239. zk., 2018ko abenduaren 13a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (195 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GIPUZKOAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
6105
EDIKTUA, familiari buruzko 2641/2018 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.
Gipuzkoako Probintzia Auzitegia – Bigarren Sekzioa.
Errekurtsoa: familiari buruzko 2641/2018 apelazio-errekurtsoa (PZL 2000).
Errekurtsogilea: Vicente Ramos de la Cruz jauna.
Abokatua: Isabel GIL Marrodan andrea.
Prokuradorea: Juan Ramon Alvarez Uria jauna.
Errekurritua: fiskaltza.
Gaia: Betearazpenari aurka egiteko pieza.
Aipatutako errekurtsoan, autoa eman da 2018-11-05ean, eta honako hauek dira xedapenak:
XEDAPENAK
Ezetsi egiten dugu Vicente Ramos de la Cruz jaunak 2018ko martxoaren 16ko autoaren aurka jarritako apelazio-errekurtsoa –auto hori Donostiako Lehen Auzialdiko sei zenbakiko Epaitegiak eman zuen 12/2017 zenbakiko nahitaezko betearazpenean–, eta, ondorioz, oso-osorik berresten dugu errekurritutako ebazpena.
Errekurtsogileari ezartzen dizkiogu apelazio-errekurtsoaren ondorioz sortutako kostuak.
Jatorriko epaitegiko Justizia Administrazioaren letraduak transferi beza gordailua errekurtso ezetsien eta ez-onartuen gordailu-kontura.
Ebazpen hau irmoa da, eta bere aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik.
Hala erabaki eta sinatu dute epaileek.
Fede ematen dut:
Joselin Puello Valenzuela demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Donostia, 2018ko azaroaren 15a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.