Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2018ko abenduaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
6053

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2018ko azaroaren 13koa, Plangintza eta Antolaketako zuzendariarena, Lanbide Heziketako erdi- eta goi-mailako heziketa zikloetara sartzeko 2018-2019 ikasturteko probetarako deialdia egiten duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Modu horretako hutsak atzeman dira honako ebazpen honetan: Ebazpena, 2018ko azaroaren 13koa, Plangintza eta Antolaketako zuzendariarena, Lanbide Heziketako erdi- eta goi-mailako heziketa zikloetara sartzeko 2018-2019 ikasturteko probetarako deialdia egiten duena. Ebazpen hori 2018ko azaroaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (226. zk.) argitaratu zen. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Euskarazko testuan, 1. artikuluaren bigarren paragrafoan, 2018/5770 (6/1) orrialdean,

honela dio:

«(...) Erdi-mailako seiehun plaza eta goi-mailako zortziehun plaza betetzeko deialdia egiten da.»

Baina honela esan behar du:

«(...) Erdi-mailako hirurehun plaza eta goi-mailako zortziehun plaza betetzeko deialdia egiten da.»

Euskarazko testuan, 6. artikuluaren azken paragrafoan, 2018/5770 (6/3) orrialdean,

honela dio:

«(...) Salbuespenen behin betiko zerrenda 2019ko martxoaren 8tik aurrera kontsultatu ahal izango da, Ikasgunean eta norberaren erreferentzia-ikastetxearen idazkaritzan.»

Baina honela esan behar du:

«(...) Salbuespenen behin betiko zerrenda 2019ko martxoaren 18tik aurrera kontsultatu ahal izango da, Ikasgunean eta norberaren erreferentzia-ikastetxearen idazkaritzan.»

Gaztelaniazko bertsioan zein euskarazkoan argitaratutako I. eranskinak zenbait huts ditu, eta, beraz, haren ordez beste hau jarri behar da:

I. ERANSKINA
IZENA EMATEKO ETA PROBAK GARATZEKO IKASTETXEAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala