Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2018ko azaroaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5736

ERABAKIA, 2018ko azaroaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak lanpostua utziko duela ezartzen duena.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan xedatutakoarekin bat, eta, halaber, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak onartutako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialen 8.5.g) artikuluaren arabera, Administrazio Kontseiluak erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa.– María Jesús Gemma Múgica Anduaga andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren kargutik kentzea, eta izendapenetik hona egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Erabaki honek ondorioak izango ditu bera hartu den egunaren biharamunetik, hartara eragotzi gabe Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko argitalpena.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 15a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluko lehendakaria,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala