Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2018ko azaroaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
5750

EBAZPENA, 2018ko azaroaren 15ekoa, Justizia Administrazioko zuzendariarena, zeinaren bidez zehazten baita zer egunetan jarriko diren funtzionamenduan Donostiako Bulego Judizialeko eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko Zerbitzu Erkide Prozesal Orokorra eta Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Prozesala.

Donostiako Bulego Judizialeko eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko Zerbitzu Erkide Prozesal Orokorra eta Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Prozesala sortzen dituen Lan eta Justiziako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren azken xedapenetako bigarrenak ezartzen du zerbitzu horiek funtzionamenduan jarriko direla barruti judizial horretako langileak egokitzeko prozesua amaitzen denean.

Egokitzapen-prozesua ebatzi da Justizia Administrazioko zuzendariaren 2018ko urriaren 23ko Ebazpenaren bidez, eta, horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2018ko azaroaren 26a ezartzea Donostiako Bulego Judizialeko eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko Zerbitzu Erkide Prozesal Orokorra eta Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Prozesala funtzionamenduan jartzeko datatzat.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justiziako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa jartzen denetik hiru hilabete pasatzen badira ebazpenik eman gabe, errekurtsoa ezetsitzat hartu ahal izango da, eta administrazioarekiko auzien bidea zabalik geratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 15a.

Justizia Administrazioko zuzendaria,

MARÍA ISABEL GABRIEL BELLIDO.


Azterketa dokumentala