237. zk., 2018ko abenduaren 11, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (223 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
HEZKUNTZA SAILA
6046
HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2018ko ekainaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena. Honen bidez, 2018-2019 ikasturtean Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko goi-mailako hezkuntzako zerbitzu publikoengatik ordaindu beharreko prezioak finkatzen dira, bai eta horien salbuespen eta murrizketez baliatzeko baldintzak ezarri ere».
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Era horretako hutsak aurkitu dira Hezkuntzako sailburuaren 2018ko ekainaren 20ko Aginduan (2018ko uztailaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 126. zk.). Agindu horren bidez, 2018-2019 ikasturtean Euskal Herriko Unibertsitateko goi-mailako hezkuntzako zerbitzu publikoengatik ordaindu beharreko prezioak finkatzen dira, bai eta horien salbuespen eta murrizketez baliatzeko baldintzak ezarri ere. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
Euskarazko testuan, 2018/3409 (12/6) orrialdean, 16. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan,
honela dio:
«2.– Horrez gainera, agindu honetan ezarritako kasuetan, interesdunek administrazio-egoitzaren ziurtagiria edo errolda-ziurtagiria eman beharko dute, 2017ko urtarrilaren 1ean etxebizitza berean bizi diren pertsona guztien zerrenda jasotzen duena.
3.– Betiere, 2017ko abenduaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dituzte dagozkion agiriak.»
baina honela esan behar du:
«2.– Horrez gainera, agindu honetan ezarritako kasuetan, interesdunek administrazio-egoitzaren ziurtagiria edo errolda-ziurtagiria eman beharko dute, 2018ko urtarrilaren 1ean etxebizitza berean bizi diren pertsona guztien zerrenda jasotzen duena.
3.– Betiere, 2018ko abenduaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dituzte dagozkion agiriak.»