231. zk., 2018ko azaroaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (231 KB - 3 orri.)
- EPUB (270 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5907
EBAZPENA, 2018ko azaroaren 19koa, Kulturako sailburuordearena, kultura-sorkuntza bultzatzeko emandako laguntzen berri ematen duena.
2018ko maiatzaren 31n, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko maiatzaren 23ko Agindua argitaratu zen EHAAn. Agindu horren bidez, 2018. urtean kultura sorkuntza bultzatzeko diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten da.
Aginduaren 11.1 artikuluak dioenez, Kulturako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, onuradun gertatzen direnei jakinarazpen indibidualizatua egingo bazaie ere.
Horiek horrela izanda, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko maiatzaren 23ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntza guztiak eta baita horien guztien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 19a.
Kulturako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.