Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2018ko azaroaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
5578

IRAGARKIA, 2018ko urriaren 30ekoa, Etxebizitzako sailburuordearen ebazpen batzuk jakinarazten dituena. Ebazpen horien bidez, gora jotzeko zenbait errekurtso ebazten dira.

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatura baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Ebazpenen testu osoa eskuragarri izango dute interesdunek Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan (Andia 13 – 5., 20004 Donostia).

Ebazpen horiek amaiera ematen diote administrazio-bideari, eta, beraien aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute interesdunek administrazioarekiko auzietako epaitegien artean dagokion hartan, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izan behar du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 30a.

Etxebizitzako sailburuordea,

PEDRO JAVIER JAUREGUI FERNÁNDEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala