Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2018ko azaroaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
5748

EBAZPENA, 2018ko azaroaren 7koa, Kontsumobide-Euskal Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariarena, 2018ko Kontsumo Sarietarako deialdia ebazten duena.

2018ko Kontsumo Sariak emateko deialdia arautzen duten oinarrien 9. artikuluan xedatutakoarekin bat (Kontsumobide-Euskal Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariaren 2018ko irailaren 21eko Ebazpenean onartu ziren oinarriok –2018ko urriaren 5eko EHAA, 193. zk.–), eta horretarako izendatutako epaimahaiaren proposamena zein den jakin ostean, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2018ko Kontsumo Sariak ematea, kategoria bakoitzean, hauei:

– Ibilbide profesionala: Celina Menaza Ecenarro.

– Kontsumitzaileen babes handiagoa eta kontsumitzaile arduratsuak izateko prestakuntza lortzearen aldeko jarduketak. Irungo Udalaren Kontsumitzaileei informazioa emateko udal-bulegoa (KIUB).

Bigarrena.– 2018ko irailaren 21eko Ebazpenean ezarritakoarekin bat, onuradunek jasoko dute goraipamen publiko bat, hain justu ere, hartarako deitutako ekitaldian.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, berau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Gora jotzeko errekurtsoa jartzen denetik hiru hilabete igaro eta ez bada ezer ebatzi, errekurtsoa ezetsitzat hartu ahal izango da, eta irekita geratuko da administrazioarekiko auzien bidea.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 7a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

NORA ABETE GARCÍA.


Azterketa dokumentala