223. zk., 2018ko azaroaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (205 KB - 1 orri.)
- EPUB (189 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5698
EDIKTUA, 230/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.
Prozedura: 230/2018 hitzezko judizioa.
Nik, Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, fede ematen dut:
230/2018 hitzezko judizioan, 185/18 epaia eman du, 2018-09-20an, Covadonga González Rodríguez epaitegi honetako magistratu-epaileak.
Jose Manuel Abolafia Montes non dauden ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera. Ebazpenaren aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau ematen dut, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamazortziko urriaren hogeita seian.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.