218. zk., 2018ko azaroaren 13a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (213 KB - 5 orri.)
- EPUB (381 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
5566
EBAZPENA, 2018ko urriaren 31koa, Osasuneko sailburuordearena; ebazpen honen bidez laguntzak ematen zaizkie EAEn gaixoen eta haien familien kolektiboen bizi-kalitatea hobetzeko jarduerak egiten dituzten eta irabazi-asmorik ez duten ekimen sozialeko entitateei.
Osasuneko sailburuaren 2018ko ekainaren 13ko Aginduak dioenez, laguntza horiek Osasuneko sailburuordearen ebazpen bidez emango dira, agindu horren 12. artikuluari jarraituz eratutako Balorazio Batzordeak proposatutakoa aintzat hartuta. Aipatutako agindu horren bidez laguntzak iragartzen dira EAEn gaixoen eta haien familien kolektiboen bizi-kalitatea hobetzeko jarduerak egiten dituzten eta irabazi-asmorik ez duten ekimen sozialeko entitateentzat.
Balorazio Batzorde horrek, 2018ko urriaren 26an egindako bileran, proposamen bat egin zuen, eta hori oinarritzat harturik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– I. eranskinean aipatzen diren elkarteen proiektuei diru-laguntzak ematea.
Bigarrena.– II. eranskinean aipatzen diren elkarteen proiektuei diru-laguntzarik ez ematea, deialdiaren aginduan oinarritutako arrazoiak adierazita.
Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunetik hasita, betiere 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 31.
Osasuneko sailburuordea,
IGNACIO JESÚS BERRAONDO ZABALEGUI.