merkaptanoak disulfuroetara pasatzen dira, eta horiek bereizi eta ondorengo desulfurazio-unitateetara bidaltzen dira. PGLren Merox desulfurazio-unitate horien ahalmen bateratua 950.000 t/urte ingurukoa da.
– Kerosenozko Merox (MK-3) unitate bat, non erregai horren espezifikazioa amaierako produktu moduan egokitzen baita. 401.000 t/urte inguruko gaitasuna du.
– Gasak Berreskuratzeko bi unitate (B1 eta B2): Merox Unitatetik eta Platformatu Unitatetik jasotako PGLak bi etapako bereizketa-prozesu batean sartzen dira unitate horretan. Dorre desetanizatzailean frakzio arinagoak bereizten dira, eta despropanizatzailera bidalitako fluxuan bereizten dira propanoa eta butanoa. Desetanizatzailearen buru-frakzioak, sufrea kentzeko bi absortzio-prozesu izan ondoren, fuel-gas edo findegi-gas moduan aprobetxatzen da.
– Naften Desulfuraziorako bi unitate (N1 eta N2): Egonkortzaileetatik jasotako naften bidez elikatzen da bereziki. Funtsean, nafta hidrogenoarekin nahasten da; ondoren, berotu eta nahasketa hori katalizatzaile batetik pasatzen da, non desulfurazio-erreakzioak sortzen baitira. Bestetik, desulfuratutako nafta splitter- edo zatikapen-dorrera bidaltzen da, non nafta bereizten baita, alegia, gas arinen frakzio astunena (zeinak Platformatu Unitateko karga osatzen baitu). Gas horiek aminarekin arazten dira, SH2 gasaren fueletik bereizteko. «Gas azidoa», SH2-n aberatsa dena, Sufrea Berreskuratzeko unitateetara bidaltzen da. Naften desulfurazio-unitateen baterako tratamenduaren gaitasuna 1.816.000 t/urte inguru da.
– Konbertsio Naftak Desulfuratzeko bi unitate (NF3 eta NC6): Cracking katalitikoaren unitateetatik, ohantze fluidizatuko cracking katalitikotik edo cracking termikotik eta CK6tik jasotako naftaz elikatzen da. Eskema aurreko kasuaren antzekoa da: SH2-n Sufrea Berreskuratzeko unitateetara bidaltzen da. Desulfuratutako nafta, egonkortu ondoren, blending-era bidaltzen da, eta gasolinaren edo nafta komertzialaren formulazioaren parte bilakatzen da. Konbertsio-naftak desulfuratzeko unitate horien ahalmena 1.130.000 t/urte ingurukoa da.
– Distilatu ertainen desulfuraziorako lau unitate (G1, G2, G3 eta G4): Distilatu ertainak (olio arinak, astunak eta kerosenoa) unitate horietan desulfuratzen dira. Prozesua N unitateen antzekoa da, hau da, desulfuratu beharreko produktua, H2-rekin nahastu ondoren, berotu eta katalizatzailea duen erreaktore batera bidaltzen da, non kargaren sufrea SH2-ra pasatzen den. Zenbait prozesu egin ondoren, desulfuratutako produktua (gasolioa edo kerosenoa) gas arinengandik (gasaren fuel moduan erabiltzen dena ) eta SH2-rengandik bereizten da. Destilatu ertainen desulfurazio-unitateen baterako tratamenduaren gaitasuna 4.535.000 t/urte baino handiagoa da.
– Erreformatze Katalitiko edo Platformatu unitate bi (P1 eta P2): Helburua oktano-indize altuko gasolinak ekoiztea da, oktano-indizearen balio baxuak dituen frakzioen bidez (bereziki, naftak). Prozesu horren bidez, osagaien molekulak berregokitu egien dira katalizatzaile baten aurrean eta tenperatura altuan. H2 kopuru handiak askatzen dira, naften desulfurazio-unitatean erabiltzeko, bereziki. Karga dorrearen hondotik ateratzen da, eta horrek «Platformatua» osatzen du, gasolinaren formulazioan oinarrizko produktua dena. Erreformatze katalitikoaren unitateen baterako ekoizpenaren gaitasuna 1.282.100 t/urte inguru da.
– Hidrogenoa ekoizteko bi unitate (H3 eta H4). H3 unitatearen helburua H2 sortzea da (% 97), fuel-gasaren, gas naturalaren, propanoaren edo nahasketa baten bidez. H4 hidrogeno-unitateak H2 sortzen du (% 99,9), naftaren edo gas naturalaren bidez. Hidrogeno hori amaierako produktu komertzialaren propietateak desulfuratzeko eta egokitzeko hainbat unitatetan erabiltzen da. Unitate horien baterako tratamenduaren gaitasuna 41.200 t/urte ingurukoa da.
– Hutseko unitate bat (V3): Gordinaren distilazio atmosferikoaren bidez (C1-C2) jasotako hondakin-olioa edo «gordin murriztua» tratatzen du presio txikian, eta horren bidez lortzen den distilatuak (hutseko gasolioa) cracking katalitikoko unitatearen karga (FCC) osatzen du. Frakzio astuna CK6 unitateko karga da, edo asfaltoen formulaziorako oinarria ere izan daiteke. Hutseko unitatearen gaitasuna 4.888.000 t/urte ingurukoa da.
– Cracking Katalitikoko unitate bat fluidizatutako ohantze batean FCC (F3): Cracking katalitikoaren helburua hutseko unitatearen distilatuen (hutseko gasolioaren) molekulak haustea da, frakzio arinagoak lortzeko, batez ere gasolinak, baina baita propilenoa, PGL eta gasolioa ere. FCC unitatearen gaitasuna 2.306.000 t/urte ingurukoa da.
– Zazpi Amina unitate (S1, S2, S3 eta G3, G4, F3 eta SC6 unitateetakoak): Unitate horietan SH2 gasa bereizi egiten da desulfurazio-unitateetan bereziki sortzen diren gas arineko korronteetatik (esaterako, G1, G2, G3, G4, N1, N2, NC6, NF3, HD3, CK6...). Gas arina SH2 xurgatzen duen aminazko ur-disoluzio batekin garbitzen da, eta aldi berean, SH2 soluzio horretan bereizi egiten da beroaren bidez. Aminazko soluzioa berrerabili egiten da. Dagoeneko sufrerik ez duen gasa (fuel-gasa) erregai moduan erabiltzen da instalazioko hainbat galdaratan eta labetan.
– Uren stripping-unitateak edo prozesuko uren oinarrizko arazketa (TG3, TV3, TH3, TF3, TC6, eta C1 eta C2 Gordinaren unitateetan existitzen direnak). Prozesu-unitateen bidez jasotako H2S-rekin kutsatutako ur azidoak tratatzen ditu. Ur tratatua beste hainbat erabilerarako bidaltzen da edo HUA instalaziora eramaten da. Dekantatutako hidrokarburoak findegian existitzen diren unitateetan prozesatzen dira. Ekoiztutako gasa, NH3 eta H2S-n aberatsa dena, sufrea berreskuratzeko unitateetan tratatzen da, non sufre komertzial eta gas geldo bilakatzen den.
– Sei Sufre-unitate (SR-3A, SR-3B, SR-4, SR-5, SR-6-A,SR-6-B): SH2 gasa (aminen unitateetan, merox-unitatean eta ur azidoen stripping-unitateetan banatzen dena) kalitate komertzialeko sufre bilakatzen dute, gas hori bere horretan edo sufre-oxidoen forman atmosferara isurtzea saihestuz.
– Alkilazio-unitate bat (AK-3): Unitate horren helburua da Petrolio Gas Likidotuak (butanoak) Alkilato bihurtzea, alegia, kalitate altuko gasolinen osagai moduan erabiltzen den produktu likido bat. Alkilatoak propietate ezin hobeak ditu gasolinen osagai moduan, hala nola oktano kopuru handi bat, hidrokarburo aromatikorik eta olefinikorik ez izatea eta lurrunezko presio nahiko baxua izatea. Alkilazio-unitatearen gaitasuna 195.000 t/urte ingurukoa da.
– Bentzenoa murrizteko unitate bat (RB4): Bentzenoa murrizteko unitatea P1 eta P2 platformatu-unitateetatik jasotako nafta erreformatua prozesatzeko diseinatu da, bentzenorik gabeko «erreformatze» bat lortzeko helburuarekin. Unitate horren tratamenduaren gaitasuna 890.000 t/urte ingurukoa da.
– Disolbatzaileak hidrogenatzeko unitate bat (D3): Unitate horretan disolbatzaileetan (hexano eta heptano) agertzen diren hidrokarburo aromatikoen edukia murrizten da, produktuan eskatzen diren zehaztapenak bete daitezen. Unitate horren gaitasuna 24.000 t/urte ingurukoa da.
– Diolefinak Hidrogenatzeko bi unitate (BD3 eta BD6): Unitate horietan butano olefinikoa tratatzen da, industria petrokimikoaren zehaztapen komertzialetara egokitzeko. Unitate horien gaitasuna 175.000 t/urte ingurukoa da.
– Biskomurrizketa-unitatea (VB3): Biskositatea Murrizteko Instalazioaren helburua distilazio atmosferikoan eskuratutako «gordin murriztua»-ren biskositatea murriztea da, hidrokarburoen molekula handiak hausten dituen cracking termiko moderatu baten bidez. Biskomurrizketa-unitatearen ekoizpen-gaitasuna 1.816.000 t/urte ingurukoa da.
– Gasolio astunaren Hidrodesulfurazio-unitatea (HD3): Unitate horren helburua karga araztea da; horretarako, funtsean, sufrea eta beste kutsagarri batzuk bereizten dira, esaterako, nitrogenoa, etab., konposatu kimikoak osatzen aurkitzen direnak. Unitate horren ekoizpen-gaitasuna 1.801.000 t/urte ingurukoa da.
– Eterrak ekoizteko unitatea (ET3): Unitate horretan eter-terbutiliko edo ETBE ekoizten da, konposatu oxigenatu bat dena, eta funtsean, gasolinaren osagai moduan erabiltzen dena, oktano-kopurua hobetzeko ezaugarri onak dituelako. Truke ionikoko erretxina bat erabiltzen da, eta horri esker, tenperatura nahiko baxuekiko erreakzioa gauzatu daiteke. Unitate horren ekoizpen-ahalmena 62.000 t/urte ingurukoa da.
– Oxigenatuak Kentzeko Unitatea (OR3): OR3 unitatea BD3 unitatearen bidezko butano finduak eramaten dituen eta ET3 Unitatean, bigarren mailako erreakzioetan, sortu diren konposatu oxigenatuak kentzeko diseinatu da. Konposatu horiek kentzeko Alkilazio Unitateko operazioan hobekuntza bat ematen du, kontsumo azidoaren eta alkilatoaren kalitatearen ikuspuntutik. Unitate horren tratamendu-gaitasuna 376.680 m3/urte da.
– Kokizazio atzeratuko unitatea (CK6): unitate horretan produktu astunak produktu arinago bihurtzen dira termikoki. Prozesu hori Biskositatea Murrizteko Unitatearen antzekoa da, baina zorroztasun handiagoa du. Kokizaio-unitateak 2.000.000 t/urte inguruko gaitasuna du eta honako sekzio hauek jasotzen ditu.
– Karga berotzeko eremua, kokizazio- eta zatikapen-prozesua edo erreakzioan lortutako produktuen banaketa.
– Kontzentrazio-eremua, aminekin garbitzea eta gasen berreskurapena (GASCON sekzioa).
– PGL desulfurazio-eremua, MEROX M-6 unitateari dagokiona.
– Biltegiratze eta koke bidaltzeko eremua (AL6): Kokea kokizazio-ganberetako hobi batera deskargatzen da, non erabilitako urarengandik banatzen den ganberak hozteko eta mozketarako. Banatutako ur hori hozteko eta mozketarako ur moduan berrerabiltzeko egokia da. Zubi-garabi batek toberaren, baheketaren, bereizgailu magnetikoaren eta errotaren sistemara eramaten du kokea (50 mm-ko kokea lortzeko), eta hortik zinta tubular baten bidez garraiatzen da amaierako biltegiratze itxira, atmosferara hauts gutxiago isurtzeko eta soinu-kutsadura moteltzeko. Kokea findegiko kanpoko aldera eramateko, kokea garraiatzeko egokitutako kamioiak erabiltzen dira. Kargagunea automatizatuta dago eta atmosferara hauts gutxiago isurtzea ahalbidetzen du.
Instalazio laguntzaile nagusiak honako hauek dira:
– Energia elektrikoa sortzeko unitateak:
– 11,2 MW-ko turbo-hedagailua.
– Kogenerazio-unitatea (CG1): 38 MW-eko gas-turbina oinarri harturik, eta
– Kogenerazio-unitatea (CG6): 43,37 MW-eko potentziako gas-turbina baten bidez.
– Azpiestazio elektrikoak energia elektrikoaren banaketa kapilarrerako.
– Sufre komertziala biltegiratzeko eta bidaltzeko azpiegitura (siloak, etab.).
– Lehengaien, bitarteko produktuen edo amaitutako produktuen tangen parkea.
– Interkonexioak eta hoditeri-tokiak unitateak beren artean interkonektatzeko.
– Zazpi galdara, lurruna sortzeko 530 t/h inguruko gaitasuna dutenak.
– Bost hozte-dorre, egunean 782.000 m3ko emari zirkulatzailea dutenak.
– Findegiko eragiketa segurua egiteko beharrezko zerbitzuen azpiegitura (presio bidezko airea, nitrogenoa, ura, lurruna, kondentsatua, gehigarriak, etab. sortzea).
– Itsas-terminala Luzueroko morruan, sei atrakaleku dituenak, Mendebaldeko Dikera atxikitako kaian eta kargatzeko pantalanean kokatzen direnak.
Instalazioak honako energia-baliabideak kontsumitzen ditu: energia elektrikoa, erregai gaseosoa eta fuel-olioa Findegiko labeak eta galdarak hornitzeko.
Atmosferarako isurketei dagokienez, enpresak honako 21 isurketa-foku hauek ditu: I. instalazio-tximinia (U-STK-02), II. instalazio-tximinia (U2-STK-01), III. instalazio-tximinia (U3-STK-01), III. instalazio-tximinia FCC (U3-STK-02), alkilazio-tximinia (AK3-STK-01), I. kogenerazio-tximinia (CG-STK-01), itsas-terminaleko lurrun-andela (TM), hidrogenoa ekoizteko unitateko tximinia (H4-STK-01), naftak desulfuratzeko tximinia (NF3-STK-01), gasolioa desulfuratzeko tximinia (G4-STK-01), II. lurrun-andela (itsas-terminaleko berogailuaren lurrun-andela), kogenerazio-galdararen tximinia (CG6-STK-01), kokizazio-labeko tximinia (CK6-STK-01), kokizaio-naftaren HDT labeko tximinia (NC6-STK-01), koke biltegiratzeko ontziko aireztapena (AL6-F-01 A), koke biltegiratzeko ontziko aireztapena (AL6-F-01 B), koke (AL6-F-02 A) kamioiak kargatzeko siloen xurgaketa, koke (AL6-F-02 B) kamioiak kargatzeko siloen xurgaketa, koke (AL6-F-02 C) kamioiak kargatzeko siloen xurgaketa, koke (AL6-F-02 D) kamioiak kargatzeko siloen xurgaketa eta sufrea biltegiratzeko siloen xurgaketa (SR6-X-11).
Foku horiez gain, hiru zuzi daude prozesu-unitateetan gehiegi ekoitzi daitezkeen gasak modu seguruan bideratu eta erretzeko; gelditzeko eta abiatzeko aldietarako diseinatuta daude bereziki.
Findegiko hondakin-ur guztiak tratamendurako instalazio komun batera bidaltzen dira (HUA instalazioa). HUA instalazioaren tratamenduaren eskemak hiru lerro ditu funtsean:
– Prozesuko uren lerroa (L1), gordinaren eta gordina gezatzeko tangak drainatzearen ondoriozko uraren tratamendurako.
– Ur koipetsuen lerroa (L2), kutsatutako euri-uren, prozesu-instalazioen, eremu-garbiketen, uren stripperren eta laborategiko uren tratamendurako. Lerro horretan ur sanitarioak ere tratatzen dira (L3).
– Kaleetako eta etorbideetako areketatik jasotako euri-uren, hozte-dorreen purgen, galdaren purgen eta neutralizazio-uren lerroa (L4).
Gainera, Findegiak itsasontzien lasta-urak tratatzeko instalazio bat du; lehenik eta behin, biltegiratze-andeletan dekantatzen dira, eta, ondoren, API bereizgailu batean tratatu.
Tratatutako urak, bai HUA instalazioan, bai lasta-urak tratatzeko instalazioan, itsas zabaleko isurgune bakar batean isurtzen dira, Luzueroko portuko terminaleko kanpoko aldean, Findegitik 4 km inguruko distantzia batera.
Instalazioetan kontsumitzen den ura bi iturritatik jasotzen da: alde batetik, findegiko ura berreskuratzeko sistemaren bidez jasotzen den ur birzirkulatua, eta bestetik, Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoko hornidura-sareko ura.
HUA instalazioa eguneratu egin da instalazio horren gaitasuna hobetzeko, usainen isurketen inpaktuak murrizteko eta ura berreskuratzea ahalbidetzeko. Horrela, honako ekipamendu hauek erantsi dira:
– Solido lodien arbastuak.
– Atmosferara itxita dauden API erako grabitatearen bidezko hidrokarburo-bereizgailuak.
– Larrialdi-bereizgailuak (ur-etorbide handiak), API bereizgailuen antzeko dimentsioekin eraiki direnak.
– Ur-ponpaketa API bereizgailuen irteeran.
– CPI erako plaka koaleszenteen bidezko bereizgailua, ur oliotsu itxientzat.
Ekaitzak arintzeko biltegiratze-sistema antzinako metaketa-baltsen ordez.
– Lohien tratamendurako instalazioa lokatzak pilatzeko tanga itxiarekin.
– Instalazioan araztu beharreko korronteak hozteko sistemak.
– Karga kutsatzaileak homogeneizatzeko tanga (TK 011), uren tratamenduaren egonkortasuna ahalbidetzeko.
– Lerroen interkonexioa hobetzeko sistemak (L1/L2) eta Instalazioaren gaitasunaren hobekuntza.
Bestetik, sortutako hondakin arriskutsu nagusiak produkzio-prozesuaren hainbat etaparekin lotzen dira (alkilazioa, hidrotratamendua, hidrogenoaren fabrikazioa, desulfurazioa, sufre-instalazioa, lasta-urak, hondakin-uren tratamendua eta gordailuen garbiketa), baita zerbitzu orokorren prozesuarekin ere. Hondakin arriskugabeei dagokienez, garrantzitsuenak honako hauek dira: cracking katalitikoa, enbalajeak, mantentze-lanak eta gasen garbiketa. Solairuan autokudeaketako prozesu bat egiten da ontzietako hondakinak garbitzeko, non «olio eta amina ez erabilgarriekin kutsatutako ontziak», esaterako, hondakinen ontziak, lurrunarekin eta urarekin garbitzen diren. Ontzi horien garbiketan sortzen diren urak industria-uren instalaziora eramaten dira.
Era berean, instalazioan hondakin arriskugabeen zabortegi bat dago, zeinaren gainean agindu baitzen 2011ko abenduaren 14an ixtea eta mantentze-lanen fasea hastea eta itxi ondorengo kontrola egitea.
Instalazioak Batzordearen 2014ko urriaren 9ko exekuzio-erabakia betetzeko beharrezkoak diren baliabide tekniko eta antolaketakoak ditu. Erabaki horren bidez (2014/738/EB Erabakia), petrolio- eta gas-finketan teknologia erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen dira eta ondorio horietatik honako Ondorio hauek aplikatu behar dira: TEO1, TEO2, TEO3, TEO4, TEO5, TEO6, TEO7, TEO9, TEO10, TEO11, TEO12, TEO14, TEO15, TEO16, TEO17, TEO18, TEO19, TEO20, TEO24, TEO25, TEO26, TEO27, TEO28,TEO29, TEO33, TEO34, TEO35, TEO36, TEO37, TEO38, TEO39, TEO40, TEO44, TEO45, TEO46, TEO47, TEO48, TEO49, TEO50, TEO51, TEO52, TEO53, TEO54, TEO55, TEO56, TEO57 eta TEO58.
Era berean, honako neurri tekniko hauek hartu dira:
– Sufre-kontzentrazio txikiagoko erregaiak erabiltzea, karga FCCra desulfuratuz edo energia-eraginkortasuna handituz, unitateen erabileraren adierazle altuen arabera.
– Kutsatzaileak azkenean kentzea: Hondakin-uren tratamenduko instalazioaren tratamendu biologikoetan errendimendu egokiak izatea, sabai flotatzailedun tangetan zigilu bikoitza izatea. Halaber, sufrea berreskuratzeko lau instalazioetan prozesuetan ezabatutako sufrearen gas-korronteak tratatzen dituzte; sufre solido bihurtzen dute, atmosferara isurtzea saihesteko.
– Instalazio eta ekipamendu guztiek, normalean, prebentziozko mantentze-lanen programak izaten dituzte, energia-errendimendu optimoa etengabe ziurtatzeko.
– FCCn kargatzeko hidrotratamenduaren unitatea; horrela, aldez aurretik desulfuratzen da HD3 unitatean, eta korronte horren sufre- eta nitrogeno-edukia murrizten da.
– Korronte gaseosoetan berreskuratutako H2S-ren tratamendurako sufre-berreskurapen unitatea. Horrela, sufre solido bihurtzen da eta atmosferara SO2 isurtzea saihesten da.
– SO2, NOx,-ren partikula solidoak eta opakutasuna etengabe neurtzea hainbat tximiniatan instalatutako analizatzaileen bidez.
– Erregailuen mantentze-lan egokia egitea, baita metxeroen aldizkako berrikuspenak egitea ere.
– Ixte-bikoitz mekanikoa eta ihesaldiak jasotzeko sistema duen hutsegite-alarma erabiltzea hidrokarburo arinekin lan egiten duten ekipamenduen ponpetan, konposatu organiko lurrunkorren (KOL) isurketa murrizteko. Sabai flotatzailea duten tangetan zigilu bikoitza jartzea hidrokarburoak biltegiratzean. Balbula-paketatzeak aldatzea eta laginak hartzeko prozedura zehatzak definitzea, KOLen isurketa difusoak saihesteko. Ihesaldiak hautemateko eta konpontzeko programa.
– Drainatze zigilatuko sarean ur oliotsuak jasotzea, hidrokarburoak airearen eraginpean denbora gutxiagoan izatea eta homogeneizazio-baltsan aireztapen egokia izatea KOL isurketak minimizatzeko.
– Errekuntza-prozesuko baldintzen kontrola.
– Errekuntza-baldintzak egokitzea NOx isurketa minimizatzeko eta NOx baxuko erregailuak erabiltzeko.
– Zikloien bidezko solidoak manipulatzearen ondoriozko partikulen isurketak minimizatzea, FCC birsortzailearen isurketak murrizteko.
– Ur oliotsuak eta euri-urak drainatzeko sare independenteak ditu, eta horri esker, ur horien tratamendu eraginkorragoa egin daiteke. HUA instalazioak larrialdi-baltsa bat du instalaziora zuzenean bidali ezin daitezkeen isurketak kontrolatzeko.
– Prozesuko eremuetatik jasotzen diren euri-urak HUA instalaziora bideratzen dira, non ur oliotsuen tratamendua jasotzen duten.
– Tratatutako ura hozte-dorretara, suteen aurkako sistemara, landak ureztatzeko sistemetara eta gordin gezatzaileetara birzirkulatzea eta kondentsatu garbi guztiak berreskuratzea. Kokea mozteko prozesuan eta kokea garraiatzeko kamioien garbiketan erabilitako ura berrerabiltzea, kokearen finak kentzeko dekantazio-sistema batetik pasa aurretik.
– Ur oliotsuak eta prozesuko ur ez oliotsuak drainatzeko sare independenteak, alde batetik, eta euri-ur garbiak, bestetik; horri esker, ur oliotsuak hozte-dorreetan, instalazioko uretan eta suteen aurkako uretan erabili ahalko dira, eta tratamendu eraginkorragoa egingo da.
– Ur azidoen stripperrak ditu, non H2S eta NH3 maila altua duten urak tratatzen diren, prozesuan berriz ere sartu ahal izateko.
– Atzeratutako kokizazio-unitateak labe-sarrerako karga berotzeko tren batekin operatzen du, energia-eraginkortasuna hobetze aldera.
– Gas-kokizazioa, aminen unitatean aldez aurretik araztu ondoren, URF unitateak elikatzeko erabiltzen da, SO2 isurketak eta partikulak murrizteko.
– Gasak birzirkulatzeko eta errekuntza ondorengo teknika erabiltzea kogenerazio-unitatean, sortutako lurruna eta energia-eraginkortasun globala handituz.
– Kokearen egokitzapena eraikin itxi batean egiten da, ingurunearen, zarataren eta partikulen gainean ahalik eta eraginik txikiena sortzen dela bermatzeko, laino lehorraren sistema erabiliz, hautsa birrinketa-eremuan eta zinta arteko transferentzia-puntuetan konfinatze aldera.
– Ekoitzitako kokea biltegiratzea, bereziki xurgatzeko eta hautsa iragazkien bidez jasotzeko sistema duen ontzi itxian bidaltzen denean.
– Findegiko instalazioen barruan kokea garraiatzeko, zinta itxiak, tubularrak edo sandwich erakoak erabiltzen dira.
– Kamioietan kokea kargatzeko toberetan mahuka-iragazkien bidezko xurgatze- eta iragazte-sistema izatea.
– Instalazio eta ekipamendu guztiek mantentze-lanen programak bete behar dituzte energia-errendimendu optimoa ziurtatzeko.
– Gastatutako katalizatzaileen ex-situ birsorkuntza.
– Nitrogeno bidez geldotzea, kokizazio-unitatetik jasotako biltegiratutako produktuen tangetan.
– URF unitateek deskargatutako gasak berreskuratzeko sistemak instalatzea, eraztun likidoko erako konpresorearen bidez.
– Grabitatearen bidezko hidrokarburoen bereizgailuetan (API) jasotako lohiak, lohi biologikoak eta olio dekantatuak kokizatzeko unitatea berrerabiltzea.
Hondakin-urak tratatzeko instalazioa du, honako hauek jasotzen dituena: harea-kentzaileak, ur eta olio bereizgailuak (API), homogeneizazio-baltsa, koagulazioa-malutapena, flotazioa, tratamendu biologikoa eta azkeneko baltsa.
Bigarrena.– Petroleos del Norte SAk (Petronor) Muskiz, Zierbena eta Abanto eta Zierbenan sustatutako petrolioa fintzeko jarduera ustiatzeko baldintza eta betekizun hauek ezartzea:
A) Erantzukizun zibileko asegurua egin beharko du, milioi bat eta ehun mila eurokoa (1.100.000 €), baimendu den jarduera gauzatzearen ondorioz hirugarren pertsonei edo haien ondasunei eragindako kalteak eta hondatutako ingurumena konpontzearen eta berreskuratzearen kostuak ordaindu ahal izateko.
Aseguru horren zenbatekoa urtean behin eguneratu ahal izango da; eta aurreko 12 hilabeteetako kontsumorako prezioen indizearen (KPI) arabera areagotu edo egindako gastuen arabera murriztu ahal izango da.
B) Fidantza bat jarri beharko da, berrogeita hamar mila (50.000 €) eurokoa, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 28. artikuluaren 2. apartatuan ezarritako baldintzetan eta artikulu horren 3. apartatuan aurreikusitako edozein modutan.
Era berean, MARPOL hondakinak kudeatzeko jarduera egiteko hirurogeita hamabi mila (72.000) euroko fidantza izan beharko da. Zenbateko hori ebazpen honek baimendutako autogestio-jardueraren arabera ezarri da, Hondakinen Erregelamenduaren 2. apartatuko 28. artikuluan (uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretua) jasotako baldintzen arabera, artikulu horren 3. apartatuen aurreikusten diren edozer modutan eman ahalko dena.
Fidantza horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da, Ingurumen Organoak hala eskatuta, eta aurreko 12 hilabeteetako kontsumo-prezioen indizearen arabera (KPI) handituko da.
Horrez gain, Kostaldeei buruzko 1988ko uztailaren 28ko 22/1988 Legearen 88.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, ebazpen honen D.1.2.5.apartatuen aipatzen den isurien kanona ezartzen denean, aipatutako legearen 85. artikuluan eta hura garatzeko onartzen den araudian ezarritako irizpideen arabera, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak fidantza bat era dezala eskatu ahalko dio Petróleos del Norte SA (Petronor) enpresari, ezarri zaizkion isurketa-baldintza guztiak beteko dituela ziurtatzeko.
C) Administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari eman zaizkion datuak aldatuz gero, Petróleos del Norte SA (Petronor) enpresak aldaketa horien berri emango du.
D) Babes eta zuzenketa-neurriak burutuko dira sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala, indarrean den araudiaren arabera eta ondorengo apartatuetan ezarritakoari jarraituz:
D.1.– Instalazioaren funtzionamendurako baldintza orokorrak.
D.1.1.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.
D.1.1.1.– Baldintza orokorrak.
Petróleos del Norte SA (Petronor) instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurketek ez dituzte ebazpen honetan ezarritako balioak gaindituko.
Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, isurketa horien ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.
Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango isuri ez-zarratuak biltzea teknikoki edo ekonomikoki bideragarria ez denean, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.
Neurri egokiak hartuko dira ustekabeko isurketarik ez egiteko, eta haien efluenteek giza osasunerako nahiz segurtasun publikorako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperaturaren eta konposizioaren arabera sortzen diren aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko disfuntzionamendu eta erabilezintasun aldiak.
D.1.1.2.– Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.
Petróleos del Norte SA (Petronor) instalazioan garatutako jarduera atmosferako jarduera potentzialki kutsagarri moduan sailkatu daitekeen kode honi dagokio A 04 01 02 00 (COaren labe-fluidoaren cracking katalitikoa), urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren arabera, zeinaren bidez atmosferako jarduera potentzialki kutsagarrien katalogoa eguneratzen baita eta katalogo hori ezartzeko xedapenak ezartzen baitira. Instalazioak honako foku hauek ditu, indarrean dagoen araudiaren arabera katalogatuta:
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
Kokearen egokitzapen-, biltegiratze- eta bidaltze-prozesuetan partikulen isurketa difusoak sortzen dira. Isurketa horiek izaera etena izango dute eta zenbatetsetako isurketa 210 kg/urte da.
Gainera, KOLen isurketa difusoak sortzen dira biltegiratze-tangetan, honako ekipamendu hauen piping zigilatze-sistemen ondorioz: bridak, ponpa-zigiluak, balbulak, ponpak, konpresoreak, lerro-amaierak, lagin-hartzeak, konektoreak, instrumentazio-elementuak, etab. Era berean, findegiko ur-arazketaren sistemaren API bereizgailuetako osagai lurrunkorrak eta substantzia usaintsuak isurtzen dira, baita koipeak kendu aurreko jasotze-aldian ere, eta horiek hidrokarburoen geruza bat sor dezakete, zeinak airearen eraginpean izateagatik substantzia organikoak askatu baititzake. Sufre-ezkatak manipulatzean, partikulen isurketa difusoak sortzen dira.
D.1.1.3.– Isurketaren muga-balioak.
a) Isuri atmosferikoek isurketaren muga-balio hauek ez gainditzeko moduan ustiatuko da instalazioa:
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
* 1, 2, 3 eta 5 fokuek fuel-olioaren errekuntzaren bidez funtzionatzen badute, Ingurumen Sailburuordetzari dosifikazioaren hasiera- eta amaiera-aldiak jakinarazi beharko zaizkio, zehatz-mehatz zehaztuz, foku horiek zuzen ebaluatu ahal izateko. Kasu horretan, Nitrogeno-oxidoen (NO2 bezalakoen) muga 300 mg/Nm3-koa izango da eta Sufre-dioxidoarena (SO2) 600 mg/Nm3.
** Nitrogeno-oxido (NO2) bateratuen 100 mg/Nm3-ko muga bat ezartzen da 6 eta 12 fokuentzat (CG1 eta CG6 kogenerazioak), hileko batez besteko balio moduan eta % 15eko oxigenoarekin.
Balio horiek baldintza hauek dituzte: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa, gas lehorra eta taulan ezarritako erreferentziako oxigenoa.
Isurketen muga-balio horiek izanda ere, isurketa-fokuen eragin-eremuko immisio mailek ezin izango dituzte inoiz balio onargarriak gainditu.
Gainera, 1, 2 eta 3. fokuetako isurketetarako mugak jarri dira, Errekuntzako Instalazio Handietako Emisioak Murrizteko Plan Nazionalean ezarritako balioei dagozkienak, hain zuzen.
(Ikus .PDF)
Karga kutsatzailea ezagutzeko asmoz, PRA/321/2017 Aginduak ezarritakoaren arabera, enpresak hilero txostena bidaliko du SO2, NOx eta PT parametroetan 1, 2 eta 3. fokuen bidez isuritako kargaren datuak ezagutzeko. Era berean, parametro bakoitzaren urte batean zehar pilatutako kargaren datuak bidaliko dira isurketen joera balioesteko eta neurri zuzentzaileak ezarri ahal izateko.
Organo honi 2008ko urriaren 30ean aurkeztutako sufrea berreskuratzeko instalazioetako errendimendua hobetzeko planean aurreikusten diren jarduerak bete beharko dira, eta era berean, errendimendu minimoa bermatuko da, honako funtzionamendu-baldintza optimoetan:
(Ikus .PDF)
Era berean, SR6A eta SR6B instalazioen desulfurazioa lehenetsiko da, horien erabilera gainerako instalazioen aldean maximizatuz.
Goian ezarritako emisio-mugak betetzat jotzen dira kasu hauetan:
1.– Neurketa etenen kasuan, isurketa-balioak bete direla ebaluatzeko, abenduaren 28ko 278/2011 Dekretuaren 9. artikuluak ezartzen duena beteko da.
2.– Etengabe neurtutako parametroen kasuan finkatutako isurketaren muga-balioak betetzat jotzen dira, baldin eta neurrien emaitzen ebaluazioak adierazten badu –urte baterako funtzionamendu-orduetarako– guztiz bete direla honako baldintza hauek:
a) 1., 2., 3., 6. eta 12. fokuak:
– Balidatutako hileko batez besteko balio batek ere ez ditu isurketaren muga-balioak gainditzen.
– Balidatutako eguneko batez besteko balio bat ere ez da isurketaren muga-balioen % 110 baino handiagoa.
– Urtean balidatutako orduko batez besteko balio guztien % 95ek ez du isurketaren muga-balioen % 200 gainditzen.
Isurketen batez besteko balioak kalkulatzeko, abiarazte eta gelditze aldietan neurtutako balioak ez dira kontuan hartuko.
Edozein neurketaren % 95eko konfiantza-tarteen balioek, eguneko isurketaren muga-balioetarako, ez dituzte isurketaren muga-balio hauen ehunekoak gaindituko:
Karbono monoxidoa: % 10.
Sufre dioxidoa: % 20.
Nitrogeno oxidoak: % 20.
Partikulak: % 30.
Balidatutako orduko eta eguneko batez besteko balioak neurtutako orduko batez besteko balio balidatuetatik abiatuta zehaztuko dira, konfiantza-tartearen balioa kendu eta gero.
b) 4. fokua:
– Balidatutako hileko batez besteko balio batek ere ez du isurketaren muga-balioa gainditzen.
c) Gainerako fokuak:
– Balidatutako hileko batez besteko balio batek ere ez du isurketaren muga-balioa gainditzen, eta
– Honako kasuetan:
1.– Sufre dioxidoa eta partikulak: 48 orduan behingo batez besteko balio guztien % 97ak isurketaren muga-balioen % 110 gainditzen ez badu.
2.– 48 orduan behingo batez besteko balio guztien % 95ak isurketaren muga-balioen % 110 gainditzen ez badu.
Isurketaren gehieneko balioetan zehaztutako % 95eko konfiantza-tartearen balioak ez ditu ondorengo isurketaren muga-balioen ehunekoak gaindituko: karbono monoxidoan, % 10; sufre dioxidoan eta nitrogeno oxidoan, % 20; eta partikuletan, % 30.
Orduaren eta egunaren arabera neurtutako balidatutako balioak ustiapen-epe eraginkorrean zehaztuko dira (abiatzeko eta gelditzeko epeak izan ezik), balidatutako orduko batez besteko balioak erabilita; balio horiek arestian zehaztutako konfiantza-tartearen balioa eskuratzean neurtzen dira.
D.1.1.4.– Gasak bildu eta kanporatzeko sistemak.
Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximiniak ez dira egongo bigarren apartatuko D.1.1.2 azpiapartatuan ezarritako goreneko kotatik behera. Sekzioek eta lagin-puntuen kokapenak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduaren bidez argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritakoa bete beharko dute.
Zehazki, laginak hartzeko aurreikusita dauden zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, Ingurumen Sailburuordetzaren jarraibide teknikoak bete beharko dira.
Isurketa lausoak minimizatzeko helburuarekin, jarioak antzemateko ekipoak erabiliko dira, ingurumenaren kudeaketa egokia egingo da, eta instalazioa modu egokian diseinatuko da.
KOLen eta partikulen isurketa lausoak minimizatzeko asmoz, honakoak jarriko dira:
– Findegiko tangen parkea berregokitzea eta mantentzea, teknika erabilgarri onenen BREF dokumentuan jasotako preskripzioen arabera.
– Jarioak hautemateko eta konpontzeko programa bat inplementatzea, prozesuko unitateen hainbat elementutan sortzen diren galeretako izaera difusoko KOL-isurketak hautemateko eta murrizteko. Era berean, jarioak hautemateko eta konpontzeko programaren (LDAR) urteko jarraipenaren txostena aurkeztu beharko da, egindako jarduerekin eta hobekuntzekin.
– Korrelazio-kurbekin lotutako xurgapen-metodoak ekipamendu nagusientzat.
– Irudi optikoko teknikak gasentzat.
– Normalean neurketek balidatzen dituzten isurketa-faktoreetan oinarritutako isurketa kronikoen kalkulua.
– Portuko terminalean gasolinak eta naftak kargatzeko atrakatzeetan isuritako konposatu organiko lurrunkorrak berreskuratzeko sistema. Sistemak adsortzio-absortzio bat egingo du eta gutxienez igorritako konposatu organiko lurrunkorren % 95 berreskuratuko da, urteroko Ingurumen Zaintza Programan erregistratutako berreskurapena txertatuz.
Kokea manipulatzean eta biltegiratzean partikula difusoen isurketa minimizatzeko, honako neurri hauek hartu beharko dira:
– Koke hezearen egokitzapena eta biltegiratzea.
– Itzali ondoren kokea jasotzeko zulo bat instalatzea.
– Kokea biltegiratzeko ontzia itxita egongo da.
– Koke lehorra grabitatearen bidez deskargatzea kamioietara, estalitako banaketa-zintekin elikatutako toberen bidez.
– Partikulak kamioietan deskargatzeko toberetan hautemateko sistema.
– Kokea findegitik kanpo bidaltzea bainuontzi erako kamioi estalietan eta kokea garraiatzeko homologatuetan.
– Kamioien gurpilak garbitzea findegitik ateratzean, koke-partikulak arrastatzea eta isurtzea saihesteko.
D.1.2.– Itsasora isurtzeko baldintzak.
Kontuan izanik URF proiektuko unitate berrietako hondakin-uren kudeaketa findegian dagoeneko existitzen diren arazketa- eta hustuketa-instalazioetan egingo dela, ebazpen honetan aipatutako hondakin-ur horiek guztiak isurtzeko bete beharko diren baldintzak jasotzen dira.
D.1.2.1.– Isurien sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokalekua.
Isuria sortzen duen jarduera mota nagusia: Petrolioa fintzea.
Jarduera-taldea: Meatzaritza.
Mota-taldea-EJSN: 2-8-23.20.
(Ikus .PDF)
Ezin izango dira isurtzeko hodiak erabili aurreko taulan agertzen direnez bestelako likidoak garraiatzeko, inola ere.
Era berean, Barbadun ibairako ere badago isurgune bat; azken atxikipeneko amaierako baltsen gainezkabide moduan erabiltzen da. Arintzeko baimena ezinbesteko egoeretan emango da soilik (aurreikusitakoa baino plubiositate gehiago edo espero ez zen beste edozer arrazoi). Egoera horien berri berehala eman beharko zaio Uraren Euskal Agentziari, baimen honetako I. eranskinean zehazten den arauz kanpoko edo istripuzko isurien prtokoloa betez; nolanahi ere, isuriek ez dituzte ebazpen honen D.1.2.3 apartatuan finkatutako mugak gaindituko.
Urteko isurien edo arintzeen kopurua ezingo da hamar baino handiagoa izan, eta dagokionean, neurri zuzentzaile gehigarriak inplementatu beharko dira, ponpatzeko gaitasuna itsasoko isurgunera gehituz, aritzeek ezarritako muga gainditu ez dezaten.
D.1.2.2.– Isurien emari eta bolumen maximoak.
1. isuria: HUA instalazioan tratatutako industriako hondakin-urak.
Puntako emaria: 1.400 m3/h.
Eguneko batez besteko bolumena: 13.910 m3/egun.
Urteko bolumen maximoa: 5.304.000 m3.
2. isuria: Lasta-urak jasotzeko estazioko urak.
Urteko bolumen maximoa: 99.460 m3.
D.1.2.3.– Isurien muga-balioak.
Itsasora egiten diren isurketen ohiko kutsadura-parametroak ondoren zerrendatutakoak izango dira soilik, bakoitzerako zehazten diren gehienezko balioekin:
a) HUA instalazioan tratatutako industriako hondakin-urak.
(Ikus .PDF)
* Muga moduan 3.şC-ko gehikuntza puntual maximoa hartuko da (isurgunetik 50 m-ra kokatutako eremu batean egindako profil bertikaleko edozer sakontasun mailatan), eta 1.şC-eko gehikuntza maximoa onartuko da iradokizun-puntuaren eta gainazalaren arteko ur-zutabearen tenperaturaren batez besteko balioan (kasu bietan eragin gabeko eremu baten profil termiko adierazgarri bati dagokionez).
** NEA-TEO hidrokarburoen indizearen araberakoa da (IH)
Metalak isurtzeko balio-mugak «metal guztia»-ren ingurukoak dira, kontuan izanik fase disolbatua eta metal partikulatua.
b) Lasta-urak jasotzeko instalazioko urak.
(Ikus .PDF)
* Muga moduan 3.şC-ko gehikuntza puntual maximoa hartuko da (isurgunetik 50m-ra kokatutako eremu batean egindako profil bertikaleko edozer sakontasun mailatan), eta 1.şC-eko gehikuntza maximoa onartuko da iradokizun-puntuaren eta gainazalaren arteko ur-zutabearen tenperaturaren batez besteko balioan (kasu bietan eragin gabeko eremu baten profil termiko adierazgarri bati dagokionez).
Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurketaren muga-balioak lortzeko.
Gainera, ingurune hartzaileko ingurumen-arloko kalitate-arauak bete beharko dira. Bestela, titularrak behar den tratamendu egokia ezarri beharko du, isurketak isurketa-arauak ez-betetzea ez eragiteko.
Ezarri diren isurketaren muga-balioak gaindituz gero, ebazpen honetako I. eranskinean arauz kanpoko isurietarako ezarritako protokoloaren arabera jokatu beharko da.
D.1.2.4.– Arazteko eta husteko instalazioak.
Arazketa-instalazioek edo hondakin-urak zuzentzeko neurriek jarraian deskribatzen diren ekintzak barne hartuko dituzte funtsean.
Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, Petróleos del Norte SAk (Petronor) behar beste aldaketa egingo ditu arazketa-instalazioetan isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio aurretik; behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.
Findegiko HUA instalazioak tratamendu independenteko hiru lerro ditu funtsean: prozesuaren uren lerroa (L1), ur oliotsuen lerroa (L2) eta areketako euri-uren lerroa, hozte-dorreen purgaketak, neutralizazio-galdaren eta -uren purgaketak (L4). Gainera, instalazioak bi tratamendu-lerro gehigarri ditu: lohien tratamendurako lerroa eta ontziak lastatzeko instalazioaren lerroa.
Prozesuko uren lerroak (L1) gordinaren tangak drainatzearen eta zuzien eta gordina gezatzearen ondoriozko ura tratatzen du; eta ur oliotsuen lerroak (L2) laborategien, euri-ur kutsatuen, prozesuko instalazioen, eremuak garbitzearen eta uren stripperren ondoriozko urak tratatzen ditu.
Ur oliotsuak (L2) dekantazio-putzu batean pilatzen dira tratamendua hasi baino lehen. Horren osagarri, beste putzu bat ere badago, non etorbide handiko egoeretan euri-urak eta beste fluxu batzuk jasotzen diren (ekipamenduen gehiegizko emarien ekarpenak; hirugarren mailako tratamenduaren kutxetak eta aire disolbatuaren (DAF) ondoriozko ekipo flotatzaileen gain/lohi-zuloen gaineztatzeak; DAF ekipoak eta tratamendu biologikoa hustearen urak gaineztatzea).
L1 eta L2 fluxuen tratamenduko lerroak antzekoak dira: olio solido esekiak bereizteko aurretratamendua dute, plaka-bereizgailuen bidez, aire disolbatuaren flotazio bidezko tratamendu fisiko-kimikoa, hidrokarburoak eta solidoak ezabatzeko, eta tratamendu biologikoa, materia organikoa ezabatzeko eta efluentearen kalitatea egokitzeko.
Ur oliotsuen (L2) parte bati finketa-tratamendu gehigarri bat egiten zaio, ur horiek berriz ere berrerabili ahal izan daitezen. Tratamendu horren arabera, erreaktiboak gehitu behar dira materia organikoa herdoiltzeko eta arrastatutako solidoak koagulatzeko/malutatzeko; eta dekantagaiku lamelarraren bidezko dekantazioa egin behar da, solidoak kentzeko eta harea-ohatzean iragazteko. Ondoriozko ura tangan biltegiratzen da kontsumo-eremuetan biltegiratu dadin (hozte-dorreak, instalazioko ura eta suteen aurkako ura).
HUA instalaziora iristen den uraren tratamenduaren parte moduan, korronte horietako bakoitzak ekartzen duen olioa berreskuratzen da. Zerbitzu horretarako, biltegiratze-baltsak daude, gordailu-lana egiteaz gain, dekantagailu estatiko moduan jarduten dutenak.
Bestetik, ur sanitarioak (L3) HUA solairuko ur oliotsuen (L2) lerroetako tratamendu biologikora bidaltzen dira, non aipatu fluxuaren gainerako tratamendua jarraitzen duten.
Kaleetako eta etorbideetako areketako urak, hozte-dorreetako purgaketak, galdaren purgaketak eta neutralizazio-urek (L4) dekantazio-tratamendu bat jasotzen dute solido esekiak bereizteko.
Era berean, instalazioak sekzio bat jasotzen du ur-arazketako fase bakoitzean ekoitzitako lohien tratamendurako. Lohien tratamenduak bi lerro ditu: bat lohi oliotsuentzat eta bestea olio-eduki baxuko lohi biologikoentzat. Funtsean, lerro biek bereizketa edo dekantazio bat, beroketa eta zentrifugazioa dute.
Gainera, findegiak itsasontziak lastatzeko uren tratamendurako instalazio bat du, Luzueroko Itsas Terminalean kokatzen dena. Instalazio horretan gaitasun unitarioko 10.000 m3-ko 2 tanga daude, itsasontzien ondoriozko lastak jasotzeko, non olioen lehenengo dekantazio bat egiten den. Tangetan dekantatutako urak hiru kanaletako API bereizgailuetako sarrera-banaketako zulora zuzentzen dira, 900 m3/h tratamendu-gaitasun maximoa izateko diseinatu zena. API bereizgailuengandik igaro ondoren, urak amaierako isurgunera eroaten dira.
Tratatutako urak, bai HUA instalazioan, bai lasta-urak tratatzeko instalazioan, itsas zabaleko isurgune bakar batean isurtzen dira, Luzueroko portuko terminaleko kanpoko aldean, Findegitik 4 km inguruko distantzia batera.
Era berean, Barbadun ibairako isurgune bat jarri da, HUA instalazioaren amaierako baltsak arintzeko erabiltzen dena. Arintze hori ezinbesteko egoeretan baimenduko da soilik eta ebazpen honetako D.1.2.3 apartatuan finkatutako isuri-mugak gainditu gabe.
Baimenean ezarritako baldintzak betetze aldera, uren aurretratamenduaren sekzioa optimizatu da, bai prozesuko uren lerroa (L1), bai ur oliotsuen lerroa ere (L2); izan ere, horren helburua da uren tratamenduaren errendimendua hobetzea, egungo instalazioek sortzen dituzten usainak murriztea eta emari-puntak laminatzea, horrela DAFen eraginkortasuna eta tratamendu biologikoa hobetuko baita.
Horregatik, honako hauek inplementatu dira:
– Solido lodien arbastuak.
– Atmosferara itxita dauden API erako grabitatearen bidezko hidrokarburo-bereizgailuak.
– Larrialdi-bereizgailuak, API bereizgailuen antzeko dimentsioekin eraiki direnak.
– Ur-ponpaketa API bereizgailuen irteeran.
– CPI erako plaka koaleszenteen bidezko bereizgailua, ur oliotsuentzat.
– Ekaitzak arintzeko biltegiratze-sistema.
Prozesuko uren aurretratamenduaren unitate berriak (L1), 165 m3/h-ko tratamendua duenak, honako sekzio hauek ditu: efluenteak jasotzea, 2 CPI bereizgailu, gehi sarrerako kolektorearen orratzek eta koagulazio-ganberak jasotzen duten aurreberogailu bat. Ikatz aktibatuko bi iragazki ezarri dira, KOL sor dezaketen unitateen haizatzeen esteka-lerroaren amaieran.
Ur oliotsuen aurretratamenduko lerro berriak (L2), 620 m3/h-ko tratamendu-gaitasuna duenak, honako atal hauek ditu: solido lodiak lastatzea; API erako hidrokarburoak grabitatearen arabera bereiztea; ontzigain flotatzailea izatea usainak sortzea saihesteko (bi unitate, horietako bat erreserban); larrialdi-bereizgailuak izatea ohiz kanpoko egoerei aurre egiteko (API bereizgailu biek onar dezaketen maximoa baino emari handiagoa izatea); CPI erako plaka koaleszenteen bidezko bereizgailuak izatea (5 unitate, paraleloan jardun dezaketenak, eta 155 m3/h-ko bakarkako gaitasuna dutenak); eta euri-ura biltegiratzeko sistema izatea, arintzeko. Biltegiratze-tanga bat jarri da martxan ponpaketa-putzuko soberakinak jasotzeko, ur-etorrera handiak sortzen diren kasuetarako (euria etengabe eta ekaitza ari duenean), eta egungo metaketa-baltsak ordezteko. Tangaren ahalmena 10.000 m3-koa da. Haizatzeak adsortzio bidezko eta ikatz aktiboaren gaineko konposatu lurrunkorrak kentzeko sistemara bideratuko dira.
Kontrol-kutxeta bereiziak daude hondakin-uren tratamendurako instalazioaren (HUA instalazioa) eta lasta-urak tratatzeko instalazioaren efluenterako. Kutxeta horiek beharrezko ezaugarriak izango dituzte isurien lagin esanguratsuak lortzeko, eta dagokionean ikuskatu ahal izateko sarbide zuzeneko lekuan kokatuko dira.
Bai HUA-instalazioko irteeran, bai lastatze-terminalean ere, honako ekipamendu hauek izango dira eskuragarri:
– Ur-emariaren neurgailu bat jarriko da erregistragailua eta totalizatzailea dituena; eta horiek ez manipulatzeko gailuak ere jarriko dira isuritako ur-emari zehatza jakiteko.
– Laginak hartzeko ekipo automatikoa, emariarekiko proportzionala, eta ixteko kaseta duenak.
Aipatutako laginak hartzeko taldeen helburua da taldeak ponpaketa-saio bakoitzean, ponpatutako emariaren lagin proportzionala hartzea, lagin konposatu bat osatu arte, eta ebazpen honen E.·3 apartatuan ezarritakoaren arabera aztertuko dena.
HUA instalazioaren irteeran instalatutako laginak hartzeko ekipoak, bitartean, laginak hartuko ditu, bai Itsas Terminalean isurtzen bada, bai Barbadun ibaian isurtzen bada ere.
D.1.2.5.– Isurien kontrol-kanona.
Kostaldeei buruzko uztailaren 28ko 22/1998 Legearen 85. artikuluan ezartzen denez, lehorretik itsasora isurtzen diren hondakin-urei karga kutsatzailearen araberako kanonaren zerga ezarriko zaie.
Urei buruzko ekainaren 23ko 1/2006 Legeak, 7.artikuluan, Uraren Euskal Agentziaren esku uzten du lehorretik itsasora isurketak egiteko baimena ematea, baita uraren arloko indarreko legeriak ezarritako zergak kudeatzea, kitatzea, biltzea eta ikuskatzea ere.
Abenduaren 10eko 459/2013 Dekretuak, lehorretik itsasora egiten diren isurketei buruzkoak, aipatu berri den kanona arautzen du: itsasotik lehorrerako isurketek eragindako kutsadura minimizatzera eta Estatuko jurisdikziopeko uren baitan euskal itsasertzari dagozkion uretan ingurumen-helburuak lortzera bideratutako jarduerak finantzatzeko izango da osorik, eta besteak beste, horien kalkulua egiteko prozedura ezartzen du.
Hala, dekretu horretako 17. eta 18. artikuluetan ezarritakoari jarraiki, isurketa baten karga kutsatzailea, kutsadura-unitatetan neurtuta, bider 3.000,00 € egingo da, prezioa unitateko, isurketak kontrolatzeko kanonaren zenbatekoa kalkulatzeko. Karga kutsatzailea kalkulatzeko, berriz, isurketen urteko bolumena biderkatuko da isurketaren kutsadura-mailaren, hartan egon daitezkeen substantzia arriskutsuen nahiz hustuketarako erabilitako eroanbide motaren ezaugarrien arabera ezarritako koefiziente batez.
Aurrekoa oinarri hartuta, Uraren Euskal Agentziak, Lehorretik Itsasora egiten diren Isurketei buruzko abenduaren 10eko 459/2013 Dekretuaren 14. eta hurrengo artikuluak aplikatuz, isurtze honen urteko kanonaren kalkulua egin behar da:
1. isuria: HUA instalazioan tratatutako hondakin-ur industrialak.
Isuri-kanona = C x Puc
C= K x V.
K= K1 x K2 x K3.
Non:
C = karga kutsatzailea, kutsadura-unitatetan neurtuta.
PUC = kutsadura-unitatearen balioa.
K = kanonaren koefizientea, 459/2013 Dekretuaren III. eranskinean ezarritakoaren arabera.
k1 = karga kutsatzaileari lotutako koefizientea.
K2 = eroapen motak zehaztutako koefizientea.
K3 = Substantzia arriskutsuak dituzten isurketei aplikatzeko koefizientea.
V = Isurketa baimenduaren bolumena (m3 urtean).
k1: (7,75* OEK + 7,75*SS + 23,24*N + 116,22*P + 58,11*AG + 77,48*HC + 309,92*MEQ + 1116,21*CN +1162,21 FEN + 2324,43CrVI)* 10-9.
MEQ=(200*Hg+75*Cd+35*Pb+10*As+35*Cu+15*Ni+3*Zn)/7= (200*0,05+75*0,2+35*0,2+10*0,5+35*0,5+15*2+3*3)/7 = 13,36.
k1:(7,75*100+7,75*30+23,24*65+116,22*5+58,11*20+77,48*15+309,92*13,36+1116,21*0,25+1116,21*0,5+2324,43*0,2)*10-9= 1,08998*10-5.
k 2: gainerako baldintzak. k2 = 1
k3: II. eranskineko substantzia kutsatzaileekin. k3= 1,28
K = 1,08998*10-5 x 1 x 1,28 = 1,39157*10-5.
V bolumena = 5.304.000 m3/urte.
Karga kutsatzailea C = 1,39157*10-5 x 5.304.000 = 73,999976.
Isuri-kanona = 73,999976 x 3.000 = 221.999,93 euro/urte.
2. isuria: Lasta-urak jasotzeko estazioko urak.
Isuri-kanona = C x Puc
C= KxV.
K = K1 x K2 x K3.
Non:
C = karga kutsatzailea, kutsadura-unitatetan neurtuta.
Puc = kutsadura-unitatearen balioa.
K = kanonaren koefizientea 459/2013 Dekretuaren III. eranskinean ezarritakoaren arabera.
K1 = karga kutsatzaileari lotutako koefizientea.
K2 = eroapen motak zehaztutako koefizientea.
K3 = Substantzia arriskutsuak dituzten isurketei aplikatzeko koefizientea.
V = isurketa baimenduaren bolumena m3/urte).
k1: (7,75* OEK + 7,75*SS + 58,11*AG + 77,48*HC +1162,21 FEN)* 10-9.
k1: (7,75*100+7,75*30+58,11*20+77,48*15+1116,21*0,5)*10-9= 3,913*10-6.
k 2: gainerako baldintzak. k2 = 1.
k3: II. eranskineko substantzia kutsatzaileekin. k3= 1,28.
K = 3,913*10-6 x 1 x 1,28 = 5,0086*10-6.
V bolumena = 99.460 m3/ urte.
Karga kutsatzailea C = 5,0086*10-6 x 99.460 = 0,498160.
Isuri-kanona = 0,498160 x 3.000 = 1.494,48 euro/urte.
Isuri totalaren kanona 221.999,93 + 1.494,48 = 223.494,41 euro/urte.
Isuriaren titularrak 459/2013 Dekretuko 16. artikuluan araututako Jarraipenerako Aukerako Protokoloari heltzen badio, handik ondorioztatutako K-ren eta V-ren balioak aplikatuko dira isuriaren kanona kalkulatzeko.
Aipatutako dekretuaren 20. artikuluak ezartzen duenaren arabera, isuria baimentzen duen erabakia indarrean sartzen denean sortuko da kanona. Baimenaren indarraldiko ondorengo urteetan, tasaren sortzapena urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean gertatuko da.
Halaber, aipatutako aginduaren arabera, kanona urte natural osorako likidatuko da, isurpenerako baimena, haren aldaketa, etetea edo azkentzea ematen den ekitaldian izan ezik, edo Jarraipenerako Aukerako Protokoloa onartzen den ekitaldian izan ezik, orduan baimena indarrean egondako egunen kopuruaren arabera kalkulatuko baita kanona, urte osoko egunak aintzat hartuta.
Dekretu hori betez, Uraren Euskal Agentziak urte bakoitzeko lehen seihilekoan egingo ditu aurreko urteari dagozkion likidazioak.
D.1.3.– Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.
Instalazioetan sortutako hondakin guztiak kudeatuko dira Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legean (uztailaren 28ko 22/2011) eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera, eta, kasuan kasu, bereizi egin beharko dira beren izaera eta helbururik egokiena zehazteko.
Berariaz debekatzen da sortzen diren tipologia ezberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira, eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketarik ez izateko.
Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu egin behar da, eta, hartarako, balorizatzaile baimendu bati entregatu beharko zaizkio. Hondakinak kasu honetan baino ezingo dira deuseztatu: horiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela behar bezala frogatzen bada. Birsortzea-berrerabiltzea lehenetsiko da balorizatzeko beste edozein modu material edo energetikoren aurretik.
Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, lehentasunez instalazio horietara bidaliko dira, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.
Baimendutako zabortegian ezabatzea aurreikusita dagoen hondakinen bereizketa 2002ko abenduaren 19ko Kontseiluaren 2003/33/EE Erabakiarekin bat etorriz gauzatuko da. Erabaki horren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dira. Bestela, erabaki hori garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan onartutako zuzentarauekin bat etorriz gauzatuko da.
Instalazioan sortutako hondakinen kantitatea, ebazpen honetan jasotakoa, orientagarria da soilik, kontuan hartuta jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta sortutako hondakinen arteko erlazioa. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. Instalazioaren aldaketak kalifikatu nahi badira, honako kasu honetan bakarrik eskatu beharko da baimena egokitzea: sortutako hondakin kantitatea areagotzeak badakar lehendik ezarritako biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatzea; betiere, 16/2002 Legearen 10. artikuluan (4.d apartatua) ezarritakoari kalterik eragin gabe.
Hondakinak biltegiratzeko eremuak edo eremuek lurzoru estankoa izango dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan edo oso bustita egoteagatik, hondakinok isurtzeak edo lixibatuak sor baditzakete, bada, orduan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak izan beharko dira, gerta daitezkeen isurtzeak kanpora irten ez daitezen. Hauts-itxurako hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.
Hondakinek desagertu, galdu eta ihes egingo balute, berehala jakinaraziko zaio gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzari eta Muskizko, Zierbenako eta Abanto-Zierbenako udalei.
D.1.3.1.– Hondakin arriskutsuak.
Hauek dira sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak:
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
a) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistema bereiziak erabiliko dira, duten tipologia dela-eta isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu zezaketen kasuetan.
b) «Kaltzio fluoruroa»-ren, «Lohi oliotsu»-en, «TELarekin Kutsatutako Lohi Oliotsuen (berundun gasolinen tangak)», «Konpresoreen zigiluetan erabilitako olio»-en eta «Halogenatu gabeko disolbatzaile organikoa»-ren hondakinak zuzenean jaso beharko dira sortzen diren instalazioko gordailuetatik bertatik, aurretiaz ontziratu eta biltegiratu gabe, baimendutako gestoreari entregatu daitezen, beti ere kudeatzaile baimenduaren prestasuna gorabehera.
c) Hondakin arriskutsuak ontziratzeko, indarrean dagoen araudian ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dira.
d) Aurreko puntuan aipatutako ontziak modu argian, irakurgarrian eta ezin ezabatzekoan etiketatu beharko dira, eta, betiere, indarreko araudiaren arabera.
e) Berariazko hondakin sanitarioak (II. taldea) manipulatu, ontziratu, etiketatu eta biltegiratzeko baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakin Sanitarioen Kudeaketari buruzko martxoaren 3ko 21/2015 Dekretuan eta hura ondoren garatzeko araudietan ezarritakoak izango dira.
f) Hondakin zitostatikoak manipulatzeko, ontziratzeko, etiketatzeko eta biltegiratzeko, nahiz haiek prestatzen erabilitako edo haiekin kontaktuan egondako material guztiaren (III. taldea, a letra) baldintzak aipatu araudian ezarritakoak izango dira.
g) Gainerako hondakin arriskutsuak ezin izango dira 6 hilabete baino gehiago biltegiratu.
h) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakinen beste kudeatzaile batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, bereizketa xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.
i) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, erregelamenduan zehaztutako aurrerapenaz horretarako egin beharreko jakinarazpena egin ondoren, kontrolerako eta segimendurako agiria bete beharko da. Agiri horren ale bat garraiolariari emango zaio, eta hark zamarekin batera eraman beharko du jatorritik helmugaraino. Petróleos del Norte SAk (Petronor) artxibategian erregistratu eta gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.
i) Egiaztatu beharko da baimendutako kudeatzailearen instalazioetara hondakin arriskutsuak eraman ahal izateko garraioak horrelako salgaiak garraiatzeari buruzko indarreko legerian eskatutako baldintzak betetzen dituela.
k) Hondakinak mugaz gaindi garraiatzeko kasuan, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 (EB) Erregelamenduan, hondakinak lekualdatzeari buruzkoan, ezarritakoa beteko da.
l) Hondakin-ontzi moduan erabili ezin diren «olioekin eta aminekin kutsatutako ontziak», hondakinak direnez gero, lurrunarekin eta urarekin eta dagokion garbiketa-aginduan xehatutako eragiketekin garbitzeko prozesura eramaten dira, aipatu ontzien hondakin horiei tratamenduaren eraginkortasuna eta homogeneotasuna emate aldera.
Ontzi horien garbiketan sortzen diren urak findegiko Uren Tratamenduaren prozesuan identifikatutako ur industrialen instalaziora eramaten dira.
Puntu honetan t) deskribatutako erregistroak autokudeatutako hondakin-kopuruak jasoko ditu.
Ontzien hondakina, garbitzeko tratamendua egin ondoren, hondakin industrial arriskugabe (txatarra) moduan balorizatzera eramango dira.
Bestetik, biltegiratze-gordailuetan eta APIen hondoetan egiten diren aldizkako garbiketetan sortutako hondakinak ere Gordailuak Garbitzeko prozesuan sortzen diren hondakinekin batera autokudeatzen dira, ezaugarri eta izaera bereko hondakinak direlako.
m) Petróleos del Norte SAk (Petronor) sortutako olio erabilia kudeatu beharko du, erabilitako olio industrialen kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraikiz.
n) Gailu Elektriko eta Elektronikoen Hondakinei buruzko otsailaren 20ko110/2015 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera kudeatuko dira ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak –besteak beste, lanpara fluoreszenteenak–. Halaber, pilen eta metagailuen hondakinek bete beharko dute Pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzko otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan xedatutakoa. Baimendutako kudeatzailearen onarpen-agiria izateko, eraman aurretiko jakinarazpena egiteko eta kontrol- eta jarraipen-agiria betetzeko betebeharretik salbu egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudea ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei eman izanaren egiaztagiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.
o) Petróleos del Norte SAk (Petronor) PCB duten edo eduki dezaketen gailuak dituen heinean, kudeaketa egokia izan dadin, nahitaez bete behar ditu 1378/1999 Errege Dekretuak, abuztuaren 27koak, poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatzeko eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituenak zehaztutako baldintzak, eta 228/2006 Errege Dekretuak, otsailaren 24koak, errege-dekretu hori aldatzen duenak, xedatzen dituenak.
p) Europako Parlamentuak eta Kontseiluak ozono-geruza agortzen duten substantzien gainean 2009ko irailaren 16an eman zuen 1005/2009 (EE) Erregelamenduak adierazten dituen substantzia erabiliak baldin baditu Petróleos del Norte SAk (Petronor) berreskuratu egingo ditu, horiek deuseztatzeko alderdiek onetsitako bitarteko teknikoen bidez edo ingurumenaren ikuspegitik onargarri den beste edozein deuseztatze-bide tekniko erabiliz; bestela, birziklatzeko edo birsortzeko erabiliko ditu aparatuak berrikusteko edo mantentzeko eragiketetan, edo desmuntatu edo deuseztatu aurretik.
q) Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodoak eta tokiak, hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua, indarreko araudian ezarritakoa betez. Ingurumen Sailburuordetzari kontrol-erregistro horren kopia bat bidaliko zaio, Ingurumena Zaintzeko Programaren urteko txostenarekin batera.
r) Hondakin arriskutsuak kudeatzeko funtsezko oinarrietako bat bete dadin, hau da, hondakin horiek ahalik eta gutxien sor daitezen, Petróleos del Norte SAk (Petronor) neurri zuzentzaileak erabiliz hondakin arriskutsuen sorrera gutxitzeko plana aurkeztu beharko du Ingurumen Sailburuordetzan, gutxienez lau urtean behin.
s) Aurreko h) eta i) (kudeatzaileak EAEn daudenean), eta apartatu honetako q) eta r) letretan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaizkio, transakzio elektroniko bidez, IKS-eeM sistema erabilita.
t) Amiantoa duten hondakinak atzemanez gero, Petróleos del Norte SAk (Petronor) 108/1991 Errege Dekretuaren (amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzekoaren) 3. artikuluan ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; izan ere, dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.
D.1.3.2.– Hondakin arriskugabeak.
Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskugabeak honako hauek dira:
(Ikus .PDF)
a) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balorizatzaile baimendu batenera eman beharko dira.
b) Hondakin horiek ezabatzeko direnean, ezin dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helmuga balorizatzea denean, 2 urtez gorde ahal izango dira.
c) Oro har, hondakinak hustu aurretik, baimendutako kudeatzaile baten onarpen-agiria izan beharko dute, eta bertan zehaztuta agertu behar dira onarpenerako baldintzak. Agiri horren kopia bidali behar da Ingurumen Sailburuordetzara, proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honetan ezarritako printzipio orokorrak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Petróleos del Norte SAk (Petronor) artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, nahitaezkoak izanez gero, bost urtean gutxienez.
d) Halaber, zabortegietan utzita eta betelanak eginda hondakinak kentzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak zabortegi baimendu batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.
e) Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek jasoko dituena: kantitatea, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodoak eta tokiak, hondakinen sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtean behin, kontrol-erregistro horren kopia bat eta ingurumena zaintzeko programaren urteko txostena bidali beharko zaizkio Ingurumen Sailburuordetzari.
f) Aurreko c) eta d) (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta e) apartatuetan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-eeM sistema erabilita.
D.1.4.– Lurzorua babesteari dagozkion baldintzak.
Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako aginduak betetzeko aurkeztutako lurzoruaren egoerari buruzko aurretiazko txostenaren gomendioekin bat etorriz, Petróleos del Norte SAk (Petronor) lurzorua babesteko behar diren neurriak hartu beharko ditu.
Halaber, 9/2005 Errege Dekretuan, urtarrilaren 14koan, 4/2015 Legean, ekainaren 25ekoan, 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan, eta abenduaren 16koan, xedatuta dauden eta lurzoruaren babesarekin lotura duten betebeharrak egikaritzeko, 2016ko azaroaren 17an ingurumen-organoak bidalitako «Lurzoru kutsatuen eta lurpeko uren gaineko arauzko eskakizunak aplikatzea ingurumen-baimen integratua behar duten instalazioetan» zirkularrean aipatzen diren instalazioei eskatzen zaien dokumentazioa entregatu beharko du sustatzaileak. Zirkular horretan, honako hau jasotzen da: lurzoruaren egoeraren aldizkako txostenaren edukia eta emateko baldintzak, lurpeko uren eta lurzoruen txostena, kontrol-agiria eta jarraipen-agiria, esteka honetan eskura daitekeena:
http://www.euskadi.eus/informazioa/lurzoru-kutsatuen-eta-lurpeko-uren-gaineko-arauzko-eskakizunak-aplikatzea-ingurumen-baimen-integratua-behar-duten-instalazioetan/web01-a2ingkut/eu/
Nolanahi ere, sustatzaileak lurzoruen dokumentu bakar bat bidaliko du, ikerketa-lanak egiten eta lurzoruaren kalitatea leheneratzen diharduen erakunde ezagun batek egina. Dokumentu horretan jasoko dira: lurzoruaren egoerari buruzko aldizkako txostena, oinarrizko txostena, eta kontroleko eta lurzoruen eta lurrazpiko uren jarraipeneko dokumentuak. Aurrerantzean ere, emandako agiriak aldatu edo agiri berriak eman behar badira, lurzoruen agiri bakar berri bat bidaliko da.
Bost urtez behin, 4/2015 Legea onartzen denetik hasita, eguneratu egin beharko da lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostena, eta instalazio guztiei dagokien kutsadura-arriskuaren ebaluazio bat erantsiko zaio. Txosten hori Ingurumena Zaintzeko Programarekin –dagokion urtekoarekin– batera bidaliko da.
Nolanahi ere, ekainaren 25eko 4/2015 Legean adierazitako inguruabarren bat gertatzen denean, sustatzaileak eskatu beharko dio ingurumen-organoari ezen lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena egiteko prozedura egokia has dezala.
Lur-mugimenduak egitea dakarten obrak egin behar izanez gero, jardueraren sustatzaileak hondeatu behar dituen materialen karakterizazioa egin beharko du (lurra, obra-hondakinak, eta abar), jardun kutsatzaileen ondorioz erasan diren egiaztatzearren eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, horietarako kudeaketa-modu egokiena zehaztearren.
Alabaina, obrak egin behar badira aldez aurretik inolako jarduerarik izan ez duten eremuetan, karakterizazioa egin gabe uzteko aukera izango da, betiere jarduerarik eza behar bezala justifikatzen bada.
Ingurumen-organo honen aurrean justifikatu beharko da induskatutako zati bakoitzerako proposatutako kudeaketa modua egokia dela, organoak onartu aurretik; proposatutako azken xedea (kanpo-kudeaketa edo kokapen berean berrerabiltzea) adierazi beharko da, eta egindako azterketen kopia bat erantsi.
1.– Soberakinak zabortegian biltegiratuta hustu nahi izanez gero, Hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa. Oro har, lagin baten azterketa egin beharko da. Laginak hondakindegian kudeatu beharreko soberakinen 500m3 bakoitzeko 10 azpilagin izango ditu gutxienez, baina hori aldatu ahal izango da espero daitekeen kutsaduraren heterogeneotasunaren eta homogeneotasunaren arabera. Afekzioa homogeneoa izango dela aurreikusten den kasuetan, 500m3-ko bolumena baino bolumen handiagoa duten unitateez osatutako lagin konposatua hartu ahal izango da; eta, aldiz, afekzio heterogeneoaren kasuan, 500m3-ko bolumena baino bolumen txikiagoa duten unitateez osatutakoa.
2.– Soberako materialak instalazio berean berrerabili ahal izateko, material horiek honako balioa izan beharko dute: Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako VIE-B (industria-erabilera) balioaren azpitikoa, eta lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, 199/2006 Dekretuaren arabera egiaztatutako erakunde batek egin beharko du laginketa eta azterketa (199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena).
3.– Ekainaren 25eko 4/2015 Legean xedatutako VIE-A ebaluazioko balio-adierazleak eta TPHko 50 mg/kg-ko balioa baino balio txikiagoak lortzen dituzten lurrak lur garbitzat hartuko dira, eta, beraz, onartu egingo dira baimendutako betelan batean.
4.– Murrizketarik gabe kudeatu ahal izango da substratu harritsu osasuntsua. Lurzoru naturalaren pareko den substratu harritsu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.
Era berean, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluaren 2. zenbakiaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie dagokion udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari, sailburuordetza horrek ezar ditzan hartu beharreko neurriak, aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluaren 1.e zenbakiari jarraikiz betiere.»
D.1.5.– Zaratari buruzko baldintzak.
a) Ondorengo indize akustikoak gaindi ez daitezen beharrezko neurri guztiak ezarriko dira:
a.1.– Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB(A) gainditu, 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB(A) ere.
a.2.– Maila hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB(A) gainditu, 23:00ak eta 7:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB(A) ere.
a.3.– Jarduerak ez du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4m-ko garaieran neurtuta (egoera berezietan izan ezik, horietan apantailamenduak saihesteko beharrezko garaiera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.
(Ikus .PDF)
1. taula. industria-esparruaren kanpoaldeko itxituran eskatutako zarata-mailak.
Abian den instalazioak, 1. taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) 1. taulan adierazitako balioak baino 3 dB-etik gorako gehikuntzarik gaindituko.
Gainera, jardueraren gainerakotik bereizitako prozesuaren jardun-modu bat baldin badago, jardun-modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti). Ti jardun-modu horren iraupen-denbora izango da. Maila horrek ez ditu 1. taulan finkatutako balioak 5 dB-etan gaindituko.
b) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handiagoko guneetako zarata-maila.
D.1.6.– Usainei buruzko baldintzak.
Ebazpen honetako D.1.2.4.a) eta E.2 puntuak bete beharko dira KOLak minimizatzeko, bereziki instalazioen azterketa olfatometrikoari dagokionez.
Gainera, Petróleos del Norte SAk usainak isurtzen dituzten puntuak identifikatzeko eta minimizatzeko jardueren jarraipen-informazioa jaso beharko du Ingurumen Zaintza Programan.
E) Ingurumena zaintzeko programa.
Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta honako apartatu hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:
E.1:– Atmosferako isurketak kontrolatzea.
a) Petróleos del Norte SAk (Petronor) isurketak kontrolatu beharko ditu ondorengo informazioa bilduz:
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
* PCDD/F isurketen (dioxinen eta furanoen) kontrola egingo da P1 eta P2 platformatuko unitateetan, urtean behin edo birsorkuntza bakoitzean.
** 1., 2., 3. eta 5. fokuak fuel-olioaren errekuntzaren bidez funtzionatuz gero, neurketa zuzena egiteaz gain, Ni eta V isurketen kontrol bat egin beharko da erregaiak dituen metalen azterketa bat eginez.
*** 4. fokuan Ni, Sb eta V isurketen kontrol bat egingo da katalizatzailearen finetan dauden metaletan oinarrizko azterketa eginez.
b) Puntu honetako a) letran aipatutako neurketa guztiak administrazioaren II. mailako erakunde laguntzaileren batek egin beharko ditu, urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan jasotzen den bezala; eta aldizkako neurketa horiei buruzko txostenek, berriz, Ingurumeneko sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduan eskatzen diren baldintza guztiak bete beharko dituzte.
c) Lehenago eskatutako parametro guztien neurketen Baimendutako Kontrol Erakundeak adierazitako txostenak bidali beharko dira.
d) Zuziak.
Zuziek emaria etengabean neurtzeko zuzeneko sistema bat izan behar dute, une oro jakin ahal izateko zuzietara zer nolako emariak isurtzen diren. Emari-neurgailu horiek Euskal Autonomia Erkidegoko airearen kalitatea zaintzeko eta kontrolatzeko sarera konektatu beharko dira.
e) SO2 isurketen kontrola.
SO2 isurketen kontrola ezarriko da eguneroko kargaren eta emariaren bidez. Errekuntza-isurketak zein sufrea berreskuratzeko unitateen isurketak izango dira kontuan, eta masa-kalkulu bat egingo da, desulfurazio-errendimenduak, erregaien sufre-ehunekoa eta kearen emaria erabiliz. Horretarako, organo honi 2008ko urriaren 30ean aurkeztutako dokumentazioan jasotako formulak erabiliko dira.
f) Sufrea berreskuratzeko instalazioak.
Bi urtean behin, sufrea (SR5, SR4, SR3A, SR3B, SR6A eta SR6B) berreskuratzeko instalazioen funtzionamenduaren errendimendua egiaztatuko du horretan aditua den kanpoko enpresa batek. Egiaztapenak Ingurumen Sailburuaren onespena izan beharko du.
g) Etengabe monitorizatzea.
Fokuen analizatzaileen kalibrazioa eta konexioa UNE-EN 14181 arauaren eta «Tximinietako isurketa atmosferikoak etengabe neurtzeko sistemak ziurtatzeko, kalibratzeko eta egiaztatzeko Gida Teknikoa»-ren arabera egingo da.
Etengabe neurtzeko sistema Euskal Autonomia Erkidegoko Airearen Kalitatea Zaindu eta Kontrolatzeko Sareari kateatu beharko zaio.
Sustatzaileak neurketa-sistema jarraikia mantentzeko prebentziozko mantentze-plan bat izan beharko du, datuen fidagarritasuna eta lortzen den gutxieneko datu-kopurua bermatuko duena. Edonola ere, datuen fidagarritasuna eta kopuruaren ardura sustatzailearen gain geratzen dira.
Etengabe neurtzeko sistema gaizki dabilelako edo mantentze-lanengatik orduko batez besteko hiru balio baino gehiago baliogabeak direnean, egun hori baliorik gabe utziko da. Horregatik urtean hamar egunetik gora baliogabetzen badira, titularrak beharrezko neurriak hartu beharko ditu kontrol-sistema jarraituaren fidagarritasuna hobetzeko.
15 egun jarraian edo gehiago irauten badu, edota neurtzeko sistema jarraikia konektatu gabe egon edo gaizki baldin badabil, KEBek jarraiki neurtu beharreko parametroak kontrolatu beharko dituzte aldizka; 15 egunean behin, gertaera hasi denetik neurtzeko sistema jarraitua berriro martxan jarri bitartean.
Urtero etengabe neurtzeko sistemaren funtzionamenduari buruzko txosten bat egin beharko da eta Ingurumen Sailburuordetza honi igorri beharko zaio, «Isurtze atmosferikoak tximinian neurtzeko sistema jarraituak ziurtatzeko, aztertzeko eta egiaztatzeko Gida Teknikoa»n adierazitako ereduaren arabera.
h) Lortutako emaitzen erregistroa.
Erregistro bat egingo da eguneratutako dokumentazioarekin, honako hauetan ezarritakoari jarraikiz, betiere: 100/2011 Errege Dekretuaren 8. artikuluan (100/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituena) eta 278/2011 Dekretuaren III. eranskinean (278/2011 Dekretua, abenduaren 27koa, Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituena).
Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.
Era berean, Petróleos del Norte SAk Ingurumen Sailburuordetzari maiatzaren 19ko ITC/1389/2008 Aginduaren 8. artikuluan eskatzen den isurketen informazioa bidaliko dio, dagokion instalazio motaren ingurukoa, aipatu artikuluan adierazten den aldizkakotasunarekin.
E.2.– Immisio atmosferikoen kontrola.
a) Petróleos del Norte SAk (Petronor) jarraipena egingo du jarduerak inguruan sortzen duen eraginaren gainean, Abanton eta Muskizen kokatutako EAEko Airearen Kalitatearen Sarearen immisio atmosferikoa kontrolatzeko kabinetan erregistratutako datuen seinalean oinarriturik. Era berean, San Julian eta Las Carreras kabinetan ere jarraipena egingo du, eta horietako datuak Ingurumen Sailburuordeak balidatu ditu, honako parametro hauek kontrolatze aldera:
(Ikus .PDF)
EAEko Airearen Kalitateko Kontrol eta Zaintza Sareak emandako informazioa instalazioko kudeaketan txertatuko da, kutsadura-iturri potentzialak eta ingurunean eragina minimizatuko duten neurri zuzentzaileak identifikatzeko.
Kabinetako emaitzen jarraipenaren arabera ondorio operatiboak atera daitezkeen kasuan, ondorio horiek Ingurumeneko Zaintza Programaren urteroko igorpenean txertatuko dira.
E.3.– Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.
a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, honako analisi hauek egingo dira:
(Ikus .PDF)
b) Horrez gain, erreferentzia moduan Petróleos del Norte SAk (Petronor) egiten dituen eragiketa-kontrolak hartu ondoren, Ingurumeneko Sailburuordetzari eta Uraren Euskal Agentziari sei hilean behin bidaliko zaie HUA instalazioaren errendimendua adierazten duen txostena. Errendimenduaren kalkulua parametro bereizgarrienen murrizketan oinarrituko da, OEK eta nitrogeno amoniakala jasoko dituena gutxienez; era berean, tratamendu biologikoaren bi sistemetako (L1, prozesuko urak eta L2 ur oliotsuak) uren murrizketan ere oinarrituko da, bakoitzaren kontzentrazioa zein den ikusirik tratamenduaren sarreran eta irteeran.
c) Parametroen analisia «Standard Methods For the Examination of Water and Wastewater» txostenaren (APHA, AWWA, WPCF, azken argitalpena) edo «ASTM Water and Environmental technology» txostenaren azken argitalpeneko 11. apartatuan jasotako metodo normalizatuetako baten bidez egingo da. Parametroaren ohiko kontzentrazioaren arabera egokiena dena hautatuko da.
b) Kanpoko kontrol bakoitza, bai laginak hartzea, bai ondorengo analisia, «Erakunde Laguntzaile» batek egin eta egiaztatuko du, eta goian aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak isurketa-puntu bakoitzeko lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.
Isurien eguneroko autokontrolen eta udaldiko hamabost egunean behingo azterketen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara eta Uraren Euskal Agentziara bidaliko dira hilero; aitzitik, bi hilean behingo kanpoko kontrolak bi hileroko aldizkakotasunarekin bidaliko dira.
Bestetik, gainezkabidearen bidez Barbadun ibaira isuriak egiten direnean, azterketen kopia Ingurumen Sailburuordeari eta Uraren Euskal Agentziari bidali behar zaie isurpena amaitzen denean. Azterketa horiekin batera, Barbadun ibaira isuritako bolumen totala jakinarazi beharko da, ponpen funtzionamendu-orduen eta ponpen emari izendatuaren arabera kalkulatuko dena.
e) Kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira laginketak beti.
f) Isurketak baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, D.1.2.3 apartatuko parametro guztiek ezarritako mugak betetzen badituzte.
E.4.– Ur-hodien egiturazko zaintza.
Ur araztuen isurpenaren eroapenak bete beharreko zaintza- eta ikuskaritza-sistema izango da Petróleos del Norte SAk (Petronor) Findegia Itsas Terminalarekin lotzen duen petrolio-produktuak bidaltzeko eta jasotzeko poliduktorako ezarri duen zaintza- eta ikuskaritza-sistema bera.
Urtean behin txosten bat egingo da bildutako datuekin eta txosten horretan eroanbidearen egungo egoera ebaluatuko da. Txostenaren kopia bat bidali behar da Ingurumeneko Sailburuordetzara eta Uraren Euskal Agentziara.
E.5.– Instalazioaren ingurune urtarrean duen eraginaren kontrola.
Bi urtean behin azterketa bat egingo da, «Luzueroko etorkizuneko deskargaren egungo egoera ekologikoaren azterketa»-ren ezaugarri berak dituen ingurune hartzailearen gainean, sustatzaileak aurkeztuko duena. Azterketa horren emaitzen bidez, ingurune hartzailearen egoera zein ingurune horrek denboran zehar izan duen bilakaera ezagutu beharko dira, findegian izandako jarduerari dagokionez (findegiko jarduerak ingurune hartzailean izan dituen eraginak).
Azterketa horretan laginketa-estazio bakoitzeko honako alderdi hauek begietsi eta balioetsi beharko dira, eta ondoren, balioespen orokorra egin beharko da:
– Komunitate bentonikoen egitura (flora eta fauna), konposizioa, ugaritasuna eta aniztasuna aztertuz.
Metal astunen kontzentrazioa eta hidrokarburo aromatiko poliziklikoak (PAH) izaki adierazleetan.
– Esteroide fekalen kontzentrazioa organismo adierazgarrietan (Mytilus sp).
Goian aipatutakoaz gain, sei hilean behin deskargaren inguruko ur-zutabea aztertuko da; pH, oxigeno disolbatua, gazitasuna, tenperatura, solido esekiak, hidrokarburo ez-polarrak, PAHak, guztizko koniformeak eta koniforme fekalak, estreptokoko fekalak, amonioa eta fosfatoak aztertuko dira.
E.6.– Jardueraren adierazleak.
Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko.
(Ikus .PDF)
E.7.– Zarataren kontrola.
a) Adierazle akustikoen honako ebaluazio hauek egin beharko dira Ld, Le, Ln, LAeq,Ti eta LAeq, 60 segundotan eta urteroko maiztasunarekin, D.1.5 apartatuko a.3 puntuan ezarritako mugak betetzen direla egiaztatzeko. Urteko ebaluazioak 2011ko maiatzaren 9ko proposamenean definitutako lau puntuen immisio-neurrien bidezko kontrola jasoko dezake, baita 2011ko urriaren 24an organo honi emandako proposamenean definitutako sei eremuen arteko baten kontrola ere; horrela, sei urteko ziklo batean instalazioaren zarata-maparen eguneratze osoa egingo da.
b) Neurketa bidezko ebaluazio guztiak entsegu-laborategiek egin beharko dituzte, ENAC erakundeak espazio- eta denbora-laginketarako egiaztatutako akustikaren esparruko laborategiek, hain zuzen ere. Dena dela, ingurumen-organoak zainduko du ebaluazioak egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela.
c) Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek emandako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.»
E.8.– Lurzoruaren eta lurpeko uren kontrola.
Lurzoruari eta lur azpiko urei sor ahal zaien eragina kontrolatzeko, monitorizazio-sare bat mantenduko da, instalazio guztiak begietsiko dituenak, fuel-olioa murrizteko unitate berriak eta kogenerazio elektrikoko instalazioa barne.
4/2015 Legea betetzeko egindako hainbat prozeduratan eta 2013ko abenduaren 20ko proposamenean organo honek ezarritako 71 kontrol-puntuak barne hartuko ditu gutxienez sare horrek. Hona hemen kontrolak:
(Ikus .PDF)
*PAH neurketa hemen: betetze mailaren zaintza-sarean: P7, P29, P49, P58, S4, P5, P6, P18, P48, P51, P66, P62bis, PC4 eta PC12 eta akuiferoaren mailaren zaintza-sarekoa: P47, P59B, S2, P50B, P67B.
Hondakin arriskugabeen zabortegia itxi ondorengo zaintza-planari dagokionez, organo honi erreportaje fotografiko bat bidaliko zaio, urteroko ikuskaritzaren emaitzekin batera, gutxienez honako alderdi hauek adieraziko dituenak:
– landareztatzearen aurrerapenaren gaineko urteroko ikuskaritza.
– hondakindegiko gainazalean mugimenduak identifikatzea.
– gasak eta lixibiatuak hautematea antzemate-azpiegituran.
Zabortegian gasak edo lixibiatuak daudela hautemanez gero, horien analisia ere bidaliko da honako parametro hauek txertatuz.
– Gasei dagokienez: Metanoa, Karbono Dioxidoa, Oxigenoa, Hidrogenoa, Anhidrido sulfhidrikoa eta konposatu organiko lurrunkorrak.
– Lixibiatuei dagokienez: Artsenikoa, kadmioa, kromoa, kromo hexabalentea, burdina, merkurioa, nikela, beruna, zinka, barioa, potasioa, bikarbonatuak, karbonatuak, kloruroak, fluoruroak, nitratoak, nitritoak, sulfatoak, amonioa, zianuro totalak, 25.şC-ko konduktibitatea, pH, Hidrokarburo totalak, AOX, Oxigenoaren eskaera kimikoa eta fenolen indizea.
E.9.– Emaitzak kontrolatzea eta igortzea.
Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisi eta txosten ezberdinen emaitzak behar bezala erregistraturik geldituko dira; datuok komunikazio baten bitartez Ingurumen Sailburuordetzara igorriko dira, komunikazioari erantsitako CD edo DVD batean, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak horretarako prestatu duen Ingurumena Zaintzeko Programaren Gidaliburuan ezarritako formatuan, zeina webgune honetan baitago eskuragarri:
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-pcc/eu/
Era horretan, aipatutako programak zehaztutako aldian egindako kontrol guztiak, ibilgura edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik (horrelakoen isurketa uren atalean zehaztuta dago), ingurumena zaintzeko programarekin batera bakarrik aurkeztuko dira, erreferentziako urtea amaitu ondoren. Ezarritako baldintzak betetzen ez direnean baino ez dute berehala jakinarazi beharko, eta ingurumen-baimen integratuan ezarritako mugak betetzea lortzeko neurriak ere aurkeztu beharko dituzte horrelakoetan. Kontrola egiten duten urteari dagokion programaren barruan baino ez dituzte igorriko, gainera, urtebete baino periodikotasun handiagoko kontrolak.
Ingurumena zaintzeko programa urtero bidaliko da, martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da zaintza-programaren emaitzekin batera. Txosten horretan jasoko dira neurri babesle eta zuzentzaileen funtzionamendua, prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak eta emaitzen analisia, eta bereziki aipatuko dira epe horretan izandako gertakari nagusiak, haien kausa eta konponbideak, eta, halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aurrez aldetik zehaztu ez bada.
E.10.– Ingurumena Zaintzeko Programaren Agiri bategina.
Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina prestatu beharko du, eta bertan bildu beharko ditu aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta ebazpen honetan jasotakoak. Honako hauek zehaztu beharko ditu programa horrek: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.
Era berean, Ingurumena Zaintzeko Programak jaso beharko du jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika, adierazle horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).
F) Ezohiko egoeretan, kutsadurari aurrea hartzeko neurriak eta jardunerako baldintzak.
F.1.– Instalazioa gelditzeko eta abiarazteko lanak eta programatutako mantentze-lanak.
Prozesua funtzionamendu-egoeran dagoela kontuan hartzeko, 2010/75/EB Zuzentarauaren eraginetarako eta 2012ko maiatzaren 7ko Erabakia betetzeko, karga-mugaren irizpide bat ezarriko da eta 2013ko abenduaren 10ean organo honi aurkeztutako proposamenean ezarritakoa beteko da.
Alde horretatik, aipatu arauaren araberako funtzionamendu-egoera kontuan hartu beharko da isurketa-balioak zehazte aldera, baita funtzionamendu-orduak zenbatze aldera ere.
Prozesuaren kontrol operatiboak bermatu beharko du abiarazte eta gelditze aldiak ahalik eta laburrenak izango direla, eta isurketak murrizteko sistemak ahalik eta lasterren jarriko direla martxan; horrela, baimen honetan ezarritako neurriak beteko dira.
Organo honi eta instalazioa kokatzen den udalerrietako Udalei ere jakinaraziko zaie Petróleos del Norte, SA-ri emandako baimenetan deskribatutako unitateen abiarazte- eta gelditze-aldiak zein diren, baita fokuen abiarazte- eta gelditze-aldiak zein diren ere, ondoren azaltzen diren irizpideen arabera:
a) Ekoizpen-unitateetarako irizpideak:
Irizpide orokor moduan erregaiaren kontsumo-muga erabiliko da. Instalazioen deskribapenean hautemandako unitate bat abiarazte- edo gelditze-prozesuan dagoenean, unitate hori abiarazi dela ulertuko da ekoizpen egonkorra lortzen duenean, eta gelditu dela ulertuko da kontsumoaren % 50eko muga gainditzen duenean (potentzia termiko nominala); eta jakinarazpena egingo da dagokion fokuaren isurketen erregistroari eragiten badio.
FCCren kasuan, abiarazi dela ulertuko da ekoizpen egonkorra lortzen denean, eta gelditu dela ulertuko da unitatearen karga minimo operatiboko muga zeharkatzen duenean.
b) Fokuetarako irizpideak:
Fokuen kasuan, fokuak abiarazi eta gelditu direla ulertuko da foku horrekin lotzen diren isurketen unitate guztien erregaiaren kontsumoa % 50 baino gehiago murrizten edo handitzen denean.
c) Kogenerazioa ekoizteko instalazioak:
Abiarazte-aldia amaitu dela ulertuko da instalazioak elektrizitatea edo lurruna modu egonkorrean sortzeko abiarazte minimoko karga lortzen duenean. Bigarren kasu horretan, gainera, lurruna ziurtasunarekin eta fidagarritasunarekin hornitu beharko zaio banaketa-sare bati, eta zuzenean erabili beharko da petrolioa fintzeko instalazioetan.
Gelditze-aldia hasiko da sorkuntza egonkorrerako karga-puntu minimoa lortu ondoren erregaiaren hornikuntza amaitzen denean; izan ere, puntu horretatik aurrera, dagoeneko ez da sortutako elektrizitate erabilgarririk geratzen sarerako. Lurrun-sorkuntzaren kasuan, gelditze-aldia hasiko da sare bati ere segurtasunarekin eta fidagarritasunarekin dagoeneko hornitu ezin dionean, eta petrolio-finketaren instalazioetan zuzenean ere erabili ezin denean.
d) Instalazio laguntzaileetarako irizpideak.
Instalazio laguntzaileak (lurrunezko galdarak, expanderra, etab.) abiarazten eta gelditzen badira eta isurketen egonkortasunari eragiten badiote, isurketek modu esanguratsuan eragiten dutenean ebaluatu beharko dira trantsizio-prozesuak; horretarako, instalatutako isurketen etengabeko neurketa-sistemak erabiliko dira.
Nahiz eta isurketaren balio-mugak kalkulatzeko balio ez duten, ekoizpen-unitateen, fokuen eta kogenerazio-instalazioen abiarazte- eta gelditze-egoeretan isurketen etengabeko kontrol- eta neurketa-sistemen datuak erregistratu beharko dira balora daitezen, eta balidatuz gero, egoera bietan prozesua hobetzeko neurriak identifika daitezen.
Era berean, organo honi eta instalazioa kokatzen den udalerriei jakinarazpen bat bidali beharko zaie, etengabeko prozesua duen instalazioaren geldialdi programatua baino lehen -aurreikusitako prebentziozko mantentze-lanen operazioak barne-, gutxienez astebete lehenago.
Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, botako diren kutsagarriak eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du enpresak, eta hala bdagokio, baita horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere.
F.2.– Jarduera uztea.
Jarduerari lege hauek aplikatu behar zaizkio: 4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, lurzorua ez kutsatzeari eta kutsatutakoa garbitzeari buruzkoa, eta 9/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 14koa, kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide eta estandarrak ezartzekoa. Horrenbestez, Petróleos del Norte SAk (Petronor) lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedura hasi beharko du, bi hilabeteko epea agortu baino lehen, jarduera behin betiko uzten denetik hasita, betiere ekainaren 25eko 4/2015 Legeak 31.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Jarduera utzi baino lehen, Petróleos del Norte SAk (Petronor) instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu ebazpen honen bigarren apartatuaren D.1.3 azpiapartatuan ezarritakoarekin bat etorriz.
F.3.– Jarduera aldi baterako etetea.
Jarduera aldi baterako etetea eskatuz gero, Industriako isurketen Erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikuluan arautu bezala, Petróleos del Norte SAk (Petronor) jarduera aldi baterako eteteko eskabidearekin batera, dokumentu bat bidali beharko du instalazioa jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen integratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituen adierazteko.
Era berean, instalazioa berriz abiarazi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen isurketa edo emisio oro saihesteko.
F.4.– Jarduera anomaloa izanez gero aplikatu beharreko neurriak eta jarduketak.
Sustatzaileak aurkeztutako oinarrizko proiektuan egindako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo apartatuetan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:
a) Prebentzioko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko isuri edo ihesak daudenean kutsadurarik ez sortzeko eskuragarri dauden segurtasun-neurriei dagokienez. Isuri-ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen isuri-ihesak antzemateko neurriak edo gainbetetzerako alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoruaren gaineko isuriak biltzeko sistemak.
b) Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.
c) Lehenago aipatutako prebentzioko mantentze-lanei buruzko eskuliburuan, bildu beharra dago atmosferaren kutsadurari aurre hartzeko eta zuzentzeko sistemak (arazketa, minimizazioa, eta abar) egoera onean daudela bermatzeko neurriak.
d) Era berean, ustiapen-eskuliburu bat eduki behar da, eta han jasoko dira aldizka egindako mantentze-lanak eta antzemandako gertaerak.
e) Besteak beste, petrolio gordina, gasolina, gasolioa eta fuel-olioak maneiatzeak lurzorua eta urak kutsatzeko arriskua sor dezakeela aintzat hartuta, isuri, jario edo ihesek eragina non izan dezaketen, lur-zati horien azalera guztiak iragazgaitz mantenduko dira.
f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.
g) Hautsezko produktuak biltegiratzeko, iragazkiak dituzten zulo itxiak erabiliko dira.
h) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, egiaztatu egin beharko da biltegiratzeko instalazio horiek bete egiten dituztela produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak. Betebehar hori betetzen dela egiaztatzeko, erakunde eskudunek emandako egiaztagiriak aurkeztuko zaizkio Ingurumen Sailburuordetzari.
i) Larrialdirik gertatuz gero, berehala eta eraginkortasunez esku hartzeko beharrezkoak diren material guztiak edukiko dira, kantitate nahikoan: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunean isolatzeko seinaleztapen-elementuak; eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.
j) Kubetak husteko maniobrarako aurkeztutako prozeduran ezarritakoa bete beharko da, baita hori eraikitzeko zehaztapen teknikoak ere.
k) Pabiloien barruan zolak garbitzean sortutako ura tratamendu-lerrora bidaliko da.
l) Hidrokarburoen bereizgailuak aldian-aldian ikuskatuko dira, hondakinak pilatu ez daitezen; dekantagailuetan eta bereizgailuetan metatutako lohiak eta flotatzaileak aldian-aldian kendu behar dira. Hondakin horiek baimendutako kudeatzaile bati emango zaizkio.
m) Bereizgailuan metatutako lohiak, olioak eta koipeak beharrezko aldizkakotasunez jaso behar ditu kudeatzaile baimenduak, metaketaren ondorioz isurketaren kalitatearentzat kaltegarria izan daitezkeen mailak saihesteko.
n) Andel edo putzuen hondoan pilatzen diren solidoak ez dira ibilgura hustuko aldizkako garbitze-lanetan zehar; behar bezala kudeatuko dira edo zabortegi baimendura eramango dira.
o) Arazte-prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak aldizka aterako dira instalazioa behar bezala ibil dadin. Gorde egingo dira hondoan hustubiderik ez duten biltegi iragazgaitzetan.
p) Inoiz ez dira pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoa kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.
q) Baldin eta instalazioetan lokatzen tratamendua badago, horietatik jaregindako ura berriro bideratuko da arazte-instalazioko sarrerara, tratamendua jaso dezan.
r) Hustuketa duen amaierako erretentzioko baltsak garbitzeko prozesuetan zehar baimen honetako II. eranskinean definitutako jarduera-protokoloa gauzatuko da, eta Ingurumen Sailburuordeari eta Uraren Euskal Agentziari horrekin lotutako txostena bidaliko zaie.
s) Larrialdi-egoeretan babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.
t) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isurketak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko.
Estazioan erroilu erako edo gai pikortatuzko, edo antzeko berariazko gai xurgatzailea egongo da, ustekabeko jario edo ihesetan berehala aplikatu ahal izateko.
Ebazpen honen D.1.2.4 apartatuen ezarritako jardunez gain, gasolioa biltegiratu eta manipulatzeko instalazioak behar bezala isolatuko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen haustura edota gainezkaldiengatik isuriak atxikitzeko.
Hondakin-ura ezingo da «by pass» bidez isuri arazketa-instalazioetan.
u) Balizko intzidentziak edo anomaliak prebenitzeko neurri moduan, jardueraren titularrak honako jarraibide honen 11.2 eta 11.3 puntuetan ezarritakoa beteko du, «jarraibide teknikoa – 05 (it-05): Etengabeko Emisioak Neurtzeko Sistemak: instalazioa, kalibrazioa, mantentze-lana eta jakinarazpenak», organo honek onartu zuena Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduaren bidez. Agindu horretan, abenduaren 27ko 278/2011 Dekretua garatzeko jarraibide teknikoak zehaztu ziren, zeinak arautzen baitzituen atmosfera kutsa dezaketen jarduerak garatzen dituzten instalazioak. Horrela, Ingurumen Sailburuordetzari helbide elektroniko honen bidez ippc@euskadi.eus puntu biekin lotzen diren edozer baldintzaren berri emango zaio.
v) Ingurunean edo jardueraren kontrolean ondorio kaltegarriak eragin ditzakeen gorabehera edo arazoren bat gertatuz gero, sustatzaileak gorabehera edo arazo horren berri eman beharko dio berehala Ingurumen Sailburuordetzari (ippc@euskadi.eus helbide elektronikora idatzita), indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera. Jakinarazpenean alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:
– Intzidentzia mota.
– Jatorria eta arrazoiak.
– Sortutako ondorioak.
– Zuzentzeko edo egoerari eusteko hartutako neurriak.
– Jarduketak egiteko epeak.
Intzidentzia-motaren, horren jatorriaren eta arrazoien gaineko informazioa, eta intzidentziak sortutako ondorioak hura gertatu eta gehienez 24 orduko epean jakinaraziko da, lanegunak direnean; eta, lanegunak ez direnean, intzidentzia gertatu den egunaren osteko lehenengo lanegunean.
w) Intzidentzia edo arazo larriren bat edo istripuzko isuri bat edo isurketa atmosferiko bat gertatzen bada, SOS DEIAKI, udalei eta Ingurumen Sailburuordetzari jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 2 orduren barruan, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara (ippc@euskadi.eus helbide elektronikora idatzita), eta bertan, datu hauek agertuko dira gutxienez:
– Intzidentzia mota.
– Gorabehera non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.
– Intzidentziaren iraupena.
– Ustekabeko isurketa izanez gero, emaria eta isuritako gaiak.
– Mugak gaindituz gero, isurketen datuak.
– Eragindako kalteak, gutxi gorabehera.
– Hartutako neurri zuzentzaileak.
– Berriro gerta ez dadin aurreikusitako neurriak.
– Prebentzio-neurriak eraginkortasunez aplikatzeko ezarritako epeak.
x) Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko da. Betebehar hori betetzen dela egiaztatzeko, erakunde eskudunek emandako egiaztagiriak aurkeztuko zaizkio Ingurumen Sailburuordetzari.
G) Baldin eta araudi berria indarrean jartzeak edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitea gomendatzen badute, babes- zein zuzenketa-neurriak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu egin daiteke jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.
H) Urtean behin, martxoaren 31 baino lehenago, Petróleos del Norte SAk (Petronor) aurreko urtean atmosferara eta uretara egindako isurketei eta isurpenei eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio Ingurumen Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko, 508/2007 Errege Dekretuarekin eta Ingurumena Zaintzeko Programarekin bat etorriz.
Informazio hori IKS-eeM sistemaren erakunde-bertsioaren bidez transmitituko da (www.eper-euskadi.net webgunean eskuragarri); hau da, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Ingurumen Informazioa Kudeatzeko Sistemaren bidez.
Datu horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenean eragina duten jardueren erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori transakzio-basea izango da, datuak Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko, E-PRTR-Europa erregistrora, alegia.
Ingurumen-adierazpena agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horretaz gainera, une oro bermatu beharko da Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoa betetzen dela.
l) Instalazioetan aldaketarik egin ahal izateko, aldez aurretik honako helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko da:
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-3252/eu/contenidos/informacion/ippc/eu_6939/adjuntos/cuestionario_modificaciones.doc
Erakunde honen onespena ere beharko da, 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak, abenduaren 16koak, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak, 10. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.
Industriako Isurketen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak ezartzen ditu aldaketa funtsezkotzat jotzeko irizpideak.
Nolanahi ere, aipatutako 815/2013 Errege Dekretuak, urriaren 18koak, 14.2 artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak, abenduaren 16koak, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak, 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz.
Era berean, proiektua aldatzen den kasuetan, aplikatzekoa izango da 21/2013 Legeak, abenduaren 9koak, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoak, 7.1.c eta 7.2.c artikuluetan xedatutakoa.
Baldin eta aldaketak lurzoru berria okupatzea aurreikusten badu eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa gauzatu aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko da, Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeari buruzko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.
J) Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena ofizioz egingo da kasu hauetan:
a) Instalazioak sortutako kutsadura dela eta, finkatuta dauden isurketaren muga-balioak berrikustea edo beste batzuk ezartzea komeni bada.
b) Isurketak nabarmen murriztu badaitezke, teknika erabilgarri onenetan aldaketa handiak egiteko gehiegizko kostuak ezarri gabe.
c) Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela eta beste teknika batzuk erabili behar badira.
d) Arroko erakundeak, urei buruzko legedian xedatutakoaren arabera, uste badu ingurumen-baimen integratua berrikustea edo aldatzea justifikatzen duten inguruabarrak daudela, Estatuko Administrazio Orokorrak kudeaturiko arroetako jabari publiko hidraulikora egindako isuriei dagokienez. Kasu horretan, arroko erakundeak, txosten lotesle bidez, organo eskudunera joko du ingurumen-baimen integratua eman dezan, gehienez ere hogei eguneko epean berrikuste-prozesua hasteko.
e) Instalazioari aplikagarri zaion sektoreko legediak hala eskatzen badu, edo abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 22.3 artikuluari jarraikiz, ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea beharrezkoa bada.
f) Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen bada.
g) Ingurunearen egiturari eta funtzionamenduari buruzko ezagutza garrantzitsu berrietara egokitzeko beharra ikusten bada; bereziki, inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela hautematen bada.
h) Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo bestelako oharren arabera, ingurumen-inpakturako ezarritako babes-, zuzenketa- edo konpentsazio-neurriak akastunak direla egiaztatzen bada.
i) Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen 26. artikuluko 1., 2. eta 3. zenbakietan ezarritakoarekin bat etorriz egindako azterketa eginda, aldatu egin behar dela ondorioztatzen bada.
Ingurumen-baimen integratua berrikusteak ez dakar kalte-ordaina jasotzeko eskubidea, hala ezarrita baitago abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26.5 artikuluan.
K) Honako hauek baimen honek iraungitzeko arrazoiak izango dira:
– Petróleos del Norte SAren (Petronor) nortasun juridikoa azkentzen bada, indarreko arauek aurreikusitako kasuetan.
Horrez gain, lurretik itsasora isurtzeko baimena ezeztatu ahal izango da, Kostei buruzko uztailaren 28ko 22/1988 Legearen 78 eta 79. artikuluetan ezarritako baldintzetan.
Bigarrena.– Petróleos del Norte SAri (Petronor) honako alderdi hauei erantzuteko eskatzea:
Sei hileko epean:
– Kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion sortutako hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko du, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatu egiten baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta 1357/2014/EB Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, eguneratu egingo dira baimen honetan jasota eta izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena.
Urtebeteko epean:
– Lurzorua babesteari dagokionez, lurzoruen dokumentu bakar bat aurkeztu beharko da, ikerketa-lanak eta lurzoruaren kalitatea lehengoratzeko lanak egin ditzakeen erakunde egiaztatu batek egina. Dokumentu horretan, hauek jasoko dira: lurzoruaren egoerari buruzko aldizkako txostena, oinarrizko txostena, eta lurzoruen eta lurpeko uren kontrol eta jarraipeneko dokumentuak. Horiek guztiak eskatzen dira «Lurzoru kutsatuen eta lurpeko uren gaineko arauzko eskakizunak aplikatzea ingurumen-baimen integratua behar duten instalazioetan» izeneko zirkularrean, zeina bigarren apartatuan aipatzen baita: D.1.4.– Lurzorua babesteko baldintzak. Dokumentuari «058» kodea esleituko zaio, eta urtebeteko epean entregatu beharko dute baimena jasotzen denetik hasita.
– Airearen kalitatearen kontrol-sistema hauek operatiboki martxan jartzeko egiaztagiria:
(Ikus .PDF)
Hirugarrena.– Ingurumen-baimen integratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 31. artikuluari jarraituz –testu bategina abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen–, eta aipatutako legearen 32. artikuluan jasotako zigorrak ezartzea ekar dezake.
Laugarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Petróleos del Norte SAri (Petronor), Muskizko, Zierbena eta Abantoko eta Zierbenako edalei (Bizkaia), ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.
Bosgarrena.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburu jaunaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 26a.
Ingurumeneko sailburuordea,
MARIA ELENA MORENO ZALDIBAR.