Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2018ko abenduaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
6055

EBAZPENA, 2018ko azaroaren 23koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Hezkuntzako sailburuaren 2018ko martxoaren 20ko Aginduaren bidez deitutako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Agindu horren bidez, 2018ko bigarren seihilekoan kongresu eta bilera zientifikoak antolatzeko laguntzak emateko deia egin zen.

Aipatutako aginduaren 12.6 artikuluak ezartzen duenez, aurrekontu-ekitaldiaren amaieran, onuradunen zerrenda eta emandako laguntzak argitaratuko dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Horren ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2018ko bigarren seihilekoan kongresu eta bilera zientifikoak antolatzeko diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea. Diru-laguntza horietarako deialdia Hezkuntzako sailburuaren 2018ko martxoaren 20ko Aginduaren bidez egin zen. Ondoko eranskinean ageri dira onuradunak, bai eta diru-laguntzen zenbatekoak ere.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 23a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

ERANSKINA
2018ko bigarren seihilekoan kongresu eta bilera zientifikoak antolatzeko laguntzak
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala