Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2018ko abenduaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
6266

EBAZPENA, 2018ko abenduaren 11koa, Eustateko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez xedatzen baita Javier Sanchez Hernando jauna Eustateko Zuzendaritza Nagusiko goi-kargudun baten idazkari postutik kentzea (520010 kodea; 113. dotazioa).

Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoa betetzeko eta lege horrek ematen dizkidan ahalez baliaturik, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Javier Sanchez Hernando jauna Eustateko Zuzendaritza Nagusiko goi-kargudun baten idazkari postutik kentzea (520010 kodea; 113. dotazioa; C/D taldea, 18. maila; berariazko osagarria: VI-A), eta egindako lanarengatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargu-uzte horrek 2019ko otsailaren 1ean izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak argitaratu eta bi hileko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 11.

EUSTATeko zuzendaria,

JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.


Azterketa dokumentala