217. zk., 2018ko azaroaren 12a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (202 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5559
IRAGARKIA, 403/2018 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketenak epatzeko dena.
Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1. zenbakiko Epaitegiko Administrazioarekiko Auzien ZULUPean, Ana María Quintanilla González andreak administrazioarekiko auzi-errekurtso bat aurkeztu du, zehazki, 403/2018 prozedura laburtuaren izapideen ondoriozkoa, 2018ko apirilaren 26ko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluko Erabakiaren kontra, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak, abenduaren 21ean, emandako 1532/2017 Ebazpenaren aurkako gorako errekurtsoa ezesten duenaren kontra –izan ere, ebazpen horren bitartez, laborategiko teknikari espezialistaren kategorian, txanda irekian, hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena argitaratu zen– eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 22ko 1543/2017 Ebazpenaren kontra –izan ere, ebazpen horren bitartez, laborategiko teknikari espezialisten kategorian, txanda irekian eta destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitziko zerbitzu-erakundeetan izanik, I. eranskinean jasotako esleipendunak estatutupeko langile finko izendatzen dira eta zerrenda argitaratzen da–.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren interesdun posibleak ezezagunak direnez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betetzeko, iragarki hau argitaratzen da.
Jakinarazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 22a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.