218. zk., 2018ko azaroaren 13a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (267 KB - 5 orri.)
- EPUB (301 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
5565
EBAZPENA, 2018ko urriaren 31koa, Osasuneko sailburuordearena; ebazpen honen bidez diru-laguntzak ematen dira 2018ko ekitaldian jarduera fisikoa sustatzeko programak gauza ditzaten EAEko toki-eremuan.
Osasuneko sailburuaren 2018ko ekainaren 13ko Aginduak dioenez, laguntza horiek Osasuneko sailburuordearen ebazpen baten bidez emango dira, agindu horren 12. artikuluari jarraituz eratutako Balorazio Batzordeak proposatutakoa aintzat hartuta. Aipatutako agindu horren bidez, 2018ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko toki-eremuan jarduera fisikoa sustatzeko laguntzak iragartzen dira.
Balorazio Batzorde horrek, 2018ko urriaren 26ean egindako bileran, proposamen bat egin zuen, eta hori oinarritzat harturik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Zenbait toki-erakundeen proiektuei, I. eranskinean aipatzen diren diru-laguntzak ematea.
Bigarrena.– II. eranskinean aipatzen diren zenbait toki-erakundeen proiektuei diru-laguntzarik ez ematea, deialdiaren aginduan oinarritutako arrazoiak adierazita.
Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunetik hasita, betiere 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 31.
Osasuneko sailburuordea,
IGNACIO JESÚS BERRAONDO ZABALEGUI.