218. zk., 2018ko azaroaren 13a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (218 KB - 2 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA SAILA
5582
IRAGARKIA, Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2018ko urriaren 10eko ofizioa jakinarazteko dena. Ofizio horren bidez, entzunaldi-izapidea egiten da irakasleen beharrak estaltzeko hautagaien zerrendakide bat zerrendatik kanporatu aurretik.
Aipatutako ofizioa zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du, ohartarazpen hauekin:
Hamar egun balioduneko epea izango du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, ofizio horren testu osoa jasotzeko. Horretarako, Hezkuntza Sailaren Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean, 08:00etatik 14:30era bitarteko ordutegian) berez edo ordezkari baten bidez agertu beharko da.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 8a.
Langileak Kudeatzeko zuzendaria,
JON KARLOS AGUIRRE HUERGA.