Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2018ko azaroaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5751

1186/2018 EBAZPENA, azaroaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Osakidetzako Administrazio Kontseiluak emandako eskuordetzea baitu, zeinaren bidez toki-erakundeentzako laguntzak adjudikatzen baitira.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren Administrazio Kontseiluak 2018ko apirilaren 26an hartutako Erabakiaren bidez, 2018. urtean toki-erakundeei laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta deialdia onartu ziren.

Hartarako izendatutako Batzordeak aurkeztu diren eskabideak aztertu eta gero, laguntzak esleitzeko proposamena egin zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, ebazpena eman dezan.

Beraz, deialdiaren 7. oinarrian ezarritakoa betez, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak emandako eskuordetzeaz baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Dagozkien diru-laguntzak ematea honako toki-erakunde hauei. Bakoitzari, aipatzen diren kontzeptuengatik, adierazitako zenbatekoa emango zaio. Laguntzak ematea eta ordaintzea Batzordeak deialdian ezarritako baldintzen menpe egongo da.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Laguntzen zenbatekoa, guztira: 500.000,00 euro.

Aipatutako laguntza jasotzeko, toki-erakunde bakoitzak onartu egin beharko ditu laguntzok, bai eta deialdian adierazitako gainerako eskakizun guztiak ere.

Diru-laguntza Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak ordainduko du transferentzia bidez; horretarako, onuradunak diru-laguntza ematean helburu zena bete dela egiaztatu beharko du jatorrizko agiriaren bidez, kasu bakoitzaren arabera: proiektua idazteagatiko ordainsariak, obra-ziurtagiriak -arkitekto zuzendariak baloratu eta sinatutakoak- edo altzariak eskuratu direla egiaztatzen duten fakturak -aurrekontua aurrez onartuko da-, baita ordainketa onartzen duen osoko bilkuraren zein gobernu-batzordearen erabakia edo alkatetzaren dekretua ere.

Ordainketa egiteko agiriak aurkezteko azken eguna 2019ko abenduaren 31 izango da, eta obrak legez ezarritako prozedurak erabiliz burutuko dira.

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena.– Diru-laguntza jasoko duten toki-korporazioei, dagokien onarpen-agiria bidaltzea; agiri hori behar bezala beteta itzuli beharko dute, jakinarazpena egiten denetik hasi eta 15 eguneko epean.

Ebazpen hau behin betikoa da eta haren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. eta 117. artikuluek xedatutakoaren arabera (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emandako idazkeran). Horretaz gain, administrazioarekiko auzien bideari ere ekin ahal izango diote zuzenean, dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztuta.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 13a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala