223. zk., 2018ko azaroaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (180 KB - 1 orri.)
- EPUB (189 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5703
EDIKTUA, inbentarioari buruz bideratutako 3/2016 prozeduraren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Jakinarazten dut: epaitegi honetan inbentarioari buruzko 3/2016 prozedura izapidetzen ari da, Getxoko (Bizkaia) Lehen auzialdiko 5 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesalak Maria Dolores Hernandez Calvoren eskariz Luis Hernandez Casado, Jose Manuel Hernandez Calvo, Luis Hernandez Calvo eta Francisco Hernandez Calvoren aurka bideratutakoa, eta bi mila eta hemezortziko urtarrilaren hogeita bian epaia eman da. Interesdunak eskuragarri du epaiaren kopia auzitegi honetako bulego judizialean.
Egungo helbidea ez dakigunez zein den, Francisco Hernandez Calvori jakinarazpen formala egiteko balio dezan, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ebazpen hau ematen dut, eta, halaber, aditzera ematen da ezen ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa ezar dezakeela auzi-ihesean den demandatuak.
Getxo (Bizkaia), 2018ko urriaren 26a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.