Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2018ko azaroaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
5707

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Ermuko tartearen komunikazio-lanei buruzko lizitazioaren esleipena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: lanak.

b) Xedearen deskribapena: Ermuko tartearen komunikazio-lana.

c) Zer buletinetan edo aldizkari ofizialetan argitaratu zen lizitazio-iragarkia eta zer egunetan: 2018ko martxoaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 47. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio-irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: hirurehun eta laurogeita bederatzi mila zortziehun eta hirurogeita hamabost euro eta laurogeita sei zentimo (389.875,86), BEZik gabe.

5.– Esleipena.

a) Data: 2018ko maiatzaren 17a.

b) Esleipenduna: Revenga Ingenieros, SA.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: hirurehun eta hogeita zortzi mila zortziehun eta berrogeita zortzi euro eta hogei zentimo (328.848,20), BEZik gabe.

e) Burutzapenerako/entregarako epea: hemezortzi aste (18).

Bilbao, 2018ko azaroaren 13a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala