Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2018ko azaroaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5743

EBAZPENA, 2018ko irailaren 17koa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita zein diren 2017ko ekitaldirako partaidetzazko toki-garapenaren estrategiaren (PTGE) babespeko proiektuetarako laguntzen onuradunak, Europako 2014-2020 aldirako Itsaso eta Arrantzako Europako Funtsaren (IAEF) esparruan. Laguntza-deialdi hori Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko azaroaren 2ko Aginduaren bidez egin zen.

2017ko deialdia egiten duen Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko azaroaren 2ko Aginduan ezarritakoarekin bat etorrita, ebazpenak eman, eta banan-banan jakinarazi zitzaizkien onuradunei laguntzak emateko prozedurari jarraituz –lehiaketa–; kontuan hartu da, gainera, laguntzen zenbatekoa zehazteko, aurkeztutako proiektuen konparaketa, eta zehaztu diren irizpideak aplikatuko zaizkie eta balorazioa egingo da, betiere laguntza-motaren arabera.

Agindu horretako 10. oinarriaren 4. paragrafoan xedatutakoa betez, eta alde batera utzi gabe laguntzei buruzko ebazpena bana-banan jakinaraztea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara emango da agindu horren babespean esleitutako laguntzen onuradunen zerrenda. Hori guztia kontuan hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea zein diren partaidetzazko toki-garapenaren estrategiaren (PTGE) babespeko proiektuetarako laguntzen onuradunak (ikus ebazpen honen eranskina), herritar guztiak jakitun egon daitezen. Laguntza-deialdi hori Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko azaroaren 2ko Aginduaren bidez egin zen.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 17a.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,

BITTOR OROZ IZAGIRRE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala