236. zk., 2018ko abenduaren 10a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (202 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
6040
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 531 eta 557/2018 administrazioarekiko auzi-errekurtsoetan (prozedura laburtua) interesa duten pertsonak.
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoak Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen Ebazpen baten kontra jarri ziren. Ebazpen haren bidez, ezetsi egiten da ARCTEren deuseztasun-eskaera onartzen ez duen ebazpenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa, oporrak arautzeari dagokionez.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira ager daitezen, hala nahi badute, beren interesak defendatzeko, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 30a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
EUGENIO ARTETXE PALOMAR.