241. zk., 2018ko abenduaren 17a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (232 KB - 3 orri.)
- EPUB (294 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
6144
EBAZPENA, 2018ko abenduaren 4koa, Kulturako sailburuordearena, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko maiatzaren 22ko Aginduaren babesean aurkeztutako musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntza eskabideen gainean hartutako ebazpenaren berri ematen duena.
2018ko maiatzaren 29an argitaratu zen EHAAn 2018ko maiatzaren 22ko Agindua, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, musika-jarduera profesionaletarako diru-laguntzak emateko modua arautzen duena.
Aipaturiko aginduaren 12.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, deialdian aurreikusitako diru-laguntzen ebazpena prozeduran interesdun diren guztiei jakinaraziko zaie, eta horren erreferentzia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarianargitaratuko da guztiek jakin dezaten.
Ondorioz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Agindu honen eranskinean azaltzen den bezala, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko maiatzaren 22ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzak argitara ematea.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 4a.
Kulturako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.