240. zk., 2018ko abenduaren 14a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (257 KB - 3 orri.)
- EPUB (262 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
6117
EBAZPENA, 2018ko azaroaren 16koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita enplegurako orientazio-ekintza eta -zerbitzuak garatzeko laguntzen deialdiaren babesean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda. Deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2017ko uztailaren 26an egindako bileran.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2017ko uztailaren 26an egindako bileran onartu zuen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegurako orientazio-ekintza eta -zerbitzuak garatzeko diru-laguntzak emateko deialdia (Lanbideko zuzendari nagusiaren 2017ko uztailaren 27ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen, 2017ko uztailaren 31ko EHAAn, 144. zenbakian). Diru-laguntza publikoak ematean jarraitu behar den publikotasun-printzipioa betetzeko, laguntza horiek emateko deialdiaren 8.9 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduraren ebazpena Lanbideren web-orrian argitaratzeaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratuko da deialdi horren bidez emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda, haietako bakoitzak jasotako diru-zenbatekoak adierazita.
Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2017ko uztailaren 26an egindako bileran onartu zuen enplegurako orientazio-ekintza eta -zerbitzuak garatzeko laguntzak emateko deialdiaren babesean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea (deialdia Lanbideko zuzendari nagusiaren 2017ko uztailaren 27ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen, 2017ko uztailaren 31ko EHAAn, 144. zenbakian), non erakunde onuradun bakoitzari emandako diru-laguntzaren zenbatekoa adierazten baita (ikus eranskina).
Zenbateko horiek EGIFaren baterako finantzaketarako aurkeztuko dira (% 50), EAEko EGIF 2014-2020 programa operatiboaren edo gazte-enplegurako programa operatiboaren kargura, programa operatiboaren esparruan aukeratzen diren jarduerei dagokien zatian.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 16a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.