223. zk., 2018ko azaroaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (207 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
EUSKAL TRENBIDE SAREA
5708
IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Euskadiko Trenbide Sare Berriko Ezkio/Itsasoko geltoki berriaren eraikuntza-proiektua idazteko aholkularitzaren eta laguntza teknikoaren zerbitzuen lizitazioaren esleipena.
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu-mota: zerbitzuak.
b) Xedearen deskribapena: Euskadiko Trenbide Sare Berriko Ezkio/Itsasoko geltoki berriaren eraikuntza-proiektua idazteko aholkularitzaren eta laguntza teknikoaren zerbitzuak.
c) Zer buletinetan edo aldizkari ofizialetan argitaratu zen lizitazio-iragarkia eta zer egunetan: 2018ko martxoaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 48. zk.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio-irizpideren arabera.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: ehun eta berrogeita lau mila seiehun eta hogeita zortzi euro eta hamar zentimo (144.628,10), BEZik gabe.
5.– Esleipena.
a) Data: 2018ko maiatzaren 24a.
b) Esleipenduna: Técnica y Proyectos SA.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta zortzi mila berrehun eta hamasei euro (108.216,00), BEZik gabe.
e) Burutzapenerako / entregarako epea: sei hilabete (6).
Bilbao, 2018ko azaroaren 13a.
Idazkari nagusia,
AINHOA ELOLA ARANBURU.