240. zk., 2018ko abenduaren 14a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (200 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
SEGURTASUN SAILA
6128
IRAGARKIA, trafiko-seinale eramangarriak eta tripodeak eskuratzea helburutzat duen administrazio-kontratua formalizatu egin dela jakinarazteko dena (Espedientea: S-001/2018).
1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.
a) Erakundea: Segurtasun Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
c) Espediente-zenbakia: S-001/2018.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Mota: hornidurak.
b) Deskribapena: trafiko-seinale eramangarriak eta tripodeak eskuratzea.
c) Loteak: ez.
d) Esleipenaren iragarkia noiz eman zen argitara: 2018ko martxoaren 12ko EHAA, 50. zenbakiduna.
3.– Izapideak eta prozedura.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 300.000,00 euro, BEZa (%21) barne.
5.– Esleipena:
a) Esleipen-data: 2018ko abuztuaren 9a.
b) Formalizatu den eguna: 2018ko irailaren 21a.
c) Kontratista: Nissen Elektrobau Ibérica, S.L.
d) Nazionalitatea: espainiarra.
e) Esleipenaren zenbatekoa: alekako prezioak.
Erandio, 2018ko irailaren 24a.
Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria,
MARÍA GUADALUPE CAMINO GARCÍA.