241. zk., 2018ko abenduaren 17a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (476 KB - 46 orri.)
- EPUB (1085 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
6145
1250/2018 EBAZPENA, azaroaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarenarena. Honen bidez, garapen profesionaleko maila aitortzeko eskaerak ebazten dira eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako A1 Fakultatibo Mediko Tekniko lanbide-taldeko langile sanitarioen garapen profesionaleko mailaren betiko esleipena argitaratzea agintzen da. Ebazpen honek oinarria du Zuzendaritza Nagusi honek abenduaren 29an 1930/2011 Ebazpenaren bidez argitaratutako deialdian.
Azaroaren 22ko 395/2005 Dekretuak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Ente Publikoaren A1 Fakultatibo mediko eta teknikoa lanbide-taldeko profesional sanitarioen garapen profesionala arautzen du.
Ekainaren 3ko 106/2008 Dekretuaren bidez, Osasuneko Mahai Sektorialean 2008ko martxoaren 14an eginiko bileran lortutako Akordioa onartzen duenaren bidez, azaroaren 22ko 395/2005 Dekretuan jasotako araudiaren hainbat egokitzapen ezartzen dira.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 29ko 1930/2011 Ebazpenak Osakidetzaren mende dauden zerbitzu-erakundeetako profesionalei 2011ko ekitaldian zegokien garapen profesionaleko maila aitortzeko ohiko deialdiaren eskakizunak, eskaerak, ebaluatzeko prozedura eta mailaren esleipena arautzen ditu.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 8ko 558/2014 Ebazpenak abenduaren 29ko 1930/2011 eta 1931/2011 Ebazpenen bidez deitutako garapen profesionaleko ohiko eta ezohiko deialdiak bertan behera uztea ezarri zuen.
Aipatutako 558/2014 Ebazpenaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuten, eta 29/2015 prozedura Laburtuari hasiera eman zitzaion. Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiak prozedura hori eraman zuen, baita irailaren 28ko 246/2017 Epaian administrazioarekiko auzi-errekurtsoa partzialki onartu ere; eta garapen profesionaleko deialdietan parte hartu duten Osakidetzako langileen eskubidea aitortu zuen, zehazki, garapen profesionaleko maila aitortzeko deialdiak ebazteko eskubidea, dagokien mailak esleitu arte, parte-hartzaile bakoitzari dagokion maila esleitzeko.
Abenduaren 18ko 243/2017 Autoaren bidez, aipatutako epaiaren behin-behineko betearazpena agindu eta Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren otsailaren 1eko 36/2018 1 Ebazpena eman zen. Horren bidez, deialdiak amaitzeko jarduerak abiarazi ziren.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren maiatzaren 21eko 485/2018 Ebazpenaren bidez, 2018ko uztailaren 29ko 124. zenbakiko EHAAn argitaratutakoaren bidez, garapen profesionaleko maila aitortzeko eskaerak ebatzi ziren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko A1 Fakultatibo Mediko Tekniko lanbide-taldeko langile sanitarioen garapen profesionaleko mailaren behin-behineko esleipena argitaratzea agintzen zen.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren A.1. Fakultatibo Mediko Tekniko lanbide-taldeko langile sanitarioen garapen profesionala arautzen duen azaroaren 22ko 395/2005 Dekretuaren 11.3 artikuluan eta garapen profesionaleko deialdia arautzen duen Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 29ko 1930/2011 Ebazpenean aurreikusitakoaren arabera, errekurtsorako izapidea amaitu ondoren, garapen profesionaleko behin betiko esleipena onartu behar da.
Aurreko guztiagatik, eta emandako ahalmenez baliatuz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Garapen profesionaleko mailak behin betiko esleitzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren A1 Fakultatibo Mediko eta Tekniko lanbide-taldeko profesional sanitarioei; hots, Zuzendaritza Nagusi honen abenduaren 29ko 1930/2011 Ebazpenaren bidez argitaratutako deialdian parte hartu dutenei, Ebazpen honen Eranskinetan jasotzen den zerrendan agertzen direnei.
I. eranskina: Garapen profesionaleko I. maila aitortu zaien A1 – Fakultatibo mediko eta teknikoen taldearen behin betiko zerrenda.
II. eranskina: Garapen profesionaleko II. maila aitortu zaien A1 – Fakultatibo mediko eta teknikoen taldearen behin betiko zerrenda.
III. eranskina: Garapen profesionaleko III. maila aitortu zaien A1 – Fakultatibo mediko eta teknikoen taldearen behin betiko zerrenda.
IV. eranskina: Garapen profesionaleko IV. maila aitortu zaien A1 – Fakultatibo mediko eta teknikoen taldearen behin betiko zerrenda.
Interesdunek puntuazio indibidualak kontsultatu ahalko dituzte Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko garapen profesionaleko aplikazio informatikoan: https://dp.osakidetza.eus
Bigarrena.– Curriculumeko merezimenduen B Blokean ezarritako puntuazio-eskakizunak gainditu ondoren, gorako errekurtsoak ebazteko izapidean haien espedienteak aztertu ondoren, ebaluazio prozesuan jarraitzen dute profesionalen zerrenda onartzea eta, horretarako, Jarduera, jarduna eta gaitasun profesionaleko A Blokea baloratzea eta baita Erakundearekiko inplikazio eta konpromisoko C Blokea ere, V. eranskinean jasotzen den zerrendaren arabera (ebaluazio-prozesuan aurrera egiten duten A1- Fakultatibo mediko eta teknikoen taldeari dagokion profesionalen zerrenda).
Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Laugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio bide administratiboari eta bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Administrazioarekiko Auzietarako dagokion Epaitegian, bi hilabeteko epean Ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 8.2, 14.2 eta 46.1 artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 30a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN LUIS DIEGO CASALS.