Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2018ko azaroaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5709

IRAGARKIA, informazio gehigarria eskatzeko bidalketak jakinarazteko dena.

Aipatutako bidalketak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Informazio gehigarria eskatzen den eskaera horiek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Teknologia eta Estrategia zuzendariari, helbide honetan: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 6. solairua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Interesdunek eskura dituzte informazio gehigarria eskatzen den eskaera horiek Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzan, helbide honetan: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 6. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izan behar du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 5a.

Teknologia eta Estrategiako zuzendaria,

IOSU MADARIAGA GARAMENDI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala