239. zk., 2018ko abenduaren 13a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (195 KB - 1 orri.)
- EPUB (188 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
6096
IRAGARKIA, Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuan, Erradiologia Interbentzionistako Unitatean gainbegirale lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdiari dagokiona.
Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerenteak Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko Erradiologia Interbentzionistako Unitatean gainbegirale lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia egin du. Deialdiaren oinarriak eta lanpostuaren profila ondoko helbidean argitaratuta daude: www.osakidetza.euskadi.net
Eskabideak deialdiaren oinarrietan jasotakoaren arabera aurkeztu beharko dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren, bertan adierazten den epean.
Donostia, 2018ko azaroaren 5a.
Donostialdea ESIko zuzendari gerentea.
E (1052/15 Ebazpena 2015eko irailaren 3koa).
Pertsonaleko zuzendaria,
ESTHER LITAGO SOLA.